Testulibururik ez!!! (2)

Atala: Hezkuntza Egilea:

Atzo argitaratutakoarekin jarraituz, horra hor bigarren bidalketa.

Hasteko, artikulu honetatik ateratako ideiak aztertuko ditugu:

Testuliburua informazio iturri bakar gisa duen klase batek ikasleari ez dio uzten ikasten:

  • informazio iturri ugari dagoela
  • informazio hori nola bilatu
  • informazio hori nola hautatu, nola identifikatu zein den esanguratsua, fidagarria…

Testuliburu baten azalpenak entzun eta galderak egin baimena ematen zaienean dinamika duen klase batek ikasleari ez dio uzten ikasten:

  • talde-lana egiten
  • iturri anitzetatik informazio esanguratsua ateratzeko beste kideekin koordinatzen, informazioen inguruko elkarrizketak burutzen, hausnarketak egiten eta ondorioak aurkezten

Testuliburu bakar baten azalpena entzutera, gero literalki gogoratzeko, mugatzen den dinamikak ikasleari ez dio uzten:

  • bere formaziorako baliagarria izango den ikaskuntza iraunkorra (izan ere, buruz ikasitako eduki gehienak azterketa egin eta gero ahaztuko dira.)
  • iritzi kritikoa, jakin-mina intelektuala eta hausnarketa zaildu egiten ditu.

[blockquote cite=”Jaume Trilla Bernet, Catedrático de la Facultad de Pedagogía de la Universidad de Barcelona. La aborrecida escuela, Editorial Laertes.”]El libro de texto ha sido uno de los elementos omnipresentes en la escuela; un dispositivo tan consubstancial a una forma de entender el proceso de enseñanza-aprendizaje que quizá algunos profesores no sabrían qué hacer sin él, se encontrarían desvalidos, no sabrían qué enseñar ni cómo hacerlo. Porque, demasiado a menudo, el maestro se refugia detrás del libro de texto y acaba haciendo él mismo lo que luego va a exigir a sus alumnos; recitar el manual. Y así, los libros de texto han llegado a ser como la prótesis imprescindible para suplir las carencias culturales y científicas de ciertos enseñantes”.[/blockquote]

[blockquote cite=”Santiago Molina García, Catedrático de Educación de la Universidad de Zaragoza. La escolarización obligatoria en el siglo XXI, Editorial La Muralla.”]A mi juicio, son las técnicas de marketing y nunca la calidad de los mismos, lo que explica el uso masivo de los libros de texto (…). (…) jamás deben probar las editoriales que los libros de textos han sido sometidos a un proceso de investigación propia, ni mucho menos a explicitar los efectos secundarios de cada marca. (…).
Esta política liberal salvaje que se produce en la comercialización de los libros de texto siempre me ha parecido monstruosa (…)”.[/blockquote]

Jarrai dezagun beste iturrietatik edaten:

Testuliburuek, oraindik ere, jarraitzen dute gertaerak eta, oro har, eduki guztiak, inongo eztabaidarik egongo ez balitz bezala, zerbait iraunkorra eta aldaezina balira aurkezten. Eta, are okerrago, ia inoiz ez da aipatzen gertaeren edo edukien jatorria, nola eta noiz aurkitu ziren, zein egoerekin duten lotura… Gizakion ezagutzaren anbiguetatearen eta hauskortasunaren inguruko inongo aipamenik ez da egiten, ezta ere ezagutza horiek okerrak izateko duten aukeren inguruan. Testuliburuek ezagutza aurkezten dute lor daitekeen produktu baten gisan, inoiz ez errealitatea ulertzeko, faltsukeria gainditzeko eta aurrera egiteko esfortzu gisan.

Testuliburuak hezkuntzaren etsaiak dira, dogmatismoa eta garrantzirik gabeko ikaskuntza sustatzen dituztelarik. Beharbada, irakasleari eragozpenen bat kenduko diote, baina ikasleen pentsamenduan eragiten duten kaltea hain da handia…

[blockquote cite=”Neil Postman, “El fin de la educación. Una nueva definición del valor de la escuela” – 1996″]Testuliburuak inpertsonalak dira, ez dute berezko ahotsik -argitaletxeek agintzen dute- eta ez dute gizatasun arrastorik ere erakusten.[/blockquote]

Bestalde, testuliburuek ez dute uzten “benetako liburuak” geletan sartzen, izan ere, euren espazioa betetzen dute ordezkatzeko asmoz. Gidaliburuak, tratatuak, monografiak, entseguak, zientzia-dibulgazioko liburuak, biografiak… ez dira ikasleen eskuetatik pasatzen.

Irakasleen kontzientzia txarra agerian gelditzen da askotan egiten duten adierazpen honekin: “Testuliburua dugu, baina ez dugu asko jarraitzen. Baliabide bat gehiago besterik ez da.” Hori gezur galanta da. Testuliburua, daukazunean, baliabidea da. Ez al diegu ikasle guztiei eskatzen? Azterketa gehienak ez al dira testuliburuaren gaiekin lotzen?

Orain, gaia beste ikuspegi batetik aztertuta:

Imajinatzen duzue ikasturtearen hasieran guraso talde batek bere seme-alabak testulibururik gabe bidaltzen dituela? Zer gertatuko litzateke?

Aipatutako egoera hori utopia hutsa da, izan ere, guraso gehienak irakasleek euren seme-alabekin errepresaliak hartuko dituztelaren beldur dira. Beldur hori justifikatu gabekoa bada ere, zer dela eta ez dira kexatzen? Oraindik ez dut oso ondo ulertzen, dagoeneko nahiko kaltetuta dauden euren ekonomian holako eragina duen gai honen aurkako boikota nola ez duten antolatzen. Testuliburuak erosteko bekak edo bestelako diru-laguntzak eskatu ordez, zergatik ez dute antolatzen testuliburuen derrigortasunaren aurkako kanpaina bat? Gurasoek egundoko indarra dute gai honetan, baina ez dute gauza handiegirik egiten. Hezkuntza praktika zaharkituak aldarazi ditzakete, baina arrazoi ezberdinak direla medio, ez dute egiten. Zartagina kirtenetik dute, sinetsi nahi ez duten arren. Nik uste dut gurasoek lagundu beharko liguketela testu liburuen “iraultza zerga”rekin amaitzeko eta ikastetxeetan oraindik ere mantentzen diren pedagogiaren aurkako praktikak aldentzeko. Hori eta gehiago lor daiteke eta.

Nik guraso talde zirikatzailea izan nahi dut. Talde txikitan egiten diren kritiketatik harago doazenak eta presio neurriak artikulatzeko gai direnak. Frogatuta dago. Gurasoek presioa era antolatuan eta bidezko eskakizunak egiten dituztenean, ez dago administraziorik horren aurka ezer egingo duenik. Nik aldaketak egin ditzaket testuliburuak ez erabiltzeko. Nire lankideek jarraituko naute edo ez, baina oso garbi dago gurasoek testuliburuak erosteari ezezkoa esango baliote, beste zakur batek egingo lukeela zaunka.

Orain, testuliburuen erabilerak irakasleengan, ikasleengan eta gurasoengan eragiten duen presioa eta sorrarazten duen estresa aztertuko dugu. Artikuluak “15 ikasgaien tirania” aipatzen du, gure kasuen ez dira 15 gai, baizik eta 6-7 edo 8 liburuxka gehi lan koaderno guztiak tirania hori eragiten dutenak.

ZERTAN DATZA 15 UNITATEEN TIRANIAK?

1. Programazio kronologikoa

Klaseak hasi aurretik, gaiak jorratzeko egutegi bat ezartzen da. Hiruhilabeteko bakoitzean bost gai jorratu behar badira, asteak banatzen dira eta horixe da gai bakoitzari eskaintzen zaiona. Irizpidea denbora da ez pedagogia.

Irakasle guztiok dakigu gai batzuk ondo jorratzeko, duten zailtasunarengatik edo ikastaldearen izaerak derrigortuta, denbora gehiago behar izaten dela, baina banaketa eginda dago… Gainera, ikasgaiak ezarritako hurrenkeran ematen dira: orain 1. unitatea, gero 2., ondoren 3. eta horrela gai guztiak jorratu arte. Berdin dio ikasleen interesa zein den, egunerokotasunak zer eskatzen duen…

2. Erlojuz kontrako lasterketa

Irakaskuntzan daramadan denbora luze honetan, 15 unitateen tirania hori erlojuz kontrako lasterketa bat nola bihurtzen den hamaika aldiz ikusi izan dut. Klaseak hasi eta segituan gisa honetako esaldiak entzuten hasten dira: “atzeratuta nabil”, “ez dit denborarik eman behar”. Lasterketa hori are bizkorragoa bihurtzen da ikasmaila berean gela desberdinak daudenean. Orduan, 15 unitateen tirania ez da erlojuz kontrako lasterketa soilik, orrialde batzuk edo unitate bat aurrerago doan lankidearen aurkako lasterketa bat ere bilakatzen baita. Honela, pasilloetan oso ohikoa da honelako esaldiak entzutea: “Gai horren kontrola egin duzu? Niri erdia gelditzen zait oraindik…!”

3. Irakasleen, gurasoen eta ikasleen estresa

15 unitateen tiranian guztiok inplikaturik gaude: irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Denak estresatuta: irakasleek ez dietelako denborarik ematen dena lantzeko (batzuk urritik hasten dira). Estresatuta egonda, ez dituzte etenaldiak ondo onartzen, ezta ikasleak atzean gelditzea ere, edo ikasleek zerbaiten inguruko interesa erakustea, edo eduki batzuk ez ulertzea… edozein eragozpena, azken finean.

Gurasoak ere kutsatuta daude. Gai guztiak ez ematea iruzurtzat hartzen dute, hau da, “testuliburuengatik dirua botatzea”. Horregatik, euren seme-alabek erritmoa jarraitzen ez badute, estresatu egiten dira.

Jakina, ikasleak ere kutsatu egiten dira estres horrekin: irakaslea estututa ikusita, nola ez dira estresatuko? Horri gehitu behar zaizkio hiruhilekoen amaieran ematen diren saio itogarriak non, gaia bukatzearren, sekulako fitxa eta ariketa sorta egin behar izaten duten. Inor ez da kexatzen, ikasleek ere laguntzen dute: 15 unitateen tirania da.

4. Tarteko gauzak okertu besterik ez dute egiten

Beste edukien intromisioa beti ez da ondo onartzen. Testuinguru honetan, tailer bat planteatzea, jarduera ezberdin edo osagarri bat proposatzea konplikazio bat gehiago besterik ez da. Eta bestelako aktibitateak proposatzen dabiltzanentzat, errudun sentimendu bat besterik ez zaie gelditzen: 15 unitateen tirania da.

5. Gaiak jorratzen dira, baina barneratzen dira?

Ia denek lortzen dute 15 gai horietara iristea ikasturtearen bukaeran. Hala ere, edukiak barneratzen dira? Ikasten da? Curriculuma jorratzen da?
Egia esan, edukiak konpartimentu estanko gisa aurkezten dira: lantzen dira, azterketa batean ebaluatzen dira, baina egun batzuk geroago ahaztuta daude eta, jakina, ez du ematen testuinguru ezberdinetan aplikatzeko edo orokortzeko inongo gaitasuna dagoenik. Zailtasun handiagoak dituzten ikasleek denbora gehiago behar dute, pausaldi handiagoa, eta poliki poliki atzean gelditzen dira.

Artikulu honen lehen zatia

Artikulu honen hirugarren zatia

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora