Testulibururik? Ez, eskerrik asko!

Aurreko astean, sare sozialen bidez gure ikastolako guraso batek “¿De verdad tenemos que comprar libros de texto para nuestros hijos?” izeneko artikulua zabaldu zuen eta orain irakurri dudanean, berriro idatzi behar nuela sentitu dut. Tematuta nago gai honekin, bistan da! Baina hain agerikoa den gai honen inguruan ezertxo ere ez egiteak edo, hobeto esanda, zer edo zer egin dezakegunok men egitearen dugun jarrerak harritu eta sumintzen nau.

Artikuluaren ildoa jarraituz, saiatuko naiz nire ekarpentxoak egiten. Ea ba!

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]La discusión anterior se ha centrado en el precio de los libros de texto en la educación obligatoria (de 6 a 16 años) y su alto coste para las familias.

Obviamente el precio es importante, pues nada es gratis. Pero creemos que en el debate de los libros de texto se dejan siempre fuera las preguntas centrales de su empleo en la enseñanza básica: ¿qué es mejor para los niños? ¿por qué el sistema es así y no diferente?; ¿son los libros una herramienta central e imprescindible para la enseñanza básica? y asumiendo que sí, ¿quién debe decidir qué libros se utilizan? Y por último, ¿quién debe pagarlos?[/blockquote]

Guk urteak daramatzagu debatea gai honetan zentratu nahian: testuliburuak gure ikasleek behar dituzten konpetentziak eskuratzeko lagungarriak al dira? gure jardunaren ardatz izaten jarraitu behar al dute? praktika berritzaileak inplementatzen laguntzen al dute? irakasleen garapen profesionalerako mesedegarriak edo kaltegarriak dira?… Nolanahi ere, urtero, iturburu ezberdinetatik testuliburuen inguruan iristen zaizkigun debate guztiak hauen kostuarekin lotuta daude. Gai horrek duen garrantzia alde batean utzi gabe, nik uste dut lehentasuna eman beharko zitzaiela arestian aipatu ditudan debate horiei.

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]Los niños ganan si aprenden y pierden si no aprenden. Si el sistema exige la adquisición de libros de texto, los niños que no puedan pagarlos perderán siempre. Asimismo, en la medida en el que el sistema pedagógico esté excesivamente pegado a los libros, posiblemente todos perderán oportunidades para ser más creativos.

(…) Y pierden más aún si el debate no se orienta desde el principio a lo que es mejor para que ellos aprendan. Esto parece obvio pero no lo es; sigamos:[/blockquote]

Halaxe da, umeen eskolatzea derrigorrezkoa da. Gurasoek ez dute beste aukerarik, baina baliabide ekonomiko nahikorik ez duten familientzat, testuliburuen eta beste ikas-materialen kostua zama handiegia da eta erosi beharrak desabantaila egoera nabarmen batean kokatzen ditu. Gainera, horixe al da hoberena? Hori al da gure ikasleak konpetenteagoak izaten laguntzeko tresnarik egokiena?

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]Con el sistema de libros de texto muchos padres ganan porque les permite tener una sensación de control, falsa pero reconfortante, sobre el progreso del niño, más difícil en ausencia del manual.

Los padres que no tienen dinero pierden porque tienen que renunciar a la compra de otros bienes de primera necesidad y/o soportar el estigma de llevar a los niños sin libros (recordemos la caída de las becas).

Pero también los que tienen dinero pierden porque soportan un pago indebido. [/blockquote]

Urte asko daramatzagu testuliburuen diktadurapean eta belaunaldi asko dira beste eredurik ezagutu ez dutenak. Horregatik, gurasoek, seme-alabak testuliburuen lanak egiten ikusten dituztenean, segurtasuna sentitzen dute eta zertan ari diren ezagutzeko aukera dutenez, seme-alabaren ikaskuntza prozesua kontrolatzen dutela sentitzen dute. Baina ez dira konturatzen ameskeria besterik ez dela. Izan ere, ikaskuntza prozesuarentzat giltzarriak diren aspektu garrantzitsuenak kontrol horretatik kanpo gelditzen baitira, hala nola: ekimena, autonomia, iritzi kritikoa, sormena, talde-lana, erresilientzia, enpatia…

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]El sistema educativo en España deja escaso margen para la innovación y la autonomía docente. En este contexto, la enseñanza basada en libros de texto, milimétricamente adaptados por las editoriales a las programaciones docentes de las Administraciones es una herramienta perfecta, rápida y efectiva de garantizar que el sistema está perfectamente ordenado y que todos los colegios enseñan todos los contenidos a la vez.

Pero fomenta también la pervivencia del sistema memorístico, poco creativo y ceñido a un solo texto que tanto furor sigue causando, y sobre cuyos efectos nocivos sobre la creatividad y la innovación han advertido ya en este blog Antonio Cabrales.

