Bikoteka irakurtzen

Duela bi aste, “Bikoteka irakurtzen” ekimenarekin hasi ginen. Aurten, lehenbizikoz, 3. mailara zabaldu da proiektua eta oso interesgarria suertatzen ari da sortzen ari den dinamika bai gelan bertan baita etxean ere.

Berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen den ekimen hau, Bartzelonako Unibertsitatetik iritsi zen Euskal Herrira Berritzeguneen eskutik eta gure ikastolak hasiera hasieratik parte hartu du. Orain arte izan ditugun balorazioak eta emaitzak oso baikorrak izan dira eta espero dezagun horrela segitzea aurten ere. Guk gure dinamikaren berri emango dizuegu, baina gai honen inguruan informazio osoa izan dezazuen, iazko kurtsoaren amaieran gure ikastolan eta Zegaman grabatu zuten bideoarekin uzten zaituztegu.