Goierri areagotua

Atala: Lanean Egilea:
Orian Barrena bidaia zoragarria egiten aritu ginenez, aukera hori baliatu nahi izan genuen gure eskualdea hobeto ezagutzeko.

Lanketa horren barruan era askotako jarduerak edo ekimenak martxan jarri genituen eta ikasleak, protagonistak bihurtu ziren heinean, euren konpetentziak garatzeko aukera paregabea izan zuten. Elkarrizketak, azalpen testuak, argazkigintza, bideogintza, errealitate areagotua… jorratuz, Goierriko herri ezberdinen inguruko lanketa burutu genuen.

Jarraian, orain arte egin dituzten lau herrien lanketaren emaitzak.

[tabs_framed multiply=”3″]
[tab title=”Arama-(4A)”]

Arratsalde batean hitzordua genuen alkatearekin eta, zorionez, eguraldi bikaina izan genuen gure eskualdeko herririk txikienari eginiko bisitan. Ordiziatik oinez abiatu ginen eta bide zaharretik paseo zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Denboraz larri genbiltzanez, Aramara iritsi bezain azkar talde guztiak buru-belarri lanean hasi ginen. Horrenbeste kamera, tripode eta gainontzeko gailuekin CNNko erreportariekin nahastuko ote gintuzten beldur ginen. Dena den, herritarrek oso ondo hartu gintuzten eta gure lana burutzeko genuen ordu eta laurdenean elkarrizketak, bideo-grabazioak, argazkiak, panoramikoak, errealitate areagotuan txertatu beharreko bideoak… burutzeko era guztietako erraztasunak eman zizkiguten.

Mila esker zuen harrera zoragarriarengatik eta espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Alkatearen hitzak

Aramako bideoa

Herritarren ahotsa

Arama panoramikoa

Gigapan

gigapanIrudi erraldoi hauek Gigapan izeneko zerbitzuan kokatuta daude eta bertan saguarekin eta zoomarekin nabigatzea esperientzia zoragarria izan daiteke.

Aramako plaza
Aramako parkea
Aramako ikuspegia (1)
Aramako ikuspegia (2)
Aramako frontoia
Aramako ostatua

Flickr

Arama argazkitan

Arama areagotua

aurasma2Lan hau ikusi ahal izateko, Aurasma izeneko aplikazioa zuen tabletean edo zuen mugikorrean instalatu beharko duzu.

Doako aplikazio hau Android edo iOS sistema eragileentzat topa dezakezu.

Behin aplikazioa instalatuta duzula, aplikazioa ireki eta jarraian doazen irudien gainean klikatu eta zabaltzen denean, aurrean jarri besterik ez duzu egin behar. Gure lana hortxe kargatuko baitizu. Gozatu!

[/tab]
[tab title=”Itsasondo-(4C)”]

Ijitoen herria hobeto ezagutzeko asmoz, Itsasondora abiatu ginen goiz eguzkitsu batean. Eguraldia hotz egon arren, gure ilusio horrek hotzikara guztiak uxatzen zituen. Paseo dotore bat eman ondoren iritsi ginen Itsasondora.

Bertan, Mikel Gaztañaga txirrindulari ohia genuen zain eguneko lehen elkarrizketa egiteko. Horren ondoren, udaletxeko langile den Erkuden etorri zen, izan ere, alkatea beste zeregin batzuetan zebilelako. Behin elkarrizketak amaituta, talde bakoitza bere lanetan hasi zen eta “bide gorria” egiteko makinek egiten zuten soinua kenduta, beste guztia oso ondo atera zen. Goiz ederra pasa genuen eta astetan egindako lana ederto praktikara eraman genuen.

Hemendik eskerrak eman Mikel Gaztañaga, Erkuden, Itsasondoko herritarrei… egun horretan erakutsi zuten gertutasun guztiagatik.

Mikel Gaztañagarekin solasen

Itsasondo ezagutuz

Kaleko elkarrizketak

Itsasondo irudietan

[/tab]

[tab title=”Lazkao-(4B)”]

Goierri eskualdea gehixeago ezagutzeko asmoz, Lazkaorantz abiatu ginen. Pauso arinarekin abiatu bai, baina eguraldiak lagundu ez zigunez, autobusez egin behar izan genuen bidaia.

Hamarretan, Mazpide euskaltegiko zuzendaria den Jon Urdangarin eta Dionisio Amundarainekin hitzordua genuen eta Maizpide erakutsi ondoren, hainbat kontu eta bitxikeriaren berri eman ziguten. Hainbat ekintza genituen egunean zehar burutzeko; besteak beste, bideoak, argazki panoramikak, errealitate areagotua eta beste bi elkarrizketa Ana Irastorza zinegotziarekin eta Carlos Xabier Murumendiaraz Kirol elkarteko lehendakariarekin. Eguraldi txarra zela batetik eta arazo teknikoak bestetik, aurrez programatutako guztia burutzerik ez genuen izan. Hori bai, gure elkarrizketatuei eskerrak eman nahi dizkiegu emandako informazioagatik eta eskainitako denboragatik.

Azkenik, egun ederra pasa ondoren, izandako aterruneei esker Ordiziarako buelta oinez egin genuen.

Maizpide Euskaltegian

Euskaltegi garrantzitsu honen sortzaile izan zen Dionisio Amundaraini eta egungo zuzendaria den Jon Urdangarini eginiko elkarrizketa.

Kirolari buruzko elkarrizketa

Zinegotzi batekin elkarrizketa

Lazkao irudietan

Lazkao areagotua

aurasma2Lan hau ikusi ahal izateko, Aurasma izeneko aplikazioa zuen tabletean edo zuen mugikorrean instalatu beharko duzu.

Doako aplikazio hau Android edo iOS sistema eragileentzat topa dezakezu.

Behin aplikazioa instalatuta duzula, aplikazioa ireki eta jarraian doazen irudien gainean klikatu eta zabaltzen denean, aurrean jarri besterik ez duzu egin behar. Gure lana hortxe kargatuko baitizu. Gozatu!

[/tab]

[tab title=”Olaberria-(4A)”]

Astea eguraldi zoragarriz joan bazen ere, Olaberrira joan ginen osteguna hotz eta haizetsu esnatu zen. Hala ere, ateri eutsi zion eta gaitz erdi! Lana burutzeko egun osoa genuenez, Araman ez bezala, lasaitasunez aritzeko aukera izan genuen eta egin beharreko lanak egiteaz gain, paseo eder batzuk emateko eta jolasean aritzeko denbora asko izan genuen. Pena argitasun faltak hango ikuspegi ederrak ilundu zizkigula eta haize bortitzak errealitate areagotuko bideoen audioa zapuztu zigula.

Dena den, lan txukuna egin genuela iruditzen zaigu eta jarraian doakizue argitaratu duguna. Ea zuen gustukoa den!

Alkatearen hitzak

Olaberriko bideoa

Olaberriko elkarrizketak

Olaberri panoramikoa

Gigapan

gigapanIrudi erraldoi hauek Gigapan izeneko zerbitzuan kokatuta daude eta bertan saguarekin eta zoomarekin nabigatzea esperientzia zoragarria izan daiteke.

Olaberriko plaza parketik
Aralar Olaberritik
Aitzgorri Olaberritik
Olaberriko plaza

Flickr

Olaberria argazkitan

Olaberria areagotua

aurasma2Lan hau ikusi ahal izateko, Aurasma izeneko aplikazioa zuen tabletean edo zuen mugikorrean instalatu beharko duzu.

Doako aplikazio hau Android edo iOS sistema eragileentzat topa dezakezu.

Behin aplikazioa instalatuta duzula, aplikazioa ireki eta jarraian doazen irudien gainean klikatu eta zabaltzen denean, aurrean jarri besterik ez duzu egin behar. Gure lana hortxe kargatuko baitizu. Gozatu!

[/tab]
[/tabs_framed]

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Lanean

Hiru bideo

Egun hauetan gauza asko egiten ari gara eta horra hor gaurko hiru

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin

Elikadura landuz

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak gonbidatuta, Ordiziako Eroskin izan ginen saio interesgarriak burutuz.

Paperezko aulkiak

Tarteka, gure ikasleei erronka ezberdinak planteatzen dizkiegu euren sormena aktibatzeko, antolatzeko eta
Igo Gora