POI – Bultzatu ikasleak munduko arazoak konpon ditzaten

Atala: Hezkuntza Egilea:

Gure ikasleek konpon al ditzakete gure munduan eragina duten bizitza errealeko arazoak? Noski baietz! Zergatik ez?

Jarraian doakizuen infografia euskaratu dugu eta bertan ideia batzuk ikus daitezke ikasleekin aurrera eramateko. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) metodologia oinarritzat hartuz eta beste metodologiekin konbinatuz, ate berriak irekitzen zaizkigu gure ikasleak eta irakasleok konfort eremutik atera gaitezen.

Jakina, horrek bere ondorio garbiak bezain sakonak ditu eta onartzeko prest egon beharko genuke.

Prest al gaude onartzeko hezkuntzaren xedea ez dela azterketak edo testak gainditzea? Onartzen al dugu arrakastaren giltzak zerikusirik ez duela kalifikazioekin? Onartzen al dugu etengabe aldatzen ari den mundu batean, ikaskuntza prozesuek ezin dutela betiko eskemekin jarraitu? Ikasleek euren ikas-prozesuaren jabe izateko eta zer eta nola ikasiko duten erabakitzeko ahalmena izateko eman beharreko aldaketak emateko prest al gaude? Ikasleak, gurasoak eta irakasleak aldaketa horretan beharrezkoa den ahalduntze prozesua burutzeko prest al gaude? Era guztietako politikoek, euren gabeziak ezkutatzeko eta euren burua zuritzeko, ezarri nahi dizkiguten hezkuntza politikei aurre egiteko prest al gaude?…

Gu bai, gu prest gaude eta, gainera, hori guztia aurrera eramateko eman beharreko urratsak emateko borondate eta konpromisoa berretsi nahi dugu. Eta horren lekuko izango duzue bigarren hiruhileko honetan aurrera eramango ditugun “ikaskuntza-zerbitzu” estiloko proiektuekin.

Momentuz, proiektuen lanketarako ideiak biltzen dituen eta euskaratu dugun infografiarekin uzten zaituztegu.

POI_infografiaJatorrizko neurrian ikusteko, klikatu irudiaren gainean.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora