Joxemiren hitzaldia

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Gure mailako aita den eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko langilea den Joxemi Telleria gurekin izan dugu, duela bi urte izandako esperientzia zoragarria errepikatuz. Ezer esan baino lehen, mila esker Joxemi erakutsitako prestutasunarengatik eta hitzaldia prestatzen nahiz ematen izandako pazientziarengatik.

mapa-ura

Orain arte, gure ikasleek uraren ziklo naturala eta artifiziala lantzerakoan, ideia asko jaso dituzte uraren erabilera egokiari buruz, uraren kutsadurari buruz eta urak gure ingurumenean jokatzen duen rol garrantzitsuari buruz, baina gaurko hitzaldiak, neurri handi batean, zirkulua itxi du. Orain, esparru horien inguruko gelako eta laborategiko lanketari ekingo diogu eta primeran etorriko zaigu gaur jasotako informazio guztia. Gainera, gure ikasleek adi-adi jaso dituzte euren koadernoetan Joxemik emandako ideiarik garrantzitsuenak. Beraz, dena pronto dugu, uraren inguruko lanketaren azken txanpari ekiteko.

Bitartean, hortxe uzten dizkizuegu gaurko bideo eta argazkiak.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora