Olentzero 2014

Atala: Albisteak Egilea:

Urtero legez, eta usadioari eutsiz, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kantari atera gara Ordiziako kaleak alaituz…

Giro hotza izan dugun arren, bihotza eta eztarria bero izan ditugu eta arazorik gabe abestu ditugu gure Gabon kantak. Urdanetakoekin batera, musika banda ederra eta abesbatza mardula osatu ditugu eta, gurasoen laguntzaz, giro bikaina bizi izan dugu ordubetez.

Jakina, asteazkena izanik, Ordiziako Plaza hartuta zegoen eta Domingo Unanue Plazan eman diogu amaiera gaurko saioari, denon algaren artean.

Jarraian, grabatu dugun bideoa eta argazki bilduma. Gozatu!

Eta aukera hau aprobetxatu nahi dugu Ikastola Irekia egiten dugun guztion partetik JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON! esateko.

Bideoa

Argazkiak

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora