gure_ekimenaren_printzipioak

 

 

Pertsonak gure ekimenaren ardatzean jartzen ditugu, norberak bere burua hobeto ezagutzeko eta lana era jasangarrian eta zuzenagoan egiteko.

 

 

 

Ekintzetara bideratuta gaude gure munduan eragin nahi duen mugimendu bat bilatzen dugulako. Jarrera pasiboaren aurrean, jarrera proaktiboa sustatu nahi dugu.

 

 

Burua, bihotza eta eskuak lerrokatuta jarri nahi ditugu. Hiru energia mota dugu: burua (pentsamendua), bihotza (pasioa) eta eskuak (ekintzak). Gure lana da hiru energia horiek orekatzea eta uneoro jakitea zein den gehien behar dena.

 

 

Komunitateari irekita eta pertsonak epaitzen ez dituena. Maitasuna, zintzotasunez ulertuta, pertsonen arteko komunikazio esanguratsua bermatzeko.

 

 

Hautatzeko aukera erreala. Erabakiak ez dira goitik inposatzen, norberak bere erabakien eta bere ekintzen ardura hartzen du. Honela, norberaren ikaskuntza eta horretan jartzen duen energia ez dago besteen esku, norberaren esku baizik.

 

 

Konfiantza eta fluidotasuna. Esparru ezezagunetan sartzeko konfiantza sustatzen dugu hanka sartzeari beldurra desagerraraziz eta erabateko kontrola baztertuz. Une magikoak gertatzen direla ikusi nahi ditugulako.


ikaskuntza_ebaluazioa_eus

[dropcap1 bgColor=”rgba(255,0,0,1)” textColor=”rgba(255,0,0,1)”]D[/dropcap1]

ena oso bizkor aldatzen ari da, hezkuntza izan ezik. Mekanikan oinarritutako eskemetan murgilduta jarraitzen dugu eta jorratzen dugunak ia inoiz ez du aplikaziorik eguneroko bizitzan. Gure ekimen honekin, gizarteari ekarpena egingo dion hezkuntza eredu bat inplementatu nahi dugu gure ikasleak era integralean heziz, ikerketaren, berrikuntzaren, pentsamendu kritikoaren eta sortzailearen bitartez.

Horretarako, gure ikaskuntza espazioak eta hauen diseinuak aldatu ditugu, lan egiteko era berrietara egokitzeko eta egoera berriak sorrarazteko. Gainera, antolakuntzan, gure esku dauden egokitzapenak egiten ditugu eredu tradizionaletik urrunduz eta eredu malguago baterantz urrats garrantzitsuak emanez. Bestalde, ordutegiak, taldekatzeak, ratioak… ez dira ukiezinak, aitzitik, ikas-ekintza bakoitzaren beharren arabera aldatzen dira.

[icomoon icon=”im-icon-plus-circle-2″ color=”rgba(255,0,0,1)” size=”24″] Nortasun oharrak

[image_frame style=”shadow” align=”right” height=”225″ width=”300″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/08/relax-11.jpg[/image_frame]
[styled_list icon=”fa-icon-user” color=”rgba(35,208,57,0.98)”]

  • Kalitatezko hezkuntza berritzailea.
  • Hezkuntza integrala, Adimen Anizkunen markotik, norbanakoen gaitasunen garapenerako eredu gisa.
  • Hezkuntza Komunitatea, familiari eta gizarte eragile guztiei funtzio hezitzaile garrantzitsu bat emanez.
  • Balio demokratikoetan eta pertsonen garapen orekatu bat erraztuko duten ohituratan oinarritutako hezkuntza.
  • Hezkuntza euskalduna eta eleanitza, konpetentzia guztien lorpena bermatuz eta euskara ardatz izanik.
  • Arteak eta kirolak, gizakion garapen harmoniko bat lortze aldera, arreta berezi batez tratatzen dira.
  • Jakintza Askea, partekatzeak guztiok aberasten gaituelako.

[/styled_list]

[icomoon icon=”im-icon-plus-circle-2″ color=”rgba(255,0,0,1)” size=”24″] Oinarri metodologikoak
[styled_list icon=”fa-icon-truck” color=”rgba(251,112,25,1)”]

  • Gure ekimenaren ipar metodologikoa adierazten duen ezaugarria pentsamendu kritiko eta sortzailearen garapena da.
  • Mundu osoan zehar arrakasta duten metodologia berritzaileak gure ikastolara ekartzen ditugu.
  • Ikasleen garapen integrala bilatzen da ikas arlo tradizionalak landuz, baina Arte Hezkuntzari eta Gorputz Hezkuntzari garrantzia handiagoa emanez.
  • bonbillakHoward Gardner-en Adimen Anizkunen teorian oinarrituz, ikasle bakoitzaren indarguneak indartu egiten dira eta ahuleziak identifikatu egiten dira hobekuntza bilatuz.
  • Hezkuntza Inklusiboa, ikasle guztien jarraipen pertsonalizatua egiten dugu eta metodologia aktiboak sustatzen ditugu ikasle guztiak partaide izan daitezen.
  • Gure ekimena irekia da eta gure inguruko komunitatean dauden adituekin eta gurasoekin sinergiak bilatzen ditugu gure ekimena aberasteko.
  • Gure ekimenaren hezkuntza ekintzak Euskal Curriculumak ezartzen dituen konpetentzietan oinarritzen dira, ikasleak mota eta izaera ezberdineko erronkak gainditzen trebatuz eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten ikaskuntza esanguratsuak erraztuz.
  • Mundu mailan egiten diren azken ikerketen emaitzak aintzat hartuz, neurozientzian, ergonomian, diseinuan, pedagogian, teknologian… egiten diren ekarpenak gure ekimenean txertatzen ditugu.
  • Ikaskuntza kooperatiboa, kolaboratiboa eta dialogikoa sustatzen ditugu.

[/styled_list]
[icomoon icon=”im-icon-plus-circle-2″ class=”claen” color=”rgba(255,0,0,1)” size=”24″] Gure ekimenaren zutabeak

[image_frame style=”shadow” align=”right” height=”300″ width=”300″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/08/design-thinking-1.jpg[/image_frame]

[styled_list icon=”fa-icon-tasks” color=”rgba(23,151,231,0.97)”]

[/styled_list]

[icomoon icon=”im-icon-plus-circle-2″ color=”rgba(255,0,0,1)” size=”24″] Ikasleak, familiak eta gizartea gure proiektuaren erdigunean

[image_frame style=”shadow” align=”right” height=”247″ width=”300″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/08/hezkuntza_komunitatea.jpg[/image_frame]Gure ahalegin guztien jomuga ikasle bakoitza da eta, horren ondorioz, baita bakoitzaren familia eta guztiok inguratzen gaituen gizartea ere. Hori dela eta, oso garrantzitsua izango da aintzat hartzea ondorengo puntuak:
[styled_list icon=”fa-icon-eye-open” color=”rgba(241,43,169,1)”]

  • Ikasleak ikas prozesuaren benetako protagonistak direnez, egitasmoaren ardura hartzen joaten dira norbanakoaren nahiz taldearekiko erantzukizuna eurena eginez.
  • Ikasle bakoitzaren emozioak eta beharrak gure jardunaren motorra izan daitezen, familiaren gertutasuna eta konplizitatea bilatzen dugu.
  • Erantzukizun sozialaren printzipioa gurea eginez, gure jakintza partekatzen dugu eta guztien esku jartzen dugu.

[/styled_list]