Los libros mejoran la sensación de control. Desde esta perspectiva, las Administraciones públicas ganan.[/blockquote]

Administrazioa “obsesionatuta” dago sistemaren uniformetasunarekin eta testuliburuak tresna hobezina dira oinarrizko berdintasuna bermatzeko. Baina horrekin bultzatzen den ikaskuntza ereduak zerikusi eskasa du administrazioak argitaratzen dituen dokumentu ponposoekin, non aniztasunaz, konpetentziaz, inklusioaz, ekintzailetzaz… hitz egiten digun.

Gauza bera gertatzen da ikasleen ebaluazioarekin. Alde batetik administrazioak praktika berritzaileagoak sustatu nahi ditu, konpetentziatan oinarritutako ebaluazio irizpideak argitaratzen ditu… baina, LHtik hasita, hori dena zenbaki batez adierazi behar dugun edo hautaproba (selektibitatea) bezalako proba batean dena neurtzen duen.

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]En España el grupo ANELE, que integra a las principales editoriales del país (Santillana, vinculada al grupo PRISA, o Anaya, entre otras), es un poderoso lobby. La reforma de la ley de educación ha suscitado muchas declaraciones acerca del coste que ésta iba a suponer para las editoriales, que incluso han protestado públicamente por la decisión de algunas Comunidades Autónomas de no renovar los libros tras la aprobación de la LOMCE.

Lo anterior revela que las editoriales cuentan con que sus libros serán comprados. Reciben por tanto una ayuda indirecta por parte de las Administraciones públicas que merecería un estudio específico, desde la perspectiva de la competencia y el régimen europeo de Ayudas de Estado.[/blockquote]

Zalantzarik gabe, sistema honen irabazleak argitaletxeak dira. Gainera, liburuak “pack” ezberdinetan antolatuz eta ikasleen lanak bertan eginarazten, liburuen berrerabilpena saihesten eta negozioa bermatzen dute. Benetan sinesten dugu familientzat edota ikasleentzat egokienaren bila dabiltzala?

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]Según la ley (disposición adicional cuarta), cada colegio puede elegir el método docente, sin que sea obligatorio que se elijan libros de texto.

Es decir, los profesores no tienen autonomía, pues es el centro, en su conjunto, el que “adopta” un sistema u otro.

Con este sistema, ganan los profesores mediocres y vaguetes, y pierden los mejores, que tendrá menos margen para innovar.[/blockquote]

Testuliburuen erabilerak, artikulu honetan azaldu genuen bezala, irakasleen desprofesionalizazioa indartu du. Horretaz gain, dinamika bat sortu du non iniziatiba eta interesa duten irakasleen ekimenak oztopatzen diren eta opor luzeengatik irakaskuntzan sartuta dauden irakasle pasibo eta alferrak irabazten ateratzen diren. Azken hauek izaten dira, oso jarrera “dignoa” erakutsiz, testuliburuen defentsan ateratzen direnak, aldaketak inongo argudio pedagogikorik gabe arbuiatzen dituztenak eta ikastetxeen eboluzioan balazta lana egiten dutenak.

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]Si el sistema no ha cambiado es porque sigue siendo conveniente. Conviene a muchos padres, para quienes es más fácil comprobar si su retoño se sabe los ríos de España, o la tabla del 9, que comprobar si sabe redactar, contar una historia, o pensar analíticamente. Conviene a muchos profesores porque les exime de pensar tareas distintas que estimulen al estudiante. Conviene a los burócratas ministeriales, porque les permite controlar que el sistema es igual para todos (aunque los parámetros de igualdad sean artificiales). Conviene a los políticos porque es la forma de asegurarse un cierto control sobre el sistema educativo. Y conviene a las editoriales porque les proporciona una subvención, sin someterse a los límites formales de las mismas, y un mercado cautivo con dedicados padres.[/blockquote]

Ikusten den bezala, testuliburuak lagungarriak dira guztientzat, baina hezkuntzaren xedea eta ardatz diren ikasleak ez dira onuradunen artean agertzen. Ez al da bitxia?

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]La discusión sobre los libros de texto es un síntoma de la baja calidad del debate sobre la educación en España que ha apuntado entre otros Luis Garicano. Se habla del idioma en que deberá impartirse la enseñanza (el famoso problema del catalán), o de las horas de religión que deberán impartirse, y se deja de lado la cuestión principal: qué se enseña y cómo. Esto es grave porque hay indicios de que la enseñanza basada en un único manual centralizado y sin margen para los profesores mina la creatividad y es una fábrica de futuros escribanos.[/blockquote]

Hedabideetan entzuten edo irakurtzen dudanean gure gazteek ez dutela iniziatibarik edo unibertsitatetik edo lanbide heziketatik gaizki prestatuta ateratzen direla, niri grazia egiten dit. Zer nahi dugu, magia? Txiki-txikitatik sartzen ditugu hezkuntza sistema batean non urte luzeetan isilik egoten, geldi egoten eta esandakoa betetzen ohitzen ditugun eta, bizitza errealean murgiltzen direnean, ikasitako jokabide horiek bat batean ahaztea eta aldatzea nahi al dugu? Horregatik, ez da harritzekoa, kasu askotan, hezkuntza sisteman oso ondo moldatu diren gazteak sekulako zailtasunak izatea lan munduan eta, alderantziz.

