Etengabeko formazioa

Atala: Albisteak Egilea:

Irailean kontatu genizuen Lehen Hezkuntzako irakasleok buru-belarri murgilduta genbiltzala barne-formazioa burutuz. Bada, gure jardunean egin beharreko aldaketak arrakastaz egin ahal izateko, beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eta esperientziak partekatzen eta jasotzen jarraitzen dugu. Formazioak ez du etenik!

Une honetan, Ordiziako Berreitzegunearen aholkularitzari esker, formazio saio intentsiboak egiten ari gara Ulermen Proiektuetan trebatzen jarraitzeko.

Hori zer den hobeto ulertzeko, guretzat informazio iturri garrantzitsua den Bartzelonako Montserrat Ikastetxeak bere Online Telebistak (guretzat, hezkuntzari buruz dagoen kanalik onenetakoa eta galdu ezin daitekeen horietakoa) argitaratutako bideo batzuk hartu eta elkartu ditugu zuekin partekatzeko. Bideoaren bukaeran ikus daiteke proiektu horietako bat nola eramaten duten praktikara Montserrat Ikastetxean.

Eta urtarrilean, 4. mailako irakasleok eta beste batzuk Bartzelonako Montserrat Ikastetxera joango gara “Metodologías Activas: Aprendizaje Cooperativo y PBL” izeneko ikastaroa burutzera. Beraz, ikasteko borondate eta ilusio faltarik ez dugu!

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*