Elikadura landuz

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak gonbidatuta, Ordiziako Eroskin izan ginen saio interesgarriak burutuz.

Produktu bakoitzaren etiketan datorren informazioaren azterketa, elikadura osasungarriaren oinarrizko irizpideak, nutrizio piramidea ezagutu eta ulertzea, kalitatezko elikadurarako berme gisa baloratzea bertako produktuak… izan ziren lanketaren ardatz nagusiak. Beharbada, elikadura jasangarria eta ekonomiaren ikuspegia faltan bota genituen, baina saio bakar bat izanik, oso zaila zen den-dena bertan jorratzea. Horregatik, aspektu horiek , beste batzuen artean, izango dira gure proiektuaren lanketan gehituko ditugunak. Gainera, aurten Ordiziako Eskola Agenda 21ean elikadura jasangarriaren gaia jorratu dugunez, bidearen zati handi bat egina dugu jada.

Bukatzeko, bisita horietan grabatutako irudi eta argazki bildumekin uzten zaituztegu.

By |2015-03-14T12:16:55+01:0014 martxoa, 2015|Albisteak, Lanean|0 Comments

Elkarrizketa lantzen

elkarrizketa_kalean

Hiruhileko honetan landu dugun proiektuan, beste gaien artean, osasunaren gaiak berebiziko protagonismoa hartu du eta jorratu ditugun baliabideen artean, aurreko mezuetan “Jendaurreko aurkezpena” eta “Mapa mentala lau bandatan” azpimarratu genituen bezala, oraingo honetan ELKARRIZKETA nabarmendu beharrean gaude.

Gauzak diren bezala, gaia lantzeko ez dugu denbora gehiegirik izan eta aurreikusita genuen prozesua laburtu eta sinplifikatu behar izan genuen. Hala ere, gure ustez, nahiko lan txukuna atera zaigu eta ikasleek ikaragarri gozatu dute.

Lanari hasiera emateko, elkarrizketaren inguruko mapa mental bat osatu genuen denon artean. Seguru, munduko hoberena ez dela, baina gure ikasleentzat izugarri ondo geratu zen. Eskuz eginiko mapa hori FreeMind izeneko aplikazioa erabiliz digitalizatu genuen. Bakoitzak berea eraiki zuen eta, gutako batzuk, irakaslearen iMac-en beste bat osatu genuen. Denak ezin hemen sartu eta FreeMind-ekin eginiko lau eta irakaslearen ordenagailuan eginikoa jartzen dizkizuegu.

Elkarrizketa mapa pinguinoak
ELKARRIZKETA-google
ELKARRIZKETA-loroak
ELKARRIZKETA-Diamanteak
ELKARRIZKETA

Mapa mental hori egin eta gero eta adibide batzuk aztertu ondoren, praktika txiki batzuk egin genituen gure artean. Ondoren, Arantxa Arza Euskadi Irratiko kazetaria eta ikastolako ama gonbidatu genuen eta oso interesgarriak ziren gaiak ezagutzeko parada izan genuen.

Eta ia ezertarako astirik izan gabe eta mikrofonoarekin arazo tekniko batzuk tarteko, prestatutako elkarrizketak burutzeari ekin genion. Hor bai gozatu ederra gure ikasleek hartu zutena. Aditu ezberdinekin, eskarmentu handiko pertsonekin, beste ikasleekin, herriko jendearekin… hitz egiteko aukera paregabe hau oso aberasgarria suertatu zen eta ikasleak antzeko zer edo zer errepikatzeko gogoz gelditu dira.

Gu ez gara gehiago luzatuko eta argitaratutako elkarrizketekin uzten zaituztegu. Konklusioak zuek atera. Aurki, osasunarekin lotutako proiektuaren amaierarako prestatzen ari garenaren berri emango dizuegu 🙂 eta, ondoren, ikasturte honetan egiten ari garenaren balorazio orokor bat. Erne egon eta ez galdu gure blog honetan argitaratzen joango garena.

Gorka Eraso, Fisioterapeuta

Aitziber Barandiaran, Sendagilea

Juanito Rubio, Kirolaria

Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuspegia

Arantxa Arrieta, Erizaina

Helduen ikuspegia

DBH 4ko ikasleen ikuspegia

DBH eta Batxilergoko ikasleen ikuspegia

Kalean eginiko elkarrizketen argazkiak

By |2013-08-19T13:04:48+02:0016 martxoa, 2013|Hezkuntza, Lanean|0 Comments