Tagged: saskibaloia Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • irakasleak 18:20 on 2012/11/10 Permalink | Reply
    Tags: , saskibaloia   

    Eskola Kirola 

    Gaur goizean, Saskibaloiko partiduetan ikastolan izan dugun giro polita aprobetxatuz, A gelakoen partiduetan bideo grabazioak egin eta argazki batzuk atera ditugu.

    Neskak zein mutilak erraz gailendu badira ere, gehien gustatu zaiguna euren arteko giroa izan da. Jator aritu dira, arerioak errespetuz tratatu dituzte eta arazo bakar bat ere ez da izan. Zorionak guztei!

    Horra hor egin dugun bideoa eta argazki bilduma.

     
  • uxue.mujika 20:37 on 2012/03/26 Permalink | Reply
    Tags: eskubaloia eta futbola..., saskibaloia   

    3. mailakoak futbolean. 

    Ba nik erantzun dut 4-1 irabazi genuen. Hortxe uzten zaituztet.

     
  • irakasleak 20:48 on 2011/11/18 Permalink | Reply
    Tags: , , igeriketa, , saskibaloia   

    Kirolaz blai 

    Ikasturte hau kirolaz blai hasi dugu. Hasteko, igeriketako ikastaroa burutu dugu eta urrian hasiera eman genion Eskola Kirola programazioari.

    Igeriketa ikastaroan irudiak hartzeko aukera oso murritzak dauzkagu, baina bideo labur pare bat telefonoz grabatzea lortu genuen.

    Zalantzarik gabe, ikasturte honetako berrikuntzarik handienetakoa, asteburuko kirol programazioarekin lotuta dago. Foru Aldundiak eta Goierriko ikastetxeek prestatutako programazioak kirol ezberdinak hartzen ditu bere baitan eta ikasturtean zehar ikasleek horiek guztiak ezagutzeko eta aritzeko aukera izango dute. Lehen hiruhilekoan, taldeko kirolei dagokienez, Saskibaloia da egokitu zaiena eta ederki moldatzen direla egiaztatu ahal izan dugu. Bideo pare bat eta argazki bilduma zabala uzten dizkizuegu hori frogatzeko.

    Saskibaloia

    Argazkiak

    Igeriketa

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel