Malagako Unibertsitateko Angel I. Perez Gomez katedraduna Ikastolen Elkarteak antolatuta eta Gasteizen ospatu diren XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan izan zen eta oso gauza mamitsuak esan zituen. Bideo oraindik argitaratu ez badute ere, egin zioten elkarrizketaren bideoa eskura dugu eta 11 minututan esaten dituen gauzak oso interesgarriak iruditzen zaizkigunez eta, neurri handi batean, testuliburuekin eta gainontzeko dinamika zaharkituekin hausteko dugun planteamendua indartzera datozen gauzak direnez, zuekin guztiokin partekatu nahi dugu.

Curriculum itxiek, errebalidek, kanpoko ebaluazio estandarizatuek edota testuliburuek eskaintzen duten homogeneizazioaren aurrean ikaskuntza pertsonalizatuaren garrantzia, betiko ikasgaiak landu beharrean, problema errealak, proiektuak eta kasuak lantzearen garrantzia, esparru guztietan ematen diren egoerak eta problemak ulertzen laguntzeko, ebaluazioa irakasleen esku uztea eta hezigarria izatearen garrantzia kanpoko azterketen aurrean, portfolioa hausnarketarako eta ikaskuntzarako ezinbesteko tresna ikasle bakoitzarentzat eta irakasleentzat, gelak zabaltzearen eta kooperazioaren beharra… dira, besteak beste, elkarrizketa labur honetan aipatzen dituen gai garrantzitsuenak. Ikusi eta baloratu.