Olentzero 2014

[vc_row][vc_column width=”1/1″][vc_column_text css_animation=”appear”]Urtero legez, eta usadioari eutsiz, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kantari atera gara Ordiziako kaleak alaituz…

Giro hotza izan dugun arren, bihotza eta eztarria bero izan ditugu eta arazorik gabe abestu ditugu gure Gabon kantak. Urdanetakoekin batera, musika banda ederra eta abesbatza mardula osatu ditugu eta, gurasoen laguntzaz, giro bikaina bizi izan dugu ordubetez.

Jakina, asteazkena izanik, Ordiziako Plaza hartuta zegoen eta Domingo Unanue Plazan eman diogu amaiera gaurko saioari, denon algaren artean.

Jarraian, grabatu dugun bideoa eta argazki bilduma. Gozatu!

Eta aukera hau aprobetxatu nahi dugu Ikastola Irekia egiten dugun guztion partetik JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON! esateko.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][vc_column_text css_animation=”appear”]Bideoa

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][vc_column_text css_animation=”appear”]Argazkiak

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]