Munduko irakaslerik onena

Atala: Hezkuntza Egilea:

Lasai, ez gaude gutaz hitz egiten ari!

Jarraian doakizuen bideoan César Bona García, Zaragozako irakaslea, agertzen da Munduko Irakaslerik Onena izateko hautagai gisa.

Ez dakigu horrelako izendapenik era horretan egin daitekeen edo ez, baina irakasle horrek esaten eta egiten dituen gauzak ikusita, izendatuta egoteak ez gaitu harritu. Batez, ere, asko gustatu zaigu klaseko bere lehen egunean egiten duena: testu liburuak lurrera bota eta horien beharrik ez dutela esan eta gero, honako hau esaten baitie ikasleei: “Garrantzitsuena pertsona onak izaten ikastea da“.

Zalantzarik gabe, gure asmoak ildo horretatik baldin badoaz ere, garbi dugu oraindik ere bide luze bat falta zaigula. Nolanahi ere, geure burua ez genuke gutxietsi behar eta harro sentitu beharko ginateke egiten ditugun ahaleginekin. Beharbada, ausardia handiagoz jokatu beharko genuke, baina dugun errealitatea dugu eta urratsak beste erritmo batean ematea eskatzen digunez, horretan ari gara.

Dena den, gai honen inguruan César Bonak berak eta besteek esaten dituzten gauza batzuk azpimarratu nahiko genituzke:

Haurrak ez dira etorkizuneko hiritarrak, egungo biztanleak baizik.

Garrantzitsuena pertsona onak izaten ikastea da.

Ikasleak inplikatuta sentitzea funtsezkoa da, bai ikasgelan bai euren inguruko gizartean eta hobetzeko ahalmena dutela ikustaraztea.

Ikasleak errespetuan heztea ezinbestekoa da eta euren buruarengan soilik ez dezatela pentsa, gainontzekoenarengan ere.

Enpatia falta da, sentsibilitatean heztea falta da.

Lege bat horrenbeste aldatzen denean eta geletan daudenak ahazten dituztenean, kontrakorrontean sentiarazten didate. Irakasleok parte hartu beharko genuke legeen diseinuan.

Hezkuntza Ministroa banintz, dena aldatuko nuke.

Irakasle guztiok César Bona izan nahi genuen.

Lan egiteko eta ikasleak ardatz diren hezkuntzaren aldeko grina kutsatzen du.

Zorionekoak César Bonaren ikasleak!

César Bona bezalako irakasle gehiago behar ditugu.

Irakasle ezberdina zen, bakarra zen.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora