pentsamendu_bisuala_euskaraz

Pentsamendu bisuala prozesu bat da non ideiak mapa mental batean, diagrama batean, marrazki batean… adierazten diren. Prozesu horretan, elkarrekin loturiko elementuak erabiltzen dira ulermena areagotzeko, problemak identifikatzeko, soluzioak topatzeko, prozesuak simulatzeko edota ideia berriak topatzeko.

Pentsamendu bisualak norberaren gaitasuna handitzen du gure garunari ebidentzia ateratzen kostatzen zaionean, ikusmenak laguntzen diolako.

marraztenPentsatzaile on batek pentsamendu-trebetasun onak izateaz gain, motibazio, jarrera, balio, ohiturak… ditu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikastolan ondorengo aspektuak jorratzea:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(63,158,241,1)”]

  • Ikasleak prestatu etorkizunean problemak eraginkortasunez ebazteko, oinarri sendoetan oinarritutako erabakiak hartzeko eta etengabeko formazioa burutzeko gai izan daitezen.
  • Pentsamendu-kultura bat sortu non norbanakoen zein taldeen pentsamendua baloratzen den, sustatzen den eta ikusgai bihurtzen den.
  • Ikasleen metakognizioa sustatu, ikasleek duten pentsamenduari buruz hausnarketa egin dezaten eta pentsamendu-estrategia eraginkorrak eraiki ditzaten ikas-erronkei aurre egiteko.

[/styled_list]

Harward-eko Project Zero-ren ikerketen arabera, hauek dira ezinbesteko baldintzak aipaturiko pentsamendu-kultura hori sortzeko:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(63,158,241,1)”]

  • Pentsatzeari denbora eskaini.
  • Ikasleak motibatuko dituen aukera errealak eskaini eta pentsamendu prozesuetan inplikatu.
  • Ikasleen pentsamendua gidatu.
  • Pentsamendu hizkuntza bat erabili.
  • Pentsatzaile on baten eredu bat eskaini.
  • Ikasleen ekarpenak errespetatu eta baloratu.
  • Pentsamendua ikusgai bihurtu.
  • Espektatiba argiak jarri.

[/styled_list]

Pentsamendu errutinak:

Garraioa_mapa

Pentsamendu errutinek ikasleen gaitasunak garatzen, ikertu beharreko edukietan inplikazioa handitzen eta pentsamendua ikusgai bihurtzen laguntzen dute.

Errutina horiek pentsamenduaren mugimendu zehatz batzuk eragiten dituzten eta ikasgeletan maiztasunez erabiltzen diren tresnak dira. Egitura sinple horien bitartez, ikasleek eztabaidatzen dute, ikertzen dute, euren pentsamendua kudeatzen dute, jokabide ereduak aurkitzen dituzte… Horrekin, aukera ematen zaie euren garuna pentsamendua sortzen, arrazoitzen, hausnartzen, iritzi kritikoa garatzen, ideia berriak proposatzen… jar dezaten.

Pentsamendu errutina bat eredu/patroi sinple bat da, maiz erabil daitekeena eta oso erraz txerta daitekeena ikaskuntza prozesuan. Hauek dira euren ezaugarri garrantzitsuenak:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(63,158,241,1)”]

  • Urrats gutxi dituzte.
  • Erakusteko eta gogoratzeko errazak dira.
  • Maiz erabiltzen dira.
  • Bakarka nahiz taldeka erabil daitezke.
  • Testuinguru ezberdinetan erabil daitezke.

[/styled_list]

Laburtuz, pentsamendu errutinak pentsamendu ikusgai bihurtzeko, ikasle guztiek ikusteko aukera izateko eta euren gaitasunak garatzeko eginak daude. Horien bitartez, ikasleak erreflexiboagoak, metakognitboagoak eta, batez ere, autonomoagoak bihurtzen laguntzen diegu.

Horra hor guk erabiltzen ditugun pentsamendu errutinak eta antolatzaile grafikoak.