“Zer edo zer ondo azaltzen dudanean, ikasleek ulertu behar didate. Erantzun zuzena ematen badidate, gaia badakite eta ulertzen dute. Zer egin erakusten badiet eta egiteko eskatzen diedanean, nik egindakoa errepikatzen badute, prest daude trebetasun hori behar duten kasuetan erabiltzeko. Zer edo zer oso garrantzitsua dela edo egia dela esaten badiet eta buruarekin baieztatzen badidate, egia ezagutzen dutela eta nik esandakoaren garrantziz jabetu direla jakingo dut.”

Hori sinesten al duzu? Bada, hori ez da egia. Askotan, ikasleek ez dute lortzen landutakoa egoera ezberdinetan arrakastaz aplikatzea edo, beste askotan, ebaluazio batean jorratutakoa hurrengoan ahaztuta dute. Hori arestian aipatutako ikaskuntzaren kontzepzio zaharkitu horien emaitza besterik ez da. Izan ere, ikaskuntzak pentsamendua behar du, pentsamendu kritikoa, gainera. Ikasketa esanguratsua lortzeko, ezinbestean, ikasleak bere buruari galderak egin behar dizkio: zer esan nahi du horrek benetan?, nola dakigu?, zer gehiago esan daiteke?, egi gehiago ba al dago?… Jakina, galdera horien erantzunak ikasle bakoitzak eman beharko ditu eta ez guk, izan ere, prozesu horretan bere ikaskuntzaren oinarriak errotzen baitira.

Horregatik, guk galdera egokiak egiten trebatzen lagundu behar ditugu eta ez, orain arte egin ohi den bezala, galderak erantzuten trebatu.

Pentsamendu kritikoa ikasgeletara eramateak planteamendu serio eta epe luzekoa eskatzen badu ere, ez da beharrezkoa izugarrizko aldaketak egitea. Izan ere, estrategia ugari dago, zuzenak eta eraginkorrak, oso erraz inplementatu daitezkeenak.

critical_web

Estrategia horiek eraginkorrak dira ikaslek ikasten ari direnaren inguruan aktiboki pentsatzen jartzen dituztelako eta estrategia horietako bakoitzarekin erantzukizuna eta ardura irakaslearen eskuetatik euren eskuetara pasatzen delako.

Estrategia horien bitartez, ikasleek burutu behar dute ikaskuntzaren bidea eta ez irakasleek edo gurasoek. Estrategia askorekin, ikasleek dakitena erabiltzen dute ikaskuntza berriak ondorioztatzeko, beste estrategia askorekin, ikasleak elkarlanean jartzen dira. Askotan, ikasleen ustetan menperatzen dituzten gaietan trabatuta gelditzen dira eta besteen laguntza bilatzen dute; elkarlanean hasten dira eta zereginetan aurrerapen handiagoak lortzen dituzte. Gainera, horrekin, euren parekoek darabiltzaten estrategietan erreparatzen dute eta hauek egiten dituzten galdera kritikoak egiten hasten dira. Horrek, ikasleei aukera ematen die euren ikas prozesuaren ardura hartzeko. Estrategia hauek eskaintzen diguten beste abantailetako bat euren malgutasuna eta egokitzeko ahalmena da, horregatik, testuinguru ezberdinetan eta esparru ezberdinetan erabil daitezke.
critical-thinking

 

Pentsamendu kritikoaren trebetasunak

estandar_intelektual_unibertsalak
pentsamendu_kritikoa
PENTSAMENDU KRITIKOAREN LANAK

Pentsamendu kritikoa landu duenak ondorengo ezaugarriak izan ohi ditu:

  • Funtsezko galderak eta problemak planteatzen ditu, argi eta garbi.
  • Informazio esanguratsua biltzen du eta ideia abstraktuak erabiltzen ditu interpretatzeko.
  • Ongi arrazoitutako ondorioetara eta soluzioetara iristen da eta esanguratsuak diren estandarrekin edo erreferenteekin alderatzen ditu.
  • Pentsamendu irekia du aldizkako pentsamenduaren sisteman, hipotesiak, hauen eragina eta ondorioak, beharren arabera, ebaluatzen edo aitortzen eta, gainera, oso ondo komunikatzen da besteekin zailtasun handiko problemen soluzioak ideiatzeko.

Laburtuz, pentsamendu kritikoa auto gidatua, auto-diziplinatua, auto-erregulatua eta auto-zuzendua da. Bikaintasun estandar zorrotzak eta horien erabileraren kontzientzia behar ditu. Pentsamendu kritikoak komunikazio eraginkor bat inplikatzen du, problemak ebazteko trebetasunak eskatzen ditu eta gizakion egozentrismoa gainditzeko konpromiso irmoa behar du.