Gizarteak ebaluazioan eskolak emandako froga edo kalifikazioa soilik ikusteko joera baldin badu ere, irakaskuntzan dihardugunok jakin badakigu ebaluatzea “notak ematea” baino askoz ere gehiago dela. Ebaluatzea irakaskuntzari berari buruz hausnartzea da, eta hausnarketa sistematiko, kritiko eta parte-hartzaile horrekin, ez bestela, emanen dira urrats seguruenak gizarteak hezkuntza sistemari eskatzen dizkion kalitate mailak erdiesteko.

Lehen Hezkuntzako Orientabide Didaktikoek zehaztasun handiz azaltzen duten bezala, “ebaluazioaren helburu nagusia informazioa jasotzea da, ikasleen ikaskuntza prozesuan eta irakasleen irakaskuntza prozesuan benetako hobekuntza eman dadin”. Hortaz, zenbat eta aberatsagoa eta garrantzizkoagoa izan jasotako informazioa, orduan eta hobeki asmatuko dute irakasleek behar bezala erabakitzen metodoak nola hobetu, edukiak nola egokitu, eta, azken finean, irakaskuntza prozesua arautu eta prozesu hori ikasleen beharretara nola egokitu.

ebaluazio_injustuaPremisa horiek ikusita, ezin uler daitezke ebaluazioaren esparruan gehien hedatuta dauden joerak: alde batetik, etengabeko ebaluazioa etengabeko kontrol eta azterketa sorta batekin nahasten dutenak eta, bestetik, lanketa baten bukaeran azterketa bat erabiltzen dutenak prozesu osoan zehar landutakoa neurtzeko. Guk, ebaluazioa ikasteko tresna gisa ulertzen dugunez, arestian aipatutako bide horiek deitoratzen ditugu eta memoria besterik neurtzen ez duten estrategia edo baliabide horiek baztertuta ditugu. Izan ere, norbaitek sinesten al du bilatzen ditugun hiritar arduratsu, parte-hartzaile, kritiko eta aktiboen ezaugarririk garrantzitsuena euren memoria izango dela?

Bestalde, irakasle batzuk azterketak egitearen alde erabiltzen duten argudioaren aurrean (ikasleek zer egin duten jakin behar dudalako edo azterketarik gabe kontrolatzen ez ditudalako), burura datozkigun galderak hauexek dira: horrenbeste denbora ikasleekin lanean aritu eta gero, bakoitzak zer lortu duen, zer egin duen, zer zailtasunak dituen… ez badakizu, zertan aritu zara denbora horretan? Nora begiratu duzu? Zure aulkitik altxatu al zara inoiz? Jarri al zara ikasleekin batera lanean? Ikasleekin hitz egin al duzu? Euren egoera pertsonalaz kezkatu al zara inoiz? Euren ikas estiloa zein den jakiteaz arduratu al zara?…

Ebaluazioaren inguruan dagoen beste perbertsio bat hizkuntzaren erabilerarena da. Azterketa edo Kontrol hitzekin oso gustura ez daudenek, “proba objektiboa” eufemismo leungarria erabiltzen dute, baina hamaika adibide daude subjektibotasunak egundoko pisua duela frogatzeko.smiley_aukerak

Bukatzeko, adin hauetako ikasleekin gisa horretako probak jartzeak ez du inongo ekarpenik egiten eta, kasu gehienetan, lortu nahi ditugun helburuen aurka jokatzen dute. Izan ere, proba horiek ikasleengan sortzen duten antsietatea, presioa eta estresa sortu nahi dugun giro erakargarriaren eta atseginaren etsaiak zuzenak dira.

Bada, garbi dago ohiko kontrolak edo azterketak ez egitearen edo ebaluazioaren ardatz nagusiena ez izatearen arrazoiak zeintzuk diren. orduan, nola burutzen dugu gure ikasleen ebaluazioa? Horra hor erabiltzen ditugun tresnarik garrantzitsuenak:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(28,139,236,1)”]

  • Eguneroko behaketa sistematikoa.
  • Ikasleen portfolio pertsonala.
  • Errubrikak.
  • Ikas-egunerokoa.
  • Mapa mentalak eta mapa kontzeptualak.
  • Aurkezpenak.

[/styled_list]

kontratu_didaktiko_ereduaNola burutuko dugu hori dena?

Xehetasun guztiak ez ditugu hemen jarriko, baina ideia bat egiteko, horra hor erabiltzen ditugun bide batzuk:
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(28,139,236,1)”]

  • Autoebaluazioa. Norberak bere burua ebaluatzen duenean.
  • Koebaluazioa. Norberak bere ikaskideak ebaluatzen dituenean.
  • Elkarrizketak (banakakoak zein taldekoak). Bakarkako tutoretzan eta talde bakoitzarekin egiten diren jarraipen bileratan.
  • Kontratu didaktikoa. Guk ikasle-irakasle hitzarmenak erabiltzen ditugu, baina bestelakoak (ikaslea-ikastola, taldea-gela…) ere erabil ditzakegu.
  • Ebaluazio dinamikoa. Ikasleak proba bat egiten duen bitartean, irakasleak “feedback”-a ematen dio. Honela, unean uneko zailtasunei, ondo menperatzen dituen gaiei, eginiko akatsei… erantzun bat ematen zaie.

[/styled_list]

Zer ebaluatzen dugu?

Hitz batean laburbildu dezakegu galdera honen erantzuna: KONPETENTZIAK
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(28,139,236,1)”]

  • Euskal Curriculumeko konpetentzia orokorrak (Pentsatzen eta ikasten ikasi – Komunikatzen ikasi – Norbera izaten ikasi – Egiten eta ekiten ikasi – Elkarrekin bizitzen ikasi)
  • Arloko konpetentzia espezifikoak. Arlo akademiko bakoitzari dagozkionak.

[/styled_list]

Zeintzuk dira aintzat hartzen ditugun irizpideak?
[styled_list icon=”fa-icon-circle-arrow-right” color=”rgba(28,139,236,1)”]

  • Autonomia.
  • Partaidetza.
  • Asertzio-jarrera.
  • Planifikazioa.
  • Kooperazioa.
  • Eboluzioa.
  • Sormena.
  • Enpatia.
  • Lidergoa.
  • Iritzi kritikoa.

[/styled_list]

ebaluazioa_eboluzioa

Gure portfolioaren egitura

Portfolioa Lehen Hezkuntzan (Montserrat Ikastetxea, Bartzelona)

Portfolioa Lehen Hezkuntzan (Wooranna Park, Australia)