Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin jarraian doakizuen bideo labur hori egin dugu.

Ikusi ahal izan genuen bezala, Proiektuan lantzen ari garen giza gorputzarekin lotutako “eskeleto” bat eraikitzen ari ziren, beste batzuk marrazketa eta margoketa lantzen, beste batzuk koloreen lanketa… eta giro jator batean denak.