Eta ez dugu ahaztu behar pasibotasun hori sustatzen eragile garrantzitsu bat dela testuliburuen erabilera, baina horretaz gutxitan entzungo da zer edo zer. Zergatik? Bada, nire ustez, argitaletxe eta hedabideen arteko lotura estua izan daiteke isiltasun horren arrazoirik nagusiena. Hitz egin daiteke, baina negozioa ukitu gabe!

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]También es un síntoma de que el niño –usuario pero no votante- no está en el centro del sistema. Cuando son pobres, son estigmatizados por ir sin libro o con libros prestados. Y cuando no lo son, seguramente aprenden menos y peor.[/blockquote]

Hezkuntza eragile guztiek harrotasunez aipatzen dute ikaslea ardatz dela. Hori horrela balitz, zergatik ez zaie ahotsik ematen? Zergatik mantentzen da ikasleak, ahalmen ekonomikoaren arabera, baztertzen dituen testuliburuen sistema hau?

[blockquote cite=”Nada es gratis” citeLink=”http://nadaesgratis.es/?p=39204″]Por último, el sistema actual es un síntoma más del capitalismo de amiguetes (crony capitalism) porque nadie parece querer enfadar a un sector editorial con nutridas relaciones con los medios de comunicación.[/blockquote]

Amen!

By |2014-10-13T08:33:16+02:0013 urria, 2014|Hezkuntza|0 Comments

Portfolioa, beste urrats bat

Azken urteotan era ezberdinetako berrikuntzak inplementatzen ari gara gure jardunean eta, ikasturte honetan, zalantzarik gabe, aldaketarik esanguratsuena ebaluazio prozesuan burutuko duguna izango da. Prozesu horretan portfolioaren erabilerak hartuko duen indarra eta ikasleek hartuko duten ardura eta erantzukizuna izango dira aldaketarik nabarmenenak.

Aurreko ikasturtean, lehen urratsak eman bagenituen ere, denbora gehiago behar genuela ikusi genuen eta “entrenamendu” gisa hartu genituen iaz egindako ahaleginak, baina oso garbi ikusten genuen bide horretan urrats sendo bat eman behar genuela gure ebaluazioan.

Ikasturte honen hasierako bileran esan genizuen bezala, ikasturte honetan bi aldiz bilduko gara zuekin eta ez ditugu orain arte egin izan ditugun hiru bilera burutuko. Arrazoi ugari dago erabaki horren atzean, baina garrantzitsuena, dudarik gabe, ikasleentzat oso berria izango den prozesu berri honekin ez dugula gainkarga bat ezarri nahi eta ebaluazioaren komunikazioaren sakontasuna bermatu nahi dugula.

Dakizuenez, ikasturte honetan, ebaluazioaren komunikazioa burutzeko saioetan, ikasleak izango dira protagonista nagusiak eta erantzukizun hori gurekin, irakasleokin, partekatuko dute.

Horrekin, ikasleen hausnarketa prozesua landu nahi dugu ezagutzaren eraikitzaileak diren heinean. Gainera, saio partekatu horien bidez, ikas-komunitatearen ideia nabarmendu nahi dugu. Prozesu honen bidez, ikasleak parte hartze zuzena du ebaluazio prozesuan, bere lorpenak nahiz ahuldadeak identifikatzen dituelarik. Ikasleak bere portfolioa erabiliko du bere ikas-prozesuaren ebidentziak biltzeko, eginikoaren inguruan hausnartzeko eta bere eboluzioa aurkezteko. Komunikazio era honekin, ikasleen, gurasoen eta irakasleen arteko harremanak sendotu egiten dira eta gurasoek seme-alabaren ikaskuntzei sarbide zuzena eta lehen eskukoa dute. Ebaluazio era honekin, ikasleak bere ikaskuntzaren ardura hartzen du eta bere ezagutzak autoebaluatzeko gaitasuna hartzen du hausnarketaren eta helburuak finkatzearen bitartez. Gainera, ikasleak eta tutoreak talde bat osatzen dute ebaluazio prozesuan eta ikaskuntzaren eta pentsamenduaren inguruko elkarrizketa sustatzen dute. Hori gutxi balitz, ebaluazio honek ikaslea hausnartzera eta bere eboluzioa sendotzera animatzeaz gain, irakaslerekin ardura partekatu bat hartzen du gurasoei eman beharreko informazioan. Hausnarketa horrek aukera eskaintzen dio helburu berriak planteatzeko eta zehazteko.

Prozesu osoan zehar eta, bereziki, komunikazio saio horien prestakuntzan, jarraibide garbiak jasoko dituzte norberaren ikaskuntza eta eboluzioa aztertzeko, lorpenak identifikatzeko eta helburu berriak finkatzeko. Autoebaluazio honek planifikazio zorrotz bat eskatzen du eta ikasle bakoitzak bere aurrerapen akademikoa islatuko duten lanak (ebidentziak) hautatu beharko ditu. Autoebaluazio horren aurkezpenak sutatzen duen ikaskuntzaren kultura beste ebaluazio sistemekin sustatzen dena baino askoz ere sakonagoa eta garrantzitsuagoa da. Ikasleak arriskuak hartzera animatzen dugu, horretarako aproposa den giro bat sortuz eta aukera errealak eskainiz.

Bukatzeko, esan, gure laguntzarekin, baina ikasle bakoitzak hautatuko dituela bere gurasoei aurkeztuko dizkien aspektuak eta ikaskuntzaren erantzukizuna euren esku gelditzen dela. Modu berean, ikasleak egingo duen lanketa eta hausnarketa horri esker, irakasleok aukera paregabea izango dugu gure praktiken inguruko hausnarketa burutzeko eta gurasoek aukera izango dute seme-alabarekiko (ikas esparruan) errespetuzko eta laguntzaileen rola bistaratzeko.

Jarraian, portfolia zer den eta guk nola erabiliko dugun gehiago jakiteko, prestatu dizuegun aurkezpena doakizue.

By |2014-10-12T20:26:45+02:0012 urria, 2014|Albisteak, Hezkuntza|0 Comments

2014-2015 ikasturtea abian

Urrian gaude eta, urtero legez, ikasturtea hasi ondoren, lehen bilera izan dugu gurasoekin ikasturtearen nondik-norakoak komentatzeko.

Jarraian, bileran erabilitako aurkezpenarekin batera, eskainitako informazioaren laburpena eta aurkezpenean doazen irudiak eta beste batzuk ere jarri dizkizuegu, gure ekimena zertan oinarritzen den hobeto uler dezagun.

Goazen, bada, bileraren laburpenarekin.

AURKEZPENA

LABURPENA

Bileraren hasieran, gure taldeak ikasturtearen lehen aste hauetan nola ikusten ditugun komentatzen aritu ginen eta azpimarratu genuen aldaketa antzematen dela, batez ere, lanean jartzen direnean. Izan ere, kontzentrazio eta autonomia handiagoz aritzen baitira. Hori bai, oraindik ere, zenbait unetan, egoera horretara iristea kosta egiten ari zaigu. Nolanahi ere, itxaropentsu eta ilusionatuta gaude eta ikasturte oparoa biziko dugulakoan gaude.

Jarraian, ikasturte honetarako Lehen Hezkuntzako irakasleok adostutako berrikuntzen inguruan aritu ginen. Goazen bada, horiek komentatzera.

Irakurketa: Lehen Hezkuntzako irakasleok irakurzaletasuna sustatzearen beharraz jabetuta, ekintza ezberdinak burutuko ditugu ikasturte osoan zehar eta jarraian laburtzen dizkizuegu.

  • Irakurketa partekatua era sistematikoagoan burutuko dugu
  • Tertulia dialogikoak antolatuko ditugu
  • Irakurketa ingurune ezberdinetan burutuko dugu: liburutegi berrian, naturan, parkean…
  • Egunerokotasuna dituzten albisteak egunero irakurtzea (egunkarietatik, aldizkarietatik, Internetetik…)

Gelatik irten: aspektu hau indartu nahi dugu eta, bereziki, azpimarratu dugu naturara egingo ditugun irteeren gaia. Ikasleek, oro har, naturarekin duten harreman eskasa indartu nahi dugu eta hiru asteaz behin, gutxienez, naturarekin harremanetan jarriko dituen ekintzaren bat antolatuko dugu: hostoak bildu, baserriren bat bisitatu, inguruko zuhaitzen azterketa, naturan jolastera joan…

Gelako Batzarrak: astero, bi saio burutzea adostu genuen. Lehena, astearen hasieran astearen planifikazioa burutzeko eta bigarrena, astean zehar eginikoaren jarraipena burutzeko. Horretaz gain, ikasleek ardura hartzeko baliabide bat bezala erabiliko dugu batzarra. Izan ere, eurak izango dira batzarra gidatuko dutenak eta adostutakoaren jarraipena burutzeaz arduratuko direnak. Gainera, batzarraren barnean, ikasleen protagonismoa azpimarratuko duten bestelako ekimenak ere burutuko dira, hala nola, “…ren astea”, ikasleen iradokizunak, bizikidetzaren inguruko gaiak…

Aberaste txokoa: guztiok pertsona ezberdinak bagara, errezeta homogeneoek ez dute balio. Zoritxarrez, eguneroko lanetan oso zaila da aniztasunari ondo erantzutea, baina proiektuen lanketak aukera errealagoak eskaintzen ditu hori horrela izateko. Dena den, eta ikasle guztien jakin-mina, interesak, beharrak… asetu nahian, abian jarri dugu “Aberaste Txokoa”. Bertan, euren trebetasunei erronka planteatuko dien materialak eta gai ezberdinetan sakontzeko materialak eskura izango dituzte. Astero, tarte bat, gutxienez, eskainiko diogu bere erabilerari. Ikasturtea aurrera egin ahala, adimen anitzekin ere lotu nahi dugu eta adimen guztien garapenerako aukerak egon daitezen materialak ekartzea proposatuko diegu.

Ebaluazioa – Portfolioa: beharbada, hauxe izan zen guraso gehienentzat aldaketarik handiena edo, ezezagunena. Horregatik, hemen ere ahaleginduko gara zer egin behar dugun azaltzen. Hasteko, gure portfolioak izango dituen atalak aipatuko ditugu:

  • Esparru pertsonala: bertan, ikasle bakoitzak bere bizitzaren inguruko aipamenak jasoko ditu (biografia, erretratua, denbora-lerroa…)
  • Adimen anizkunak: gelan burututako lanen erregistro bat izango da. Lan horiek ohiko ikasgaien bidez antolatu beharrean, adimenen arabera antolatuko dituzte horren kontzientzia har dezaten. Hori bai, lanaren bat hor sartzea erabakitzen dutenean, horretarako prestatuta duten orrietan euren erabakia arrazoituko dute, beti ere, lan horrek euren ikaskuntza prozesuan eskaini diena aipatuz.
  • Hausnarketak: ikasleen ikas egunerokoan jasotako hausnarketak, burututako auto-ebaluazioak, eginiko lorpenen inguruko gogoetak, hobetu beharreko aspektuak… jasoko dituzte bertan. Esan, ikasleek burutuko dituzten gogoeta guztiak ez direla “libreak” izango eta guk eskatutako batzuk ere burutu beharko dituztela.
  • Proiektuak: proiektuetan sortutako dokumentazio interesgarria (planak, helburuak, horien lorpen maila, baliabideak, produktuak, ondorioak…) jasoko dute bertan.

Ikasleek eta irakasleok etengabeko ebaluazio prozesuan murgilduta arituko gara era ezberdinetako tresnak erabiliz: errubrikak, autoebaluazio jarduerak, koebaluazio jarduerak, hausnarketak, debateak, kontrolak, kontrol zerrendak… Horrek ez du esan nahi uneoro ebaluatzen arituko garenik, baizik eta aurrez ezarri ditugun uneetan burutuko ditugula ekintza horiek.

Ebaluazioaren komunikazioari dagokionez, aldaketa sakon bezain interesgarria planteatu dugu ikasturte honetarako. Ikasleak baldin badira ikas prozesuaren jabe eta ebaluazio prozesuan ardurarik handiena euren esku baldin badago, ez dugu ulertzen komunikazioa burutzeko unean protagonismo guztia galtzea. Nork esplika ditzake ondoen izandako zailtasunak eta bizi izandako lorpenak edo prozesu horretan bizi izandako emozioak? Horregatik, ikasleak izango dira, tutorearekin talde bat osatuz, komunikazioaren ardura hartuko dutenak.

Aldaketa sakona da, dudarik gabe, eta guztiontzat esfortzu handia eskatuko duena. Garbi dago abenduaren hasierarako oso zaila zela hau guztia behar bezala burutzea eta, gainera, ikasturtean horrelako hiru informe izatea ikaragarrizko presioa izan zitekeela ikasleentzat. Horregatik, bi informe izatea planteatu genuen. Azkenean, gure proposamena onartu zen eta horixe izango da egingo duguna. Lehen informea urtarrilaren bukaeran eta otsailaren hasieran izango da eta bigarrena ikasturtearen amaieran. Ea dena ondo ateratzen den eta ikasleak euren ikas prozesuaren benetako protagonistak bihurtzen diren. Eskainitako aurkezpenean, jarraian doakizuen bideoa txertatu genuen, portfolioa zer den eta ebaluazioaren komunikazioa nolakoa izango den ideia bat egin dezazuen.

Bideo horretan ikusten dena ondorengo bideo hauetatik ateratako irudiekin osatu genuen:

Etxerako lanak: atal honetan etxean finkatu nahi ditugun ohituren inguruan (tarte bat gorde eta finkatu lanerako, posible denean leku bat jarri horretarako, gurasoak jarraipena egin, baina ikasleen lana ez egin…) aritu ginen. Bidaliko ditugun lan motaren inguruan ere aritu ginen eta, batzuetan, ohiko lanak izango diren arren, beste era batekoak ere izango dira, hala nola: adimena eta sormena garatzeko jarduerak, ardurak indartzeko proposamenak, herrian garatzeko jarduerak…

Irteerak: ikasturte honetarako aurreikusita ditugun irteera garrantzitsuenak:

  • Goierriko herrietara (gela bakoitzak bi herri ezberdinak)
  • Arriarango urtegira
  • Ibaien inguruko hitzaldia
  • D’elikatuz museora
  • Lizarrusti-Ataun
  • Elikadura (Eroski)
  • Eureka Zientzia Museora
  • Sastarrain 3 eguneko egonaldia

Oharrak: Lehen Hezkuntzako irakasleok adostu dugunaren arabera, hemendik aurrera, irteera bat dugunean, ikasleek agendan idatzita eramango dute zuen sinadura jasotzeko. Honela, gurasoek baimena ematen duzuela eta jakinaren gainean zaudetela ziurtatuta izango dugu. Bestalde, baimenak, medikuarengana joateko… eta gisa horretako abisuak agendan ekartzea eskatzen da.

Eskola Agenda 21: ikasturte honetan Elikadura jasangarria izango da Ordiziako ikastetxeetan jorratuko dugun gaia. Guk, gure bigarren hiruhileko proiektuan elikadura osasungarriaren gaia jorratuko dugula aprobetxatuz, bertan txertatu dugu lanketa eta, dagoeneko proposamen batzuk luzatu ditugu. Jakina, ikasleek ere euren proposamenak egingo dituztenez, guztiontzat aberasgarria izango delakoan gaude.

Ildo pedagogikoak: gai hauek, oso garbi utzi genuen “guraso eskola” batean lantzeko gaiak direla eta horrelako bilera batean ez dagoela denborarik behar den bezala azaltzeko. Horregatik, oso gainetik komentatu genuen hau guztia.

porrot_arrakasta

Irudi horrekin islatu nahi izan genuen gure filosofiaren oinarria zein den.

Jarraian, gure ardatz aipatu genituen: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, Adimen Anizkunak eta Diseinuzko Pentsamendua. Gai berriak ez diren arren ondorengo irudiak erabiliz saiatu ginen horien inguruan gure lanaren nondik norakoa azaltzen.

POI ezaugarriak
Ohikoa_VS_PBL
ADIMENAK_JARDUERAK
DESIGN_THINKING
bloo_taxonomia_kit_irakasleentzat_txikia

Eta horrekin zer da sustatu nahi duguna? Bada, iritzi kritikoa duten pertsonak izatea, arazoei aurre egiterakoan betiko ereduetatik at murgiltzeko beldurrik ez duten pertsonak izatea eta pentsamendu sortzaileari ateak ez ixtea, inguruan gertatzen diren arazoen aurrean ikusle gisa gelditzen ez diren eta konponbideak topatzen ahalegintzen diren pertsonak izatea, euren ametsak betetze aldera iniziatiba hartzen duten pertsonak izatea, euren buruarengan konfiantza duten pertsonak izatea, gauzak aldatzeko ahalmena dutela eta mundu hobe bat eraikitzea posible dela sinesten duten pertsonak izatea… Eta hori guztia elkarrekin lan eginez, kooperazioa erabiliz eta gure inguruan ditugun eragile ezberdinekin kolaboratuz.

Eta horraino, gutxi gorabehera, bileretan adierazi genuena. Jarraian, gai hauetan sakondu nahi duenarentzat, informazio osagarria eta baliabide ezberdinak eskaintzen dizkizuegu.

GURASO ESKOLA

Ikusita portfolioaren gaiak interes eta jakin-min handia piztu zituela, jarraian jarri dizkizuegun estekatan, horren inguruko informazio ugari topa dezakezue:

By |2014-10-10T09:21:47+02:0010 urria, 2014|Albisteak|0 Comments

Irakasleok ikasten

Urtero, udako oporrak bukatzean, era askotako lanekin topo egiten dugu ikastolara itzultzen garenean. Gainera, beti ustekabe ugarirekin topo egiten dugunez, zaila izaten da ikaslerik gabe gauden egun horiei nahiko genukeen etekina ateratzea.

Aurten, bereziki “mugitua” izan da gure hasiera eta era askotako aldaketekin topatu gara. Nolanahi ere, hasiera gorabeheratsu honi etekina ateratzeko gai izan gara gure lanketan ezarri ditugun berrikuntza batzuei esker. Handiena, zalantzarik gabe, gure lanean “Diseinuzko Pentsamendua“ren metodologia erabiltzearena izan da. Iaz, 3. eta 5. mailako ikasleekin landutako metodologia horrek dakarzkigun onurak ikusita, gure arteko lanean txertatzea otu zitzaigun eta, lehen hurbilketa izan arren, oso balorazio positiboa egiten dugu.

diseinuzko_pentsamendua_txiki

Hasi besterik egin ez dugun arren, gure zereginaren nondik norakoa hobeto identifikatzeko, helburuak zehazteko, ideia berriak proposatzeko… balio izan du. Astelehenean hasiko den ikasturterako antolaketa berri bat adostu dugu, lan egiteko era berriak finkatu ditugu, Lehen Hezkuntzarako proposamen zehatzak adostu eta landu ditugu, zereginak esleitu ditugu, lan-taldeak finkatu ditugu…

Betiko bilerekin etekin eskasa eta jendearen nekea eragiten besterik ez zen lortzen. Eskema edo dinamika horretatik atera gara eta gure lanari etekin handiagoa ateratzen ikasten ari gara. Gainera, praktika hauekin ikasten duguna gure geletara eramateko oso lagungarria egingo zaigu. Beraz, etekin bikoitza guztiontzat.

Jarraian, egun hauetako saioetan hartutako irudi batzuk.

arbelan

horma-luze

mapa

Bukatzeko, egun hauetan ere Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko formazio saioak burutu ditugu. Irakasle askorentzat metodologia honi lehen hurbilketa egiteko baliagarria izan da eta beste metodologietan murgiltzearen beharraz jabetzeko oso lagungarria suertatu da. Gainera, oker ez banago, metodologia berrietan murgiltzeari diogun beldurra uxatzen hasteko ere balio izan duela iruditzen zait.

POI_lg

Orain, ikasleak gurekin hasten direnean, honek guztia jarraipena izango du eta, poliki-poliki, sortuko diren proposamenen eta hartuko diren erabakien berri izango duzue. Aldaketa geldiezina da eta guztiok antzemango dugu.

2014-2015 ikasturte zoriontsua izan dezagun!!!

By |2014-09-06T11:50:15+02:006 iraila, 2014|Albisteak|1 Comment

2020ko Hezkuntzarako giltzarriak

Fundacion Telefonicak antolatutako Hezkuntzari buruzko VII. Nazioarteko Topaketetan izaera eta jatorri anitzeko munduko lurralde ezberdinetako adituak bildu ziren XXI. mendeko Hezkuntzak nolakoa izan beharko lukeen irudikatzeko. Guk, azaroan, mezu honetan horren berri eman genizuen. Esan bezala, bertan parte hartu zutenen aniztasunak nolabaiteko bermea ematen die amaieran argitaratutako ondorioei. Ondorio horiek laburbiltzen dituen eta jarraian jarri dizuegun infografia bat argitaratu dute eta 20 klabe azpimarratu dituzte. 20 puntu horiek dira jarraian komentatzen dizkizuegunak:

infografia_20_claves_educativas_para_2020Jatorrizko neurrian ikusteko, klikatu irudiaren gainean

1.- Eskolak XXI. mendeko hiritarra hezi behar du: XXI. mendeko gizarteak hiritar sortzaileak, ekintzaileak, iritzi kritiko dutenak, digitalki konpetenteak, trebetasun sozial handiak dituztenak eta testuinguru ezberdinetara egokitzeko ahalmen handia izango dutenak behar ditu.

2.- Inklusio soziala ardatz: ezinbestekoak egiten dira administrazio publikoaren politikak garapen iraunkorra eta hiritar guztien inklusioa bermatzeko.

3.- Lidergo instituzionala behar da: kultura digitalak urteak daramatza gizartean. Hezkuntza erakundeak ezin dira alde batean gelditu, horregatik, ezinbestekoa da lidergo sendo bat komunitate indartsuak eraikitzeko IKTen laguntzaz eta hauek pedagogiaren eta eskola curriculumaren mesedean jarrita.

4.- Adimen kolektiboa erabili: gizarte konplexu honetan aurrera ateratzeko beharrezkoa egiten zaigu, behin baino gehiagotan, irudimen kolektiboaren erabilera. Izaki sozialak izanik, gizarte digital honek zabaldu dizkigun ate guztiei etekina ateratzen jakin behar dugu.

5.- Edukiak + Pedagogia + Teknologia: hiru elementu horien elkarreragina ezinbestekoa da IKTak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan txertatzeko: edukien ezagutza sendoa, konpetentzia pedagogikoak ondo menperatu eta tresna teknologiko anitzen erabilera eta euren balizko aplikazioen ezagutza. Teknologiak ez du pedagogia asmatzen, bere aukerak zabaldu besterik ez du egiten.

6.- Ebaluazio era berriak: IKTen laguntzaz ikasteak metodologia berriak eskatzen ditu eta oso ezberdinak edukiak barneratzea soilik bilatzen den metodologiekin alderatuz. Horregatik, ikaskuntza horien ebaluazioa ezberdina izan behar da eta ezin da inolaz ere edukien lorpenean zentratu, XXI. mendeko konpetentzien lorpenean baizik.

7.- Natibo digitalen mitoarekin amaitu beharra dago: gazte guztiak ez dira natibo digitalak eta ez dakite IKTak erabiltzen XXI. mendeko konpetentzien mesederako.

8.- Sormena sustatu behar da: sormena ito egiten duen eskola ereduarekin amaitzea geroz eta beharrezkoagoa ikusten da. Hau da, kontrolean oinarritutako eskola eredua lurperatu eta ahalduntze prozesuak sustatu. Pertsonak sortzaileak gara jaiotzez eta hezkuntza sistemak sormen ahalmen hori garatzeko baldintza egokiak eskaini behar ditu.

9.- Hezkuntza Emozionalaren garrantzia: hezkuntzaren xede nagusia pertsonen ongizate soziala eta emozionala lortzen laguntzea bada, garbi dago eskolak garrantzia handiagoa eman beharko liokeela hezkuntza emozionalari. Horretarako, irakasleen formazio plan guztietan arreta handiagoa eman beharko zaio konpetentzia horiei.

10.- Familia, eskola eta komunitatearen arteko elkarlana: hezkuntzaren ardura ez da eskolarena soilik, ikaskuntza gizartearen esparru guztietan gertatzen baita. Horregatik, eskola, familiak eta komunitatearen arteko konexioa ezinbestekoa da. Hezkuntza gizarte osoaren ardura da.

11.- Burokraziarik gabeko lidergoa: Hezkuntza erakunde baten lidergoaren helburua ikasleen hobekuntza izan behar denez, lidergoa pedagogian zentratu behar da eta burokraziatik aldendu. Komunitateko kide guztiak inplikatu behar dira ikastetxearen helburuen lorpenean.

12.- Helburua: konpetentzien lorpena. Hezkuntza sisteman ematen diren aldaketek ikasleen konpetentzien hobekuntza izan behar dute helburu. Gizarte digitalak eskatzen dituen konpetentziak eskolak garatu behar ditu (autonomia, informazioaren kudeaketa, desikasteko ahalmena…). Unitate didaktiko sinpleagoak eta konpetentzia horietan oinarrituta behar dira.

13.- Ikasleen interesetan oinarrituta: ikaskuntza modu naturalean gertatu behar da, ikasleen interesetatik abiatuta, aurrezagutzak aintzat hartuz, praktiketan oinarrituta, akatsak onartuz eta ikasteko baliatuz.

14.- Irakaslearen rol eta formazio berriak: edukien transmisio hutsetik ikasleen orientaziora eta laguntzara; ikaslea, era aktibo eta esperimentalean, bere ezagutza eraikitzen joan dadin, baldintza egokiak sortuz. Jakina, horrek eskatzen du irakasleen formazioaren birkonfigurazio bat non ingurune digitalen erabilera pedagogikoa aintzat hartzen den.

15.- Ikaskuntzaren ekologia berria: hezkuntza goitik behera eraldatzen ari den ekologia berri bat dugu gaur egun. Berriz ere, hezkuntzaren kontzepzio zabalena eta hezkuntza erakundeetatik harago doana da aintzat hartzen dena.

16.- Hezitzaileak eta hezigarriak diren esparru guztiak aintzat hartu: hezkuntza sisteman disrupzio baten beharra sumatzen da gizartetik isolaturik dagoen eskola ereduarekin amaitzeko. Esparru formaletan nahiz informaletan ematen den ikaskuntzen hazkundea hain da handia, ezen esparru horietan guztietan ematen diren ikaskuntzak aintzat hartu beharko diren, ezinbestean.

17.- Edukien arteko elkarreragina: ikaskuntza ez da edukietan kokatzen, euren artean sortzen diren elkarreraginetan baizik. Sarean emandako ikaskuntza pertsonen eta ezagutzen arteko elkarreraginen bidez gertatzen da eta edukien konbinazioa, berreraikuntza, praktika… ardatz dira.

18.- Eskakizunei egokitutako formazioa: gizarteak eskatzen dituen profilen araberako curriculumaren eraikuntza gizarte eragile guztien esku egon behar da. Gizartea eta eskola kolaboratu beharko dute formazioa egokitzeko eta XXI. mendeko beharretara erantzuteko.

19.- Hiritarrak hezi behar ditu, ez profesionalak soilik: gizartean errotuta eta komunitateari irekita dagoen hezkuntza sistema, gizarte osoa inplikatzen duten ikaskuntza kooperatiboak oinarri dituelarik. Eskolaren xedea ez da “merkatuarentzat” baliagarriak diren profesionalak heztea, esparru sozial guztietan trebetasunez eta erantzukizunez murgilduko diren hiritarrak heztea baizik.

20.- Antsietate digitala saihestu: teknologiaren aurrerapenaren abiadura ikaragarriak ezinezkoa bihurtzen du etorkizun hurbilean izango dugun teknologia aurreikustea. Gizarteak, berriz, XXI. mendeko hezkuntza eredua diseinatu beharko du, aldamenean izango den teknologia edozein delarik ere.

By |2014-09-05T08:31:48+02:005 iraila, 2014|Hezkuntza|0 Comments