Hezkuntza: iraultza ala hil

Atala: Hezkuntza Egilea:

Ezer esaten hasi baino lehenago, jarraian doakizuen bideoa ikustera gonbidatu nahi dizuegu. Izan ere, Juan Freirek modu oso argian azaltzen ditu gaur egun hezkuntzaren munduan ematen diren bi errealitate: alde batetik, errealitatetik urrun eta betiko paradigmari eutsi nahi dion eredu tradizional bat eta, bestetik, errealitate berrien aurrean malgutasunez jokatzen duen eta egokitzen dakien beste eredu bat.

Hitzaldian, hamaika aldiz aipatu dizkizuegun portfolioak, erresilientzia, ekimena, autonomia, berdinen arteko ikaskuntza, ikasten ikastea, proiektuen lanketa, gauzak eginez ikastea, talde-lana, zertifikazio ofizialen baliagarritasuna… bezalako kontzeptuak agertzen dira. Merezi du.

Bideoa ikusi eta gero, agerikoa da geure hezkuntzaren mundu honetan isilpean aurrera eramaten ari den iraultza bat gertatzen ari dela. Iraultza hori ez da instituzio ofizialetan islatzen (oraindik), baina gizartean ematen ari diren etengabeko aldaketa sakonek agerian uzten dituzte instituzio ofizial horien gabeziak eta errealitatearekin konektatzeko duten zailtasun nabarmena.

Juan Freirek azaltzen duen eta Mondragon Unibertsitatean aurrera eramaten ari diren ereduaren ezaugarri nagusiak ondorengo hauek lirateke:

1. Ikaskuntza taldean eta talde-lanaren testuinguru batean, proiektu errealak aurrera eramanez non lidergorako eta ekimenerako trebetasun eta konpetentziak eskuratzen diren.

2. “Learning By Doing”: “Egiten ikasten da, soilik“. Eta zer edo zer sortzen ez baduzu, ez duzu era esanguratsuan ikasten.

3. Norberak gidatzen du bere ikas-prozesua. Zure ardura da erabakitzea zer ikasi nahi duzun eta nola ikasi behar duzun. Zeintzuk dira zure helburuak?

4. Berdinen ateko ikaskuntza edo P2P: “”Ez itxaron irakasle bat izan arte. Zu bezalakoak direnengandik ikasi”.

5. Benetako mundua ikas-ingurune gisa. Ikasgelen ordez, kaleak laborategi gisa non ikasleek ikasten duten benetako proiektuak garatuz.

6. Sare lokala nahiz globala. Ingurune hurbiletik ikasten dugu, inguratzen gaituen errealitatea eta bere arazoak ezagutuz, baina ikuspegi globalagoa izanik bizi garen mundu honen konplexutasuna ulertzeko.

7. “Beta” izpiritua: konplexua eta etengabe aldatzen ari den mundu batean, proiektua arrakastaz gara daitezke soilik, prototipatuaren jarrera batez, esperimentatuz eta etengabe ikasiz.

8. “Zeure burua zertifikatu“. Ikaskuntzak zeure buruaz eta zeure komunitatez egiaztatua izan behar du, garatu eta demostratu dituzun konpetentzietan eta ezagutzetan oinarrituz.

Ikus dezakezuen bezala, eredu tradizionalari eutsi nahi diotenek, ez diete erantzuten gure errealitateak planteatzen dizkigun arazoei, euren ezkutuko interesei baizik.

Horregatik, Freirek dioen bezala, unibertsitatez kanpoko eremuetan geroz eta praktika interesgarriagoak ematen ari dira eta hortxe kokatu nahiko genuke gure ikastola ere. Horixe baita hezkuntzan ematen ari den benetako iraultza isila bezain eragingarria. Guk, gure ale txikia jarri nahiko genuke iraultza horretan.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora