Aurten ere taloak egin ditugu

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Iaz bezala, Jose Luis Otaegi, gure mailako aitari esker, eta esku bat botatzera bertaratu ziren beste gurasoei esker ekintza zoragarri hau burutu ahal izan genuen.

Taloak findu gabeko arto-irina, ur beroa eta gatz pixka batekin egindako opil, zapal eta biribilak dira. Hainbat osagai biltzeko erabilita jan ohi dira: txistorra, gazta, hirugiharra edo txokolatea normalean. Gure kasuan, txistorra eta txokolatea izan ziren erabilitako osagaiak.

Iaz hartutako “trebetasuna” berehala agerian geratu zen eta segituan opil borobil-borobilak eta zapal-zapalak ikusi genituen. Benetan goxoak eta jateko modukoak atera ziren.

Ederki pasatzeaz gain eta sabela berdintzeaz gain, Euskal herrian tradizio handia duen produktu honen inguruko xehetasun batzuk ere ikasi genituen. Beraz, ekintza borobila!

Jarraian, egun horretan grabatutako bideo labur bat eta argazki bilduma. On egin!!!

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*