Birziklapena 3.Cko ikasleen eskutik

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Agenda 21eko lanketa burutzeko, Diseinuzko Pentsamendua edo Design Thinking izeneko metodologia erabili dugu. Dena den, 3A gelakoek eta 3B gelakoek hori oso ondo azaldu dutenez, gu ez gara errepikatuko eta hartutako erabakiaren emaitzan zentratuko gara.

3C gelan gure ikastola garbiago mantentzeko zer egin dezakegun galderaren aurrean ikasleek postit-etan idatzi zituzten euren ideiak eta horretarako aste bat utzi genuen.

Ideiak edo aldizkarietatik moztutako ideia guztiak horma-irudian itsatsita zeudenean zer gairi eutsiko genion adostu zuten gelan. Hautatutako gaia ikastolan gehiago birziklatzea eta jolasak egitea izan zen.

Orduan, 4 taldetan banatu ziren: organikoa, plastikoa, papera eta errefusa. Talde bakoitzak aurkezpena egiteko bide ezberdinak aukeratu zituen: mapa mentalak, aurkezpen digitalak, panelak…

Lanean aurrera joan ahala taldeei ideiak bururatu zitzaizkien eta, beste gelakideekin hitz egin ondoren, aurrera jarraitzea pentsatu zuten. Organiko taldekoei zakarrontzietan izenak eta irudi batzuk itsastea bururatu zitzaien. Horretarako, Amaia Ayerra zuzendariarekin elkartu ziren baimenak eskatzeko.

Taldeka jolasak pentsatu eta, birziklapena helburu izanik, materiala berrerabiliz jolasak pentsatzen hasi ziren taldeka eta oso ideia politak suertatu ziren.

Behin lana bukatutakoan 1. mailakoei aurkeztu eta beraiekin jolasten eman zioten amaiera proiektu honi.

Izugarri polita izan zen eta birziklapenaren gaiaz kontzientzia areagotzeaz gain, asko ikasi genuen guztiok eta ederki pasatu genuen. Bestela, ikusi jarraian doakizuen bideoa eta argazki bilduma. Gozatu!

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*