Zure ahalegina, nire atsegina

Datorren larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Ospakizun hori dela eta, gure ikastolako Lehen Hezkuntzakook mezu bat bidali nahi izan dugu eta horretarako, bideo bat prestatzea erabaki genuen.

Hala ere, ikusten duzuen bezala, batekin nahikorik ez eta hiru bertsio egin ditugu. Ikusi eta, gogoan izan, “Zure ahalegina, nire atsegina” dela.