bizikidetzaEtengabe esaten dugu gure ekimen honek gure ikasleei egokitu zaien gizarterako balio behar duela, baina horrekin ez dugu esan nahi ikasleak “moldatu” edo “egokitu” nahi ditugula gure gizartean nagusitzen diren jokabideetara edo pentsamoldeetara. Aitzitik, ekimen honen atzean hori guztia zalantzan jartzeko edota eraldatzeko ahalmena garatzea da dagoen xede garrantzitsuenetako bat.

Zer ulertzen dugu bizitzarako hezkuntzaz?

[styled_list icon=”fa-icon-hand-up” color=”rgba(75,187,241,1)”]

  • Ikasle bakoitzaren potentzialtasunak, pertsonalitatea, talentuak, jarrera pertsonalak… garatzeko aukera errealak eman. Ez da bakarrik eduki berriak eskuratzea, baizik eta bizimodu osoagoa bizitzeko bitartekoak eskaintzea.
  • Bizitzarako konpetentzien garapena ahalbideratu. Ikasleak ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatu bere inguruneko esparru ezberdinetan era egokian integratzeko: familia, eskola, herria, lurraldea…
  • Ikasleek ikasten ikasteko gaitasuna garatzea. Konpetentzia intelektualak (problemak ebatzi, iritzi kritikoa, erabakiak hartu eta ondorioak ulertu…).
  • Egiten eta ekiten ikasi. Jarduera ezberdinak burutzeko lortu beharreko trebetasun praktikoak lortzea.
  • Norbera izaten ikasi. Gaitasun pertsonalen garapena (emozioen eta estresaren kudeaketa, norbere buruaren ezagutza, autoestimua…)
  • Elkarrekin bizitzen ikasi. Trebetasun sozialen garapena (komunikazioa, negoziazioa, lan kooperatiboan aritzeko gaitasuna, enpatia, asertzio-maila…)
  • Irakaslea bitartekari kognitiboa. Ikasleak ikaskuntza esanguratsua lor dezan esperientzia errealak eskaini eta ikasleak egiten duen ibilbide horretan irakaslea aldamenean izan laguntzeko eta gidatzeko.
  • Ikasgelan jorratutako edukiak eguneroko bizitzara transferitzeko aukerak eman. Aldi berean, ikaslearen jakin-mina eta motibazioa sustatu.
  • Ikasle bakoitzak bere buruaren gaitasunak ezagutzeaz gain, aniztasuna balioetsi eta errespetatu eta proiektu pertsonalak nahiz kolektiboak aurrera eramateko aukera.
  • Irakasle gisa, gure lanaren garrantziaz jabetu eta bizitzarako heztea gure zereginaren ardatz garrantzitsu bat bezala identifikatzea.

[/styled_list]

haurra_lorategian
umeak_sukaldean

Eta zer da guk egiten duguna gure ikasleek topatuko duten gizarterako prestatzen laguntzeko?

Bada, ahalegin desberdinak egiten ditugu gure eguneroko lanak ikasleen eguneroko bizitzan eragina izan dezan. Jarraian, horietako batzuk aipatuko dizkizuegu.

Gure ustez, garrantzi handiko erabakia hartuta dugu gure ikasleen garapena zabaltzeko; curriculum ofizialean ez datozen eta eguneroko bizitzarekin lotura handia duten gaiak txertatzen ditugu: mekanika, elektronika, xake, diseinua… Horrekin, curriculumak ezartzen dizkigun mugak gaindituz, ikasleei ate berriak zabaltzen dizkiegu euren gaitasunak gara ditzaten eta, aldi berean, motibazioa sustatzen dugu eta ikasleen konpromisoa ikas-prozesuarekiko areagotzea lortzen dugu.

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko metodologia erabiltzean, ikasleak testuinguru erreal batean jartzen ditugu irtenbideak bilatzeko, proposamen egiteko, problemak ebazteko… Honela, autoestimua, ekintzailetza, irudimena eta elkarlana indartzea lortzen da, eta nola ez, proiektuak biltzen dituen arloetako konpetentzia espezifikoak.

Bestalde, ikasleen jokabide etikoa sustatzeko eta gizarte justu batekiko konpromiso aktiboa eragiteko, hamaika ekimen martxan jartzen ditugu esparru ezberdinetan, hala nola: bakarkako zein talde txikietako tutoretza, jolas kooperatiboen saioak, erlaxazio jarduerak egunero, agenda 21eko ekimenak, “Hiri Hezitzailea” izeneko egitasmoko ekintzak…

Horrekin guztiarekin, ikasleen errealitatea hobeto ezagutzen dugu eta, hortik abiatuta, egitasmo ezberdinak iradokitzen ditugu, azken erabakia ikasleen esku uzten ditugularik. Honela, jorratuakoa eguneroko bizitzarekin konektatzeaz gain, testuinguru erreal horietan ikasleen jokabide etikoa sustatzen dugu, euren erantzukizuna eta konpromisoa modu nabarmenean handituz.

berdintasunaVSjustizia

Gure ekimen honek, bat egiten du gure ikastolak duen Hezkuntza Proiektuarekin (PDF 5,2 Mb) eta ikasle guztientzat pentsatuta dagoenez, adimen, kultura, genero, maila sozio-kultural… aniztasuna aintzat hartzen dugu eta errespetatzen dugu, ikasle bakoitzak dituen ezaugarriak bere garapenaren mesedean jarriz eta, aldi berean, gainerako kideen mundua aberasteko eta zabaltzeko. Horregatik, metodologia inklusiboek eta dialogikoek egundoko garrantzia hartzen dute gure eguneroko zereginetan. izan ere, elkarrizketaren (dialogo) bitartez ikasteak oso esparru ezberdinetan akordiotara iristea ahalbideratzen du, hala nola: esparru kognitiboa, etikoa, estetikoa eta afektiboa. Ikaskuntza dialogikoak pertsonen arteko harremanak eraldatzen ditu. Horra hor, ikastolan eskaintzen ditugun baldintzak ikasleen arteko negoziazioa eta adostasunetara iristeko:

  • Akordioen bilaketa.
  • Zigorren ordez, jarrera aldaketen sustapena.
  • Ikasgela kulturartekotasunerako esparru gisa ulertu.
  • Guraso, ikasle eta irakasle bakoitzaren espektatiben aitortza.
  • Ardura partekatuta.
  • Entzuteko beharra.
  • Estereotipoen suntsipena.
  • Ikastolan, gelan, auzoan, herrian… eta, oro har, egoera ezberdin guztietan ematen diren aukera guztiotaz baliatu.
  • Ikasleen kultura herrikoia abiapuntutzat hatu.

Ikaskuntza dialogikoaren dimentsioak

Berdintasunezko elkarrizketa

Ekarpenen balorazioa ez da egiten hierarkien arabera non irakasleak zehazten duen ikasi beharrekoa zer den eta edukiak eta erritmoak agintzen dituen, baizik eta argudioen arabera. Elkarrizketa eta hausnarketa pertsonal horrek gaur egungo gizartean egundoko garrantzia duten informazioaren hautaketa eta prozesamendua ahalbideratuko ditu.

Adimen kulturala

Sustatzen den ikaskuntzak ikasle bakoitzak duen kultura propioa eskaintzen du. Izan ere, adimen kulturala guztion patrimonio bat da.

Eraldaketa

Eraldatzen ari diren gizakiak izanik, aldaketarako aukera errealak eskaintzen dira ikastetxearen funtzionamenduan parte hartuz.

Dimentsio instrumentala

Eskolan ikasten denak baliagarria izan behar du kulturara iristeko, ikasleen autonomiarako eta auto-formaziorako eta, nola ez, bere promozio akademikoa eta soziala ahalbideratzeko.

Ikaskuntza esanguratsua

Pertsonen arteko interakzioa ahalbideratuko duen ikaskuntza sustatuz, ikaskuntza esanguratsua izango da guztientzat.

Elkartasuna

Justizian eta elkarrizketan oinarritutako irakaskuntzak ikaskuntza bermatzeko bide bat izateaz gain, ikas komunitatean parte hartzen duten guztien arteko elkartasuna areagotzeko aukera paregabea da.

Ezberdintasunetan berdinak

Pertsona guztiok ezberdinak gara eta horrek berak berdintzen gaitu. Berdintasun horrek ezberdina izateko eskubidea bere baitan hartzen du eta, baita etiketatuta ez izateko eskubidea ere.