Daniel eta Ezequiel, gero arte!

Atala: Albisteak Egilea:

Urte asko gurekin izan eta gero, Daniel eta Ezequiel Donostiara doaz eta gure artean utzitako arrastoa agerian geratu da gaur 4. mailako ikasleek eskaini dieten agur ekitaldi hunkigarrian.

Gure bikotea protagonista zen umore kutsuko bideoak ikusi eta gero, ikasleek prestatutako ikuskizun ugarirekin jarraitu dugu: bertsoak, kantak, dantzak, agurra… Giro alaia eta umoretsua zen nagusi.

Baina bukaerarako gordeta zeuden sorpresekin, malkoak ezin eutsi bukatu dugu denok.

Bakoitzarentzat prestatuta genituen bertsoak kantatzerakoan, korapiloa handitzen joan da eta askok ezin izan dute ezertxo ere esan. Gelan baino askoz okerrago atera zaigu, baina gaurko bertsoak sentimenduz beterik joan direla ezin ukatu.

4. mailako ikasle guztion marrazkiekin eta idatziekin osatutako liburuxka bana eman diegunean, emozioak lehertu dira eta bakoitzarentzat gordeta genituen opariak emateko nahiko lan izan dugu. Oparitu dizkiegun MP4 erreproduzitzaileak eta beste opariak irekitzeko astirik ere ez dute izan. Izan ere, ikasle guztiak arrapaladan eta malkoen artean joan dira bikotea besarkatzera. Hunkigarria, benetan, izan dugun bukaera.

Jarraian, ekitaldian abestu dizkiegun bertsoak eta hartu ditugun bideo eta argazkiak. Gozatu!

Ezequiel

Azken urte hauetan
zu gure ondoan
gustura egon zara
Mikelen alboan
irrifar goxo hori
dirdir begietan
beti izango zaitugu
gure bihotzean.

Abeslari guztietan
Camaron gogoko
bere doinu guztiak
dituzu entzungo
Ay “Tus ojillos negros”
baietz ikasiko
Danielekin batera
txaloz dantzatuko.

Daniel

Azken urte hauetan
zu gure ondoan
gustura egon zara
Jonmeren alboan
irrifar goxo hori
dirdir begietan
beti izango zaitugu
gure bihotzean.

Abeslari guztietan
Camaron gogoko
bere doinu guztiak
dituzu abestuko
Ay “Tus ojillos negros”
baietz ikasiko
Ezequielen ondoan
txaloz dantzatuko.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora