Esperientzia ikaskuntzaren oinarri ezagunetako bat bada ere, beharko genukeen baino askoz ere gutxiago erabiltzen dugun aspektu bat da hau. Horregatik, ahaleginak egiten ari gara gure ikasleek ahalik eta esperientzia anitzenak eta aberasgarrienak izan ditzaten.

Oraingo honetan, uraren gaia jorratzen ari garenez eta ur edangarria lortzeko egiten den guztia ezagutzen dutenez, erronka planteatu diegu lokaztutako ura garbitzeko sistema ezberdinak eraiki ditzaten. Idoia Guridi irakaslearen eta mailako amaren laguntzaz, laborategian aritu dira bi talde eta hirugarren taldea gelan bertan ekoiztu ditu bere iragazkiak, baita uraren partikulak banatzeko sistema bat ere.

Azken finean, esperientzia hauekin ikasleek bizi izan dute eta, ziur gaude, barneratu dutela eta gaia ez dutela erraz ahaztuko.