80 galdera hezkuntza ireki baterako

Atala: Hezkuntza Egilea:

Duela hiru urte mezu hau IKTeroak blogean argitaratu genuen eta orain, Educación Abierta izeneko blogean horren inguruan eginiko 80 galdera argitaratu dituzte eta oso interesgarriak iruditu zaizkigunez, euskaratzea eta hemen argitaratzea pentsatu dugu.

Izan ere, hezkuntzaren berrikuntzarako mahai gainean jarrita dauden 8 eremutan, hamarna galdera egin dituzte eta ikastetxe guztietan planteatu beharreko eztabaidarako oso balekoak iruditu zaizkigu. Jakina, galdera irekiak dira eta ez dute erantzun bakarra eskatzen, horregatik gure ideien eta espektatiben araberako erantzunak emango ditugunez, ez dugu uste eztabaida horrek inongo baliorik izango duenik estamentu bakar batean ematen bada; gure ustez, eztabaida horretan ezinbestekoa da hezkuntza komunitate osoaren partaidetza. Aldaketa emango da, guztion apustua bada. Guztion unea heldu delakoan gaude. Ez ditugu erreforma gehiagorik behar, hezkuntza aldatu beharra daukagu!

the_wall

Horra hor, atalez atal. planteatutako galderak:

10 galdera eduki eta curriculumari buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Hezkuntza ireki batek curriculuma zehaztearen erronka planteatzen du, baina ez irakatsi beharreko edukien ikuspegitik, irakasteko erabiliko den metodologiaren ikuspegitik baizik.[/blockquote]

1. Curriculum bat era irekian ekoizten saia gaitezke?

2. Bizitzan zehar beharrezkoa den etengabeko ikaskuntzarako curriculumik eskaintzen al dugu?

3. Nola “kimatu” dezakegu eta “garbi mantendu” gure curriculuma?

4. Zein da “edukien” balioa curriculumaren beste elementuekiko?

5. Zein motako harremana eraikitzen dugu irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazioaren artean?

6. Zein da familiek jokatzen duten rola curriculumean?

7. Zein da kanpoko eragileek jokatzen duten rola curriculumean?

8. Nola integratzen ditugu ikastolaren autonomia eta pertsona bakoitzarena curriculumean, beti ere, berdintasunaren eta inklusioaren printzipioei errespetatuz?

9. Zein ahaleginak egiten ditugu curriculuma malgua izan dadin?

10. Zein estrategiak erabil ditzakegu curriculumaren jasangarritasuna bermatzeko eta, aldi berean, noizbehinka, eguneratzeko eta berritzeko aukerak izateko?

10 galdera ebaluazioari buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Ebaluazioa, hezkuntza ireki batean, ikaskuntzarako tresna bat da.[/blockquote]

1. Zein teknika eta estrategia zehatzak erabiltzen ditugu benetako ebaluazioa gelaren ohiko funtzionamenduan txertatzeko?

2. Zein motako informazioa biltzen dugu ezagutzeko eta, dagokion kasutan, bideratzeko, irakaskuntza / ikaskuntza prozesuak benetakoak izan daitezen?

3. Nola integratzen ditugu ebaluazio prozesuetan ikaskuntza formalak, ez formalak eta informalak?

4. Zein da ikaslearen portfolioak jokatzen duen rola lortu dituen konpetentziak ebaluatzeko?

5. Ebaluazioaren kulturarik ba al dugu gure ikastolan?

6. Zenbat ebaluazio tresna erabiltzen dira ikaslearen konpetentziak ebaluatzeko?

7. Ebaluazioa ikaslea motibatzeko erabiltzen al dugu?

8. Zein erreminta erabiltzen ditugu irakasleriaren ebaluaziorako eta ikaskuntza kolaboratzailea sustatzeko?

9. Nola integratzen ditugu kanpoko ebaluazioen emaitzak irakaskuntza praktikan?

10. Nola integratzen ditugu familiak eta beste eragileak ikastolaren ebaluazioan?

10 galdera ikaskuntza praktikei buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Hezkuntza ireki batek autonomia sustatzen du eta, horrekin, ikasteko estrategien lorpena, ikasten ikastea, autorregulazioa, sormena, berrikuntza, ekintzailetza…[/blockquote]

1. Zer egiten dugu ikaskuntza prozesuan eta lortutako ezagutzarekin ikasleek gehiago goza dezaten?

2. Nola ekartzen dugu benetako mundua gelara?, nola eramaten dugu gela ikasleen eguneroko bizitzara?

3. Zein zailtasun ditugu ikaskuntza lagunduko duen berrikuntza bat sustatzeko?

4. Ze arreta eskaintzen diogu hezkuntza prozesuaren bihotza den ikasleen ikaskuntza prozesuari?

5. Gure ikasleen ikaskuntza errazteko, nola integratzen dugu hezkuntza ikerketa?

6. Nola sustatzen da ikaskuntzaren kultura?

7. Doktrinamenduari nola egiten diogu aurre eta garapen intelektuala nola sustatzen dugu?

8. Baliteke hezkuntza-aldaketari buruzko diskurtso bat sortu izana, baina aldaketarako asmorik ez izatea?

9. Saiatzen gara gertatzen zaigunaz ikasten pertsona, ikasle, irakasle edo famili gisa?

10. Berdinen arteko ikaskuntza, prozesuaren parte bat gehiago bezala, kudeatzen al dugu?

10 galdera irakaskuntza praktikei buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Hezkuntza ireki batean irakaslea sortzaile bat da.[/blockquote]

1. Ikastolako ikaskuntza formala, ikasleen ikaskuntza informalarekin eta ez formalarekin integratzen al dugu?

2. Formazio programarik ba al daude maila eta talde bereko ikasle profil ezberdinetara egokituta?

3. Testuinguruan jarritakoa eta ikaslearentzat esanguratsua den ikaskuntza sustatzen al dugu?

4. Irakasleek euren jardunean ekoizten dituzten baliabideen eta berrikuntzen bateratze-lanik egiten al da ikastolan?

5. Gertatzen zaigunaz ikasteko leku aproposa al da ikasgela?

6. Aniztasuna, erakunde baten aberastasunik handiena dela sinesten al dugu?, ikasle bakoitzaren garapenaz era pertsonalizatuan arduratzen al gara?

7. Ikaskuntza helburuen zehaztapenean ikasleak integratzen al ditugu?

8. Irakasleriak sortu edota erabiltzen al ditu sareko ezagutza askeak eta irekiak bere jardunean?, nola edo hala, ikasleen esperientzia erabiltzen al da baliabide didaktikoak hobetzeko?

9. Gure komunitatearen errealitatearekin lotutako edukiak sortu eta praktika zehatzak garatzen al ditugu?, beste ikastetxeekin partekatzen al ditugu?

10. Irakasleriak denborarik ba al du ikerketarako eta hausnarketarako? Nola txertatzen dugu irakasleen ikerketa gure gelen egunerokotasunean?

10 galdera antolakuntzari buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Ikastola ireki bat ezagutzaren erakunde bat da eta, horren ondorioz, horizontala eta parte hartzailea.[/blockquote]

1. Ikasleek ikastola eskura dute eskolaz kanpoko ordutegian?

2. Ikastola eskura al dago familientzat eta herriko beste eragileentzat?

3. Esperimentatzeko espazio eta aukerak ba al daude? Nolakoak dira ikastolako espazio komunak?

4. Adimen kolektiboa kudeatzeko denbora eta tokiak, fisikoak nahiz digitalak, ba al daude?

5. Jarduera presentzialaren eta birtualaren arteko jarraipenik ba al dago?

6. Ikaskuntza prozesuetan ikastolaren bitartekotza ezaren eszenategia baloratzen al dugu?

7. Aldaketarako eta hezkuntza prozesuak segurtatzeko antolakuntza bimodala al dugu?

8. Kalitate sistemarik ba al dugu?

8. Gure praktikak aliatu nazionalekin eta nazioartekoekin partekatzen al ditugu?

9. Ikastola bizitzarako ikastola bat al da?

10 galdera lidergoa eta balioei buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Hezkuntza ireki bat giza duintasuna ardaztzat duen proiektu bat da.[/blockquote]

1. Gure Hezkuntza Proiektuaren balioekin bat egiten al dugu?

2. Balio horiek nola integratzen ditugu hezkuntzaren esparruan?

3. Kolaborazioa erraza eta hautemangarria izan dadin, antolatuta al gaude?

4. Gure ingurunearentzat berrikuntza sozialeko nodo bat izan gaitezen lan egiten al dugu?

5. Aniztasuna aberastasuntzat hartzen al dugu?, gure proiektuak jasangarritasun sozialean, ekonomikoan eta ingurugiroan laguntzen al du?

6. Ikastolako profesionalen gaitasunak errespetatu eta potentziatzen al ditugu?

7. Ikasleen garapen autonomoa sustatu eta errazten al dugu?

8. Gure ingurune hurbileko hezkuntza komunitatearen lidergoa ba al dugu?

9. Ikaskuntza emozionala errazten al dugu?

10. Giza-duintasuna errespetatzea gure lehentasuna al da?

10 galdera konektibitateari buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Hezkuntza irekia ikaslea ardatz duen eredu bat da, baina gizartearekin konektatuta eta ezagutzen pilaketaren aurrean bizitza lehenesten duena.[/blockquote]

1. Hezkuntza globala eta integrala nola errazten dugu?

2. Internetek eta sareek eskaintzen dizkiguten aukerei ahalik eta etekinik handiena ateratzen al diegu?

3. Hezkuntza pertsonalizatua eta integratzailea izan dadin, nola ari gara lanean?

4. Ikasleen adina edota maila edozein izanik ere, euren arteko kolaborazioa sustatzen al dugu?

5. Ikastolako maila eta gai ezberdineko irakasleen arteko kolaborazioa errazten al dugu?

6. Gure irakasleen partaidetza irakasle sareetan, nola sustatzen dugu?

7. Beste ikastetxeekin kolaboratzea sustatzen al dugu?

8. Beste ikaskuntza espazioak, hala nola, liburutegiak, zentro sozialak…, nola integratzen ditugu gure egunerokotasunean?

9. Familiek parte hartzen al dute euren seme-alaben ikaskuntzan?

10. Pertsona autonomoak, irekiak eta kritikoak garatzeko lan egiten al dugu?

10 galdera azpiegiturei buruz hezkuntza ireki baterako

[blockquote align=”center”]Ikastola ireki batek eraikin eta teknologia irekiak behar ditu, are gehiago, ikaskuntzari irekita dauden auzoak edo herriak behar ditu.[/blockquote]

1. Kalitatezkoa, segurua eta ikasleen dispositibo mugikorrekin konektatzeko aukera ematen duen wifirik ba al dugu?

2. Ikasle guztiek ikaskuntzarako dispositiboak dituztela bermatuta al dago?

3. Dispositibo mugikorrak ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzen al ditugu gelan?, eta gelatik kanpo?

4. Ze erabilera ematen diegu espazio publikoei edo herriko azpiegiturei?

5. Ze erabilera ematen diegu inguruko enpresen edo beste eragileen espazioei eta zerbitzuei?

6. Gela edota ikasgai ezberdineko ikasleek baliabideak partekatzeko edo komunikatzeko espaziorik ba al daude ikastolan?

7. Sare sozialak erabiltzen al ditugu ikastolako irakasleekin informazioa partekatzeko?, eta beste ikastetxeekin?

8. Familiekin harremanetan egoteko, baliabide digitalak erabiltzen ditugu?

9. Ikas-ingurune birtualik ba al dugu?

10. Ikasleen segurtasuna eta euren ikaskuntza datuen babesa bermatuta dugu?

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*