Portfolioa, beste urrats bat

Atala: Albisteak/Hezkuntza Egilea:

Azken urteotan era ezberdinetako berrikuntzak inplementatzen ari gara gure jardunean eta, ikasturte honetan, zalantzarik gabe, aldaketarik esanguratsuena ebaluazio prozesuan burutuko duguna izango da. Prozesu horretan portfolioaren erabilerak hartuko duen indarra eta ikasleek hartuko duten ardura eta erantzukizuna izango dira aldaketarik nabarmenenak.

Aurreko ikasturtean, lehen urratsak eman bagenituen ere, denbora gehiago behar genuela ikusi genuen eta “entrenamendu” gisa hartu genituen iaz egindako ahaleginak, baina oso garbi ikusten genuen bide horretan urrats sendo bat eman behar genuela gure ebaluazioan.

Ikasturte honen hasierako bileran esan genizuen bezala, ikasturte honetan bi aldiz bilduko gara zuekin eta ez ditugu orain arte egin izan ditugun hiru bilera burutuko. Arrazoi ugari dago erabaki horren atzean, baina garrantzitsuena, dudarik gabe, ikasleentzat oso berria izango den prozesu berri honekin ez dugula gainkarga bat ezarri nahi eta ebaluazioaren komunikazioaren sakontasuna bermatu nahi dugula.

Dakizuenez, ikasturte honetan, ebaluazioaren komunikazioa burutzeko saioetan, ikasleak izango dira protagonista nagusiak eta erantzukizun hori gurekin, irakasleokin, partekatuko dute.

Horrekin, ikasleen hausnarketa prozesua landu nahi dugu ezagutzaren eraikitzaileak diren heinean. Gainera, saio partekatu horien bidez, ikas-komunitatearen ideia nabarmendu nahi dugu. Prozesu honen bidez, ikasleak parte hartze zuzena du ebaluazio prozesuan, bere lorpenak nahiz ahuldadeak identifikatzen dituelarik. Ikasleak bere portfolioa erabiliko du bere ikas-prozesuaren ebidentziak biltzeko, eginikoaren inguruan hausnartzeko eta bere eboluzioa aurkezteko. Komunikazio era honekin, ikasleen, gurasoen eta irakasleen arteko harremanak sendotu egiten dira eta gurasoek seme-alabaren ikaskuntzei sarbide zuzena eta lehen eskukoa dute. Ebaluazio era honekin, ikasleak bere ikaskuntzaren ardura hartzen du eta bere ezagutzak autoebaluatzeko gaitasuna hartzen du hausnarketaren eta helburuak finkatzearen bitartez. Gainera, ikasleak eta tutoreak talde bat osatzen dute ebaluazio prozesuan eta ikaskuntzaren eta pentsamenduaren inguruko elkarrizketa sustatzen dute. Hori gutxi balitz, ebaluazio honek ikaslea hausnartzera eta bere eboluzioa sendotzera animatzeaz gain, irakaslerekin ardura partekatu bat hartzen du gurasoei eman beharreko informazioan. Hausnarketa horrek aukera eskaintzen dio helburu berriak planteatzeko eta zehazteko.

Prozesu osoan zehar eta, bereziki, komunikazio saio horien prestakuntzan, jarraibide garbiak jasoko dituzte norberaren ikaskuntza eta eboluzioa aztertzeko, lorpenak identifikatzeko eta helburu berriak finkatzeko. Autoebaluazio honek planifikazio zorrotz bat eskatzen du eta ikasle bakoitzak bere aurrerapen akademikoa islatuko duten lanak (ebidentziak) hautatu beharko ditu. Autoebaluazio horren aurkezpenak sutatzen duen ikaskuntzaren kultura beste ebaluazio sistemekin sustatzen dena baino askoz ere sakonagoa eta garrantzitsuagoa da. Ikasleak arriskuak hartzera animatzen dugu, horretarako aproposa den giro bat sortuz eta aukera errealak eskainiz.

Bukatzeko, esan, gure laguntzarekin, baina ikasle bakoitzak hautatuko dituela bere gurasoei aurkeztuko dizkien aspektuak eta ikaskuntzaren erantzukizuna euren esku gelditzen dela. Modu berean, ikasleak egingo duen lanketa eta hausnarketa horri esker, irakasleok aukera paregabea izango dugu gure praktiken inguruko hausnarketa burutzeko eta gurasoek aukera izango dute seme-alabarekiko (ikas esparruan) errespetuzko eta laguntzaileen rola bistaratzeko.

Jarraian, portfolia zer den eta guk nola erabiliko dugun gehiago jakiteko, prestatu dizuegun aurkezpena doakizue.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora