Natura Faltagatiko Nahastea

Nostalgikoentzat jarri dudan bideo horrekin ez dut esan nahi gure haurtzaroa egungo haurrena baino hobea izan zenik, ezta gutxiagorik ere. Baina ezin dugu ukatu sekulako aldea dagoela, batez ere espazioei eta denborari dagokienez. Gaur egun, umeen eskura jartzen diren espazio gehienak artifizialak dira. Ordizia bezalako herrietan edo herri txikiagotan bizi garenok zorte handiagoa dugu, izan ere, erdigunetik espazio natural gehienak desagertu badira ere, aldamenean aukera ugari dugu naturarekin harreman zuzena izateko. Beste kontu bat da umeei aukera eta denbora ematen ote diegun espazio natural horietan askatasunez ibiltzeko eta ez helduon begiradapean aritzeko. Eta, zer esan denborari buruz? Egungo ume gehienen eguneroko “agenda” beldurgarria da. Ordu gehienak hartuta daude

gelanpantailak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Richard Louv-ek “Last Child in the Woods” liburuan “Natura Faltagatiko Nahastea” terminoa izendatu zuen lehenbizikoz. Horrek ez du ezer berezirik esango, baina etiketa hori erabiltzeak gaiarekin nolabaiteko kezka dutenen indarrak batzeko balio izan du.

Sendagileek alerta piztu dute azken ikerketen emaitzetan erreparatuz. Ikerketa horietan naturarekin harremana duten haurrak eta harremanik ez dutenak aztertu dituzte eta emaitzen arabera, naturarekin harremanik ez duten edo oso harreman eskasa duten haurrek, beste arazo batzuen artean, arnasketarekin lotutako gaixotasun gehiago dituzte, obesitate arazo handiagoak, abitaminosia D, estresarekin lotutako gaixotasun gehiago… Eta eskola errendimenduari dagokionez, eragina baduela frogatuta dago.

Umeak ohituta daude, ia eskatu gabe eta inongo esfortzurik gabe, gauzak lortzen. Inoiz baino gehiago, barraskiloen mugimendu geldoa patxadaz ikustea, lore baten hazkuntza behatzea, euri tanta bat ehunzango baten gainetik irristatzen ikustea, kimu berri baten sorrera antzematea, landareak ureztatzea, perretxikoak biltzea, txoriei jana ematea, noizean behin belarraren gainean etzanda eta zerura begira egotea… behar dute.

Gaur egungo umeek, bataz beste, pantaila baten aurrean ia 1.000 ordu pasatzen dituzte urtean eta beste horrenbeste gelaren barruan. Horrek esan nahi du ia 2.000 ordu pasatzen dituztela espazio itxietan, eserita, jarrera pasibo batean eta mundu abstraktu eta birtual batean.

Zenbat denbora gelditzen zaie korri egiteko, saltatzeko eta aire librean jolasteko? Zenbat gelditzen zaie bustitzeko eta lokatzaz “zikintzeko”? Zenbat denbora berdinekin, helduon kontroletik urrun, askatasunean aritzeko? Zenbat denbora tontoarena egiteko? Zenbat denbora hanka sartzeko? Zenbat denbora makil batekin jolasteko? Zenbat denbora pertsona heldurik gabeko testuinguru batean jolasteko? Zenbat aukera dute umeak bezala sentitzeko eta bizitzeko?

Abiadurari eta gehiegizko estimulazioari adikzioa dutela esango nuke, baita helduok ere, eta naturarekin dugun harremana geroz eta urriagoa da. Nolanahi ere, hezkuntzatik hori aldatzeko zer edo zer egin dezakegula pentsatzen dugunok geroz eta gehiago gara eta itxaropen mezu bat luzatu nahiko nuke.

Zer egin dezakegu?

lokatzaerrekan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nik erritmo lasaiago bat proposatuko nuke. Gure ikasgeletan bizi dugun erritmo frenetikoarekin amaitu beharra dago. Eta horretan natura bide-lagun izango dugu beti; adibidez, landareen zaintza bultza dezakegu, baratze bat martxan jar dezakegu, ikastetxearen inguruko espazio berdeak erabil ditzakegu gure ikasgelen espazioak zabalduz, jolas-eremuak inguruko eremu berdeetara zabaldu, garraio baten beharrik ez duten inguruko parke, erreka, mendietara… irteerak burutu, IKT baliabideak erabil ditzagun, baina ez pantaila bati begira geratzeko, kanpora irteteko baizik (inguruko paisaien argazki-aurkezpena prestatu, zuhaitzen enborrek dituzten ehundura ezberdinekin arte-lan digital bat osatu, inguruko basoen audio erregistro bat osatu…), maiztasun jakin batekin tarteak edo saioak eskaini naturan jolasteari, hausnarketa egiteari, behaketari…

Naturarekin harremanak izateak dituen abantailak

Hauek dira, ikertzaileen arabera, natuarekin harremanak izateak dakartzan onura batzuk:

  • AFN-H (Arreta Faltagatiko Nahastea Hiperaktibitatearekin) duten ikasleek kontzentratzeko erraztasun handiagoa erakusten dute naturan denbora bat pasatu eta gero.
  • Mundu naturalarekin harremana dutenean, proba objektiboetan lortzen dituzten emaitzak hobeak dira.
  • Aire librean jolasten duten haurrek askoz ere gehiago garatzen dituzte euren trebetasun motorrak, koordinazioa, oreka, bizkortasuna eta, gainera, gaixotasun gutxiago harrapatzen dituzte.
  • Eremu naturaletan denbora ematen dutenean, jolas eredu anitzagoak eta sortzaileagoak erakusten dituzte, trebetasun linguistiko eta kooperatiboak garatzen dituztelarik.
  • Naturak garapen kognitiboa lagundu eta auto-kontzientzia, arrazoitzeko eta behatzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Naturak haurren bizitzan ematen den estresaren eragina murrizteaz gain, zailtasunei aurre egiten laguntzen die. Naturarekin kontaktua zenbat eta handiagoa izan, onurak orduan eta handiagoak.
  • Ingurune naturalean burututako jolasak jazarpen arazoak murriztu edo desagerrarazten ditu.
  • Naturak umeei laguntzen die behatzeko gaitasuna eta sormena garatzen eta bake sentsazioa eskaintzen die.
  • Naturan jolasten duten umeek autoestimua handiagoa dute eta besteekiko pentsamendu baikorragoak.
  • Naturan aritzeak umeen independentzia eta autonomia garatzen ditu.
  • Aire librean jolastea espazio itxietan jolastea baino eraginkorragoa da umeen gaitasunak sustatzeko.

zintzilik

Jarraian, gaiaren inguruan gehiago ezagutzeko helbide interesgarri batzuk:

Eta, bukatzeko, La ciudad de los niños” egitasmoari oso ezaguna egin den eta gure artean behin baino gehiagotan izen den Francesco Tonuccirekin uzten zaituztegu. Bideoa, iaz Leioan grabatu zen.

By |2014-08-31T21:43:34+02:0031 abuztua, 2014|Hezkuntza|0 Comments

Etorkizuneko eskolaz

Batzuk hezkuntza suntsitzen ari diren bitartean eta beste batzuk hezkuntzaren kontura muntatuta duten negozioari nola eutsi pentsatzen duten bitartean, beste askok lanean jarraitzen dute hezkuntzara ekarri beharreko aldaketa sakona zehazteko.

Ostegunean amaitu zen Fundación Telefónicak antolatutako VII. Nazioarteko Hezkuntza Topaketa. 18 hilabetez eta 9 lurraldeetan burututako topaketa hauetan, izaera, jatorri eta pentsamolde guztietako profesionalek XXI. mendeko hezkuntzaren nondik norakoak aztertu dituzte eta ondorio garrantzitsuenak aurkeztu dituzte. Jarraian, azpimarratu dituzten 7 giltzarriak:

1. Memoria ez da garrantzitsuena.

XXI. mendean,memoriak historikoki izan duen garrantzia desagertu eta beste gaitasunak dira lehentasuna hartzen dutenak, hala nola: ideia sortzaileak, berrikuntza, ekintzailetza, informazioaren kudeaketa, iritzi kritikoa…

2. Hiritarrak hezi behar ditugu.

Hezkuntza ezin da gastu bat bezala identifikatu, aitzitik, gizartea bera onbideratzen ahalbideratuko duen inbertsio bat da. Horregatik, hezkuntza politikoen gorabeheretatik at gelditu beharko litzateke eta hiritar konprometituak, kritikoak, eraikitzaileak… heztean zentratu beharko lituzke bere indar guztiak.

3. Eskolak ezin du dena bere gain hartu.

Non dago XXI. mendeko familia? Zer motako familiak izango ditugu? Hori da XXI. mendeko eskolak aintzat izan beharko lukeen aspektua. Eskolaren gain ardura handia jartzen dugu, baina eskolak ezin du familia ordezkatu.

4. Eskura dugun teknologiarik hoberena erabili behar dugu.

Eskoletan eman den teknologiaren sarrerak ez du funtzionatu. Irakasleen belaunaldi berriek teknologiari ez diote beldurrik, baina ez datoz ondo prestatuta eta ez dakite nola jokatu.

5. Ikasle bakoitzaren gaitasunak sustatu behar ditugu.

Hezkuntzaren aldaketaren gakoa noiz, nola eta, batez ere, norekin ikasten den aurki dezakegu. Hezkuntzaren erronkarik handiena ikasteko eskubidea sustatzea izanik, pertsona guztiek dituzten gaitasunak garatzeko aukera bermatu beharko luke.

6. Emozioen heziketa ardatz izan behar da.

Hezkuntzak unitate akademikoetan jaso gabe dauden behar sozialei, adibidez, norberaren ezagutza, erantzun beharko lizkieke eta irakaslea motibatuta sentitu behar da hezkuntza emozionala gauzatzeko. Ezinbestekoa da irakasleen formazioa gai hauetan. Hezkuntza emozionala edozein esparrutan txerta daiteke, baina arlo akademikoetatik harago pokies online doa eta ikasleen ezagutza sakona, gelan giro egokia sortzea… bezalako gaiak inplikatzen ditu.

7. Hezkuntza ezin da homogeneoa izan.

Ezinbestekoa da hezkuntza ekintza desberdinak burutzea emaitza hobeak lortzeko. Baina emaitza hobeak lortzea ez da kalifikazio akademikoak hobetzera mugatzen. Kalifikazio horiek ez dute inongo zentzurik garapen emozional eta pertsonal baten eskutik ez badatoz. Horretarako, berdinen arteko ikaskuntza sustatzea ezinbestekoa da eta urratsak eman ikas-prozesu pertsonalizatuagoak eskaintzeko.

Jarraian, topaketa horietan jorratutako esparru bakoitzaren inguruan argitaratutako ondorioen dokumentuak eta bideoak:

1.- Hezkuntza eta gizartea:

[button link=”http://api.ning.com/files/ibejD4t*rbbix5*9HzW44uPfTB4sh-OvxiR9Z459Ozk9wtBEjwvD8DKQbDeMiTlaDlL41VpU*g*S33K22LlrEMDVOH6BA9nB/ConclusionesTema1_v4.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Hezkuntza eta gizartea – Ondorioak[/button]

 

2.- Teknologia eta hezkuntza kalitatea:

[button link=”http://api.ning.com/files/dmDf64JFvfpyOCg5gJm*T96MU-xQH8S8HuQAS1wz-0uFKHxVUgQLupTrNd5-cU0S29nB48J8Kfr2WpIl5k-HTVHrVv*Gzo-d/ConclusionesTema2.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Teknologia eta hezkuntza kalitatea – Ondorioak[/button]

 

3.- Hezkuntza integrala aro digitalean:

[button link=”http://api.ning.com/files/eYJM4kQQIgEGejtsfkdNoT9JAp8en9JHRQhIsA*TDAKwqDchjuUHU-OGdFAHDKsK5wM3nrIx-mMcAFrEgJ7P0XPPUsMlKWGo/Conclusiones_Final_T3.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Hezkuntza integrala aro digitalean – Ondorioak[/button]

 

4.- Zer eta nola irakatsi gizarte digitalean:

[button link=”http://api.ning.com/files/yrG0YlPnk7EbgpuQ0AgSH8JwueapOUzA4PfpcH3tBRIpXD*JGRk6Xx9FMwAur*4YKXw1gehgVB0JWA-AOkaC7aqNM9Mvsc6Z/Conclusiones_final_tema4.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Zer eta nola irakatsi gizarte digitalean – Ondorioak[/button]

 

5.- Irakaslearen rola:

[button link=”http://api.ning.com/files/yrG0YlPnk7ELo1zGsoWsSpbQ2hqJZQF5VLex8c8i8eDFRTb4Lu*opEIBVhD-cjYG18qzl*iZpAOHOfwqdIH1KWJV1rDqqjsm/Conclusiones_final_tema5.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Irakaslearen rola – Ondorioak[/button]

 

6.- Hezkuntza aldaketaren lidergoa:

[button link=”http://api.ning.com/files/yrG0YlPnk7H3F02ojX4v1vp-JeKnbFNERvCcShS8OtecsoGHWVNcXWQfv3-mkRp8ETdn5l75b5MAniwGUUG8gFr33WyDrovZ/Conclusiones_final_tema6.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Hezkuntza aldaketaren lidergoa – Ondorioak[/button]

 

7.- Familia eta hezkuntza:

[button link=”http://api.ning.com/files/uvilscSDxx-jM8N22FawMyQ73h1q-4ZMjF9azAtukATX5VMeHlM6g9eMA6CWtwZUkJVHl5C2QFfqrdS0kCESMEaNzsP0L7Aa/Conclusiones_Tema7.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Familia eta hezkuntza – Ondorioak[/button]

 

8.- Etengabeko formazioa:

[button link=”http://api.ning.com/files/wwX5omSBSN0Z6hzWbvK8lO*PZQMmWYcG-NmGp7LU6hQHr4ZUF1-A94R-52J4V92j3BShbbvpHOMt6jtoasxzGmtTkw690Hsy/ConclusionesTema8.pdf” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” icon_before=”fa-icon-download” icon_after=”fa-icon-file”]Etengabeko formazioa – Ondorioak[/button]

 

9.- Ikusmira eta etorkizuneko joerak:

Azken esparru honen inguruko ondorioen dokumentua eta bideoa, oraindik ere ez dituzte argitaratu.

By |2014-05-13T09:31:13+02:0017 azaroa, 2013|Guraso eskola, Hezkuntza|0 Comments

Eskola aldaketaz

Elkarrizketekin jarraituz, Francesco Tonucci-ri [icomoon icon=”im-icon-zoom-in-2″ class=”claen”] Tiching izeneko blogean argitaratutako elkarrizketa hemen jarri nahiko genuke, baina euren copyright dela eta, ezin dugu. Horregatik, bertan esan dituen ideia mamitsuenak aipatzearekin konformatuko gara.

Hasteko, egungo eskola ereduarekiko duen iritzi negatiboa nabarmen uzten du: “Umeen esperientziek izan beharko lukete eskolen elikagai: euren bizipenak, euren sorpresak, euren aurkikuntzak…”

Irakasleen lanaren inguruan ere ez da atzean gelditzen eta oso argi hitz egiten du: “Irakasle on bat da bere ikasleei entzuten diena. Hezkuntza ekintza bakoitzaren abiapuntua entzute ekintza bat izan beharko luke, ikasleek ezagutzen dutenarekin eta egiten dakitenarekin hartzeko.”

Irakasle askok teknologiei ematen dieten erabileraren inguruan ere oso ideia interesgarria luzatzen du: “Testu liburua era zurrun batean erabiltzen duen irakasle batek, zer egingo du ordenagailu batekin? Gehienez ere, testu liburu bat bezala erabiliko du. Teknologiek ez dituzte eskolak hobetuko. Ezta legeek ere. Izatekotan, irakasle onak izango dira.”

Egungo eskolari egingo lizkiokeen aldaketen inguruan galdetuta, hauxe bere erantzuna: “Dena. Errealitate sozialetik at dagoen egitura bat da. Eskolaren barruan gela dugu, etengabe errepikatzen den espazio abstraktua. Eta, bertan, tresna eta altzari berdinekin, harrigarria da ikustea ikasleek nola pasatzen dituzten orduak edozein gauza egiten: Hizkuntza, Matematika, Artea…”

Jarraian, eskola baten barnean espazioak nola antolatuko lituzkeen aipatzen digu: “Nire proposamena gelak kentzea da. Tailer esanguratsuekin eta laborategiekin osatutako eskola bat irudikatzen dut non ikasleak batetik bestera mugitzen diren, ez irakasleak. Tailer edo laborategi batetik bestera egiten duten ibilbideak “txipa” aldatzen laguntzen die eta gune bakoitzaren giroarekin jorratuko duten gaian kokatu egiten dira.”

Baina kanpoko espazioen inguruan ere gauza interesgarriak esaten ditu: “Patio edo jolastokiaren ordez, baratza jarriko nuke. eskola gehienetan, jolastokiak zezen plaza baten antza hartzen du, non ikasleek deskargatzen dituzten gelen barruan pilatu dituzten energiak interesatzen ez zaizkien gaiak landuz. Atsedenik gabeko eskola bat gustatuko litzaidake, jolasen bidez ikasten den eskola batean ez litzatekeelako beharrezkoa izango, ikasleen hustuketa hori ez zen beharrezkoa izango.”

haurrak

Bere elkarrizketan, hirien edo herrien antolaketaz ere mintzatzen da eta, gure ustez, ez da tontakeria berak dioena: “Nik proposatzen dudan hiriak bi baldintza bete behar ditu: lehena, umeentzat propio sortutako parkeek eta beste espazioek desagertu beharko lukete eta, bigarrena, segurtasunez mugitzeko aukera bermatu beharko luke hiritar guztientzat. Trafikoa hobetzen ahalegindu beharrean, oinezkoen mugikortasuna bermatu beharko genuke. Bigarren tokian, bizikleten mugikortasuna dago eta, ondoren, garraio publikorena. Kotxeek azken tokian egon beharko lukete. Hierarkiari buelta hori emanda, hiriaren “jabeak” oinezkoak direla garbi utziko genuke. Honela, umeek kaleetan jolasteko aukera izango lukete eta horrek ere eskolan gauzak kontatzeko aukera gehiago emango lieke. Gainera, oso inportantea da heldu batek umeek etxetik ateratzeko duten eskubidea aitortzea.”

By |2013-10-25T13:37:03+02:0025 urria, 2013|Guraso eskola, Hezkuntza|Iruzkinak desaktibatuta daude Eskola aldaketaz sarreran