Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten ari garen pentsa dezagun.

[blockquote align=”center” cite=”Francesco Tonucci” citeLink=”http://elpais.com/diario/2003/10/21/sociedad/1066687210_850215.html”]Hirietan bizi diren haurren arazorik handiena da inoiz ez daudela heldurik gabe.[/blockquote]

[blockquote align=”center” cite=”Francesco Tonucci” citeLink=”http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/06/04/valencia/1370366191_141687.html”]Haurrak lurreko zikinkeriaz belztu behar dira, putzuak zapaldu. [/blockquote]

Eta orain, hori ilustratzeko, bideo polit eta labur hau.

By |2013-12-27T21:54:12+01:0027 abendua, 2013|Guraso eskola, Hezkuntza|0 Comments

Guraso eskola: heriotzaz mintzo

dolua_haurrak

Mario Losantos del Campo Fundazioak (FMLC) argitaratutako gida hau iritsi zaigu eta gai hau inoren gustukoa ez bada ere, guztiok hortik pasatu behar dugunez, zuekin partekatzea oso interesgarria iruditu zaigu.

Gure bizitzen zenbait unetan ez da batere samurra hitz egitea, oso elokuente izanda ere. Une horietan, osagai emozionalak egundoko indarra hartzen du. Izan ere, gure emozioak ahoz adierazteko hezita ez gaude eta, are gutxiago, gure seme-alabei transmititzeko.

Gure gizarteak bizkar ematen dio heriotzari. Ezkutatu egiten dugu.

Gertuko pertsona baten heriotza heldu batentzat zaila bada, are zailagoa da hori onartzea eta txikienei komunikatzea. Baina egin beharreko zerbait da eta gai izan behar dugu gure seme-alaben adinari mezua egokitzen.

Horretarako, jarraian doan gida hau oso lagungarria gerta dakizueke.

Gida PDF formatuan jaisteko, klikatu ondorengo estekan: “EXPLÍCAME QUE HA PASADO” (PDF 10,6 MB)

By |2013-08-23T22:24:43+02:001 ekaina, 2013|Guraso eskola, Interesgarria|1 Comment