Diseinuzko Pentsamendua

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Aurtengo ikasturtean, urtero legez, Agenda 21 ekimenaren barruan, gai bat landu behar genuen. Guk “hondakinak eta birziklapenaren “ gaia aztertzea erabaki dugu hiru hileko honetan. Hau aurrera eramateko “Design Thinking” edo “Diseinuzko pentsamendua” izenez ezagutzen den metodologia erabili dugu.

Lan egiteko modu hau ezezaguna zenez ikasleentzat, lehendabizi, metodologia honen nondik norakoak aztertzeari ekin genion, informazioa trukatuz eta baita zenbait bideo ikusiz. Jarraitu beharreko pausoak argi genituenean, lanketarekin hasi ginen. Metodologia hau planteatutako arazo bati aurre egiteko erabiltzen denez, honako galdera egin nien ikasleei: Zer egin dezakegu guk gure ikastolako eremu guztiak garbi mantentzeko eta birziklatzeko ontziak hobeto erabiltzeko?

Galdera honi erantzun eman nahian, lehen fasearekin hasi ginen; hau da , “sentitu”. Honetarako ikastolako eremu ezberdinetan ikusten genituen arazoen azterketa bat egin genuen, behaketak eginez, argazkiak ateraz e.a. Talde bakoitzak, ideia jasaren bidez, kolore ezberdinetako postit-etan, arazo honen inguruan sentitutakoa edo ikusitakoa idatzi eta gelako horma-irudian itsatsi zuen. Ikusitako arazo ezberdinen artean, guztion adostasunarekin, honako honi aurre egingo geniola erabaki genuen: “Zer egin genezakeen gure ikastolako patioa garbi mantentzeko, lurrera gai organikorik bota gabe”. Ondoren, bigarren fasearekin hasi ginen; hau da, “imajinatu”. Hemen, ahalik eta ideia gehien lortzea zenez helburua, 635 teknika erabili genuen. Lortutako ideia guztien artean, sailkapen bat egin ondoren, gure ustez interesgarrienak zirenak aukeratu genituen:

1) kanta bat asmatzea birziklapenaren inguruan
2) jolas bat asmatzea, “koskolak-berziklapena”, izenekoa
3) hemen egindako guztia laburbilduko zuen bideo bat egitea

Ondoren, hirugarren fasearekin hasi ginen, “ekin”. Fase honetan talde bakoitzak eginkizun ezberdinak zituen. Batzuk, kanta asmatzeko, abesti ezberdinen doinuak entzun eta egokiena zen doinua aukeratu zuten “Ikusi mendizaleak”. Aukeraketa egin ostean, letra asmatzeari ekin zioten. Beste talde batek, jolaserako fitxak egin zituen. Hondakin ezberdinen irudiak inprimatu, moztu eta plastifikatu eta azkenik beste taldeetako ikasleek, kaxak margotu.

Behin dena bukatuta genuenean, jolasa 4. mailako ikasleei egitea erabaki genuen. Beraien gelan aurkezpena egin eta jolasaren nondi-norakoak esplikatutakoan, patioan jolasa burutu genuen. Ondo baino hobeto erakutsi ziguten bazekitela birziklatzen. Honek gure hausnarketarako balio izan digu eta gelan erreflexio bat ere egin genuen honako galdera planteatuz: “zer gertatzen da, ondo birziklatzen baldin badakigu, gure patioan birziklapenerako ontziak eduki eta erabiltzen ez baditugu?” Baina honen erantzuna datorren ikasturterako utzi beharko dugu. Agian, sentsibilizazio kanpaina bat antolatu beharko ote dugu? Baina, esan bezala, hau datorren ikasturtean aztertuko dugu. Bitartean, hemen esplikatutako guztia ondorengo bideoan ikus dezakezue. Ea zer iruditzen zaizuen!!!

Iruzkin 1

  1. […] Pentsamendua edo Design Thinking izeneko metodologia erabili dugu. Dena den, 3A gelakoek eta 3B gelakoek hori oso ondo azaldu dutenez, gu ez gara errepikatuko eta hartutako erabakiaren emaitzan zentratuko […]

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora