Konpetentzien DEFINIZIOA

Konpetentzia hitzak adiera ezberdinak ditu gure eguneroko hizkeran: mediku hori “konpetentea” da, epailearen “konpetentzia” da… Hiztegi batzuetan “gaitasun” hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da.

Alde batetik Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Erreferentziazko Europar Marko gisa zortzi Oinarrizko Konpetentzia gomendatu zituen.

Espainian antzeko planteamenduak ari dira egiten: 2007-2008 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Lege Organikoa (LOE) eta Nafarroako eta EAEko curriculum ofizialak ezartzen hasi dira, eta lege horrek zortzi Oinarrizko Konpetentzien araberako curriculumaren ideia dakar.

Frantzian ere antzeko bidetik jarraitu dute “Socle Commun” deritzan planteamenduan.

Beste bide batetik (baina, agian, aurreko bidearekin uztar daitekeen bide batetik) Derrigorrezko Euskal Curriculumaren proposamena (2006) eta horren ebaluazioa (2007) OCDEko PISA ebaluaziaoren oinarrian dagoen DeSeCo (2002) planteamenduaren antzera eta Unibertsitateetan aplikatzen ari den TUNNING (2003) planteamenduaren antzera, Hezkuntza Konpetentzia Orokorretan oinarritzen da.

Konpetentzien EZAUGARRIAK

[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(11,169,243,1)”]

  • Izaera integratzailea dute.
  • Eskualdagarriak eta funtzio anitzekoak dira (Helburu ugari lortzeko dira…).
  • Izaera dinamiko eta mugagabea dute(Bere hobetzeak ez du mugarik…).
  • Ebaluagarriak dira: gaitasunik gabeko pertsona batek ezin du ezertarako konpetentziarik izan, baina konpetentziak eskuratu ahala, garatu egiten dira gaitasunak.

[/styled_list]

Konpetentzietan oinarritutako CURRICULUM EREDUAK

Konpetentzia orokorrak edo zeharkakoa eta diziplina arloko konpetentzia espezifikoak bereizten dituzten curriculum ereduak:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(77,232,23,1)”]

  • DESeCo/OCDE
  • Tunning
  • Belgika, Danimarka, Alemania, Irlanda, Grezia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, Suedia, Erresuma Batua
  • Euskal Curriculuma

[/styled_list]

Curriculum eredu mistoak, zeharkako konpetentziak eta diziplina arloak nahastuz, konpetentzia nagusi bezala hartuz:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(77,232,23,1)”]

  • Europako Batzordea
  • Danimarka, Austria, Portugal, Espainia (LOE), Luxenburgo, Frantzia eta Katalunia

[/styled_list]

Konpetentzia nagusiak eta diziplina arloak bereizten ez dituzten curriculum ereduak:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(77,232,23,1)”]

  • Italia eta Finlandia

[/styled_list]

Zeintzuk dira OINARRIZKO KONPETENTZIAK?

Europar Batasunaren arabera OINARRIZKO KONPETENTZIAK hurrengoak dira:
[styled_list icon=”fa-icon-ok-circle” color=”rgba(13,182,241,1)”]

  • Ama hizkuntzan komunikatzea
  • Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea
  • Matematikarako konpetentzia eta zientzietarako eta teknologiarako oinarrizko konpetentzia
  • Konpetentzia digitala
  • Ikasten ikastea
  • Pertsonarteko konpetentziak eta herritar konpetentzia
  • Iniziatiba eta izaera ekintzailea
  • Kontzientzia eta adierazpen kulturala

[/styled_list]

Espainia/LOEren arabera, berriz, hauek izango genituzke OINARRIZKO KONPETENTZIAK:
[styled_list icon=”fa-icon-ok-circle” color=”rgba(248,84,6,1)”]

  • Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia
  • Matematikarako konpetentzia
  • Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko konpetentzia
  • Informazioa lantzea eta konpetentzia digitala
  • Gizarte eta herritar konpetentzia
  • Kulturarako eta arterako konpetentzia
  • Ikasten ikasteko konpetentzia
  • Autonomia eta iniziatiba soziala

[/styled_list]

Frantzia/Socle Communen arabera OINARRIZKO KONPETENTZIAK hauek dira:
[styled_list icon=”fa-icon-ok-circle” color=”rgba(160,8,246,1)”]

  • Frantsesa menderatzea
  • Atzerriko hizkuntza bat praktikatzea
  • Oinarrizko konpetentziak matematikan eta kultura zientifikoan eta teknologian
  • Informazioaren eta komunikazioaren ohiko teknikak menderatzea
  • Kultura humanistikoa
  • Gizarte eta herritar konpetentzia
  • Autonomia eta iniziatiba

[/styled_list]

Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumaren arabera, berriz, OINARRIZKO KONPETENTZIAK 5 dira:
konpetentziak
[styled_list icon=”fa-icon-ok-circle” color=”rgba(251,3,23,1)”]

  • Pentsatzen eta ikasten ikastea
  • Komunikatzen ikastea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Norbera izaten ikastea
  • Egiten eta ekiten ikastea

[/styled_list]

Oinarrizko konpetentzia orokorrak lantzeko PROZEDURA eta JARRERA metadiziplinarren bankua

euskal_curriculuma
[auto_column columns=”2″ responsive=”true”]

PROZEDUREN BANKUA

A- IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASI

A-1 Ikaskuntza estrategiak eta norberaren lana antolatzea

1. Ideiak argitzeko, sortzeko eta ebaluatzeko jarraibideak
2. Eskemak egiteko jarraibideak
3. Kontzeptu mapak egiteko jarraibideak
4. Laburpenak egiteko jarraibideak
5. Testu edo dokumentu bati buruzko oharrak hartzeko, ahozko azalpen bat egiteko edo ikus-entzunezko proiekzio bat egiteko urratsak
6. Testu bat ikasteko edo memorizatzeko eman beharreko urratsak
7. Metakognizioa garatzeko jarraibideak (norberaren ikasteko moduari buruzko gogoeta)
8. Lan pertsonala antolatzeko jarraibideak: agenda eta abar

A-2 Informazioa bilatzea eta antolatzea

9. Informazio bibliografikoa bilatzeko jarraibideak
10. Informazioa bilatzean, ordenagailua eta bestelako baliabide teknologikoak erabiltzeko
jarraitu beharreko aholkuak
11. Taulak eta diagramak erabiliz, informazioa antolatzeko jarraibidea

B- KOMUNIKATZEN IKASI

12. Ahozko mezuak ulertzeko jarraibideak
13. Polikudeaturiko mintzaldiak (elkarrizketetan) ekoizteko jarraibideak
14. Monokudeaturiko mintzaldiak (bakarrizketan) ekoizteko jarraibideak
15. Idatzizko testuak ulertzeko jarraibideak
16. Testu generikoak egiteko jarraibide orokorrak
17. Txosten deskribatzaileak egiteko jarraibideak
18. Testu iruzkinak egiteko jarraibideak
19. Lan monografikoak egiteko jarraibideak
20. Lan monografikoak egiteko jarraibideak
21. Gai baten ahozko aurkezpena edo azalpena egiteko orientabideak

C- EGITEN ETA EKITEN IKASI

22. Ikerketak egiten hasteko jarraibideak
23. Prozesu ekintzailearen faseak aplikatzeko jarraibideak: fase analitikoa, sortze fasea, berritze fasea eta ebaluazio fasea
24. Gatazkak aztertzeko jarraibideak
25. Erabakiak hartzeko eta arazoak konpontzeko jarraitu beharreko protokoloak

D- ELKARREKIN BIZITZEN IKASI

26. Bizikidetza arauak egiteko, aplikatzeko eta berraztertzeko jarraibideak
27. Ikasgelako eztabaidetan kide, bitartekari eta moderatzaile gisa parte hartzeko arauak eta jarraibideak
28. Talde lanak egiteko orientabideak
29. Bilerak egiteko jarraibideak

JARREREN BANKUA

A- IKASTEN, PENTSATZEN, EGITEN ETA EKITEN IKASI

1. Arreta, jakin-mina, irekitasuna, interesa, motibazioa
2. Sormena, irudimena, originaltasuna, ausardia
3. Malgutasun intelektuala, zorroztasuna eta hutsegiterekiko tolerantzia uztartzea
4. Jarrera gogoetatsua, kritikoa, balioestearen aldekoa
5. Ekimena, gogo bizia, arriskuak neurtuz hartzen jakitea, eraginkortasuna, ekintzailetasuna
6. Antolamendua, aurreikuspena, sistematikotasuna
7. Ahalegina, irmotasuna, borondatea, iraunkortasuna, autodiziplina, pazientzia, hobea izateko gogoa
8. Xehetasuna, argitasuna, zehaztasuna, lana ondo egiteko eta bururaino eramateko joera, ordena, txukuntasuna
9. Erantzukizuna, segurtasuna, ardura, gauzekiko arreta

B- KOMUNIKATZEN ETA ELKARREKIN BIZITZEN IKASI

10. Entzute aktiboa, elkarrizketatzailea, irekia eta zehaztua, zuhurtzia, negoziazioa, bitartekotasuna
11. Euskara eta euskal kulturarekiko eta nork bere hizkuntzaren eta kulturarekiko atxikimendua eta beste hizkuntza eta kulturarekiko irekitasuna
12. Sentiberatasuna, onarpena, estimua, enpatia, errukia (sufritzen duenarekin bat egitea)
13. Kooperazioa, lankidetza, adiskidetasuna, bizikidetasuna, baterako hezkuntza
14. Ideia, iritzi, balio, sexu, hizkuntza, erlijio, kultura eta nortasun desberdinak eta askotarikoak onartzea eta errespetatzea, tolerantzia aktiboa
15. Zuzentasuna, justizia, bereizketarik eza, generoen berdintasuna (maila berean), solidaritate aktiboa
16. Talde lana eta talde lankidetza, erabakiak hartzen eta erantzukizun instituzionaletan parte hartzea
17. Bizikidetza eta gizabide arauak errespetatzea, hezkuntza komunitateak eskolan hartzen dituen erabakiak errespetatzea, instituzioak errespetatzea
18. Eskuzabaltasuna, altruismoa, adeitasuna, barkatzen jakitea, laguntzeko prest egotea, adiskidetasuna, begikotasuna
19. Zintzotasuna, leialtasuna, esker ona
20. Naturarekiko eta ingurumenarekiko errespetua eta zaintza aktiboa

C- NORBERA IZATEN IKASI

21. Gorputza zaintzea, ohitura osasungarriak
22. Autoestimua, norberaren duintasunaz jabetzea, konpetentziak eta mugak onartzea, norberaren eskubideak defendatzea, norberarengan konfiantza izatea
23. Autonomia, askatasuna
24. Autokontrola, emozioen egonkortasuna eta oreka, heldutasuna
25. Gozamena, sentikortasun estetikoa, transzendentziara irekia egotea

[/auto_column]