Paperezko aulkiak

Tarteka, gure ikasleei erronka ezberdinak planteatzen dizkiegu euren sormena aktibatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko duten ahalmena ikuskatzeko, elkarlanerako erakusten dituzten jokabideak aztertzeko… Oraingo honetan, egunkarien papera eta zinta itsaskorra erabiliz, pertsona baten pisuari eutsiko zion aulki bat eraiki behar zuten.

Jarraian doan prozesua izan zen planteatu geniena euren lana burutzeko eta ikaskuntza bisuala indartzen jarraitzeko, prozesuan zehar burutzen zuten guztia horma-irudi batean irudikatu behar zuten. Aulkia bukatzeko 4 ordu besterik ez zituzten.

prozesua_aulkia

Zubiarekin ez bezala, aulki bakoitzak bete behar zituen baldintzen inguruko inongo mugarik ez genien jarri eta espero zitekeena gertatu zen. Sormena aparkatuta utzi eta Interneten topatutako eredurik errazena hautatu zuten batzuk eta, jakina, aldamenekoek hori ikusita, gauza bera egin zuten. Baina lan honetan gehien interesatzen zitzaiguna hori ez zenez, gaitz erdi! Taldeen funtzionamendua eta zubiarekin ikasitakoaren transferentzia egiten ote zuten izan ziren ikuskatu nahi genituen aspekturik garrantzitsuenak. Lan kooperatiboari eta euren arteko antolakuntzari dagokienez, poztasun handiz esan dezakegu egundoko hobekuntzak antzematen ditugula eta urteotan eginiko ahaleginak bere fruituak ematen hasita dagoela. Ikasitako gauzen transferentziari dagokionez, berriz, ezin gauza bera esan. Izan ere, oso talde gutxi izan ziren hori erakutsi zutenak eta eraikuntzen egituren inguruan ikasitakoa aulkiaren eraikuntzan aplikatu zutenak. Ikaskuntza bisualari garrantzia handia ematen diogunez eta aspektu hori etengabe azpimarratzen aritzen garenez, guk eskatutakoa aise bete zuten eta lan txukuna burutu zutela esan dezakegu.

Aurki, sormena eta ekintzailetza ardatz izango dituen beste erronka “potente” bat proposatuko diegu eta ikusiko dugu zer lortzen dugun.

Baina hori hurrengo baterako utziko dugunez, aulkiaren jarduera honetan ikasleek grabatutako bideoekin eta ateratako argazkiekin uzten zaituztegu.

By |2015-03-12T19:12:12+01:0012 martxoa, 2015|Albisteak, Lanean|0 Comments

Bikoteka irakurtzen

Duela bi aste, “Bikoteka irakurtzen” ekimenarekin hasi ginen. Aurten, lehenbizikoz, 3. mailara zabaldu da proiektua eta oso interesgarria suertatzen ari da sortzen ari den dinamika bai gelan bertan baita etxean ere.

Berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen den ekimen hau, Bartzelonako Unibertsitatetik iritsi zen Euskal Herrira Berritzeguneen eskutik eta gure ikastolak hasiera hasieratik parte hartu du. Orain arte izan ditugun balorazioak eta emaitzak oso baikorrak izan dira eta espero dezagun horrela segitzea aurten ere. Guk gure dinamikaren berri emango dizuegu, baina gai honen inguruan informazio osoa izan dezazuen, iazko kurtsoaren amaieran gure ikastolan eta Zegaman grabatu zuten bideoarekin uzten zaituztegu.

By |2013-08-19T19:43:35+02:0031 urtarrila, 2012|Albisteak|0 Comments