Marshmallow Challenge

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Beharbada, izen horrek ez dizue gauza handiegirik esango eta ez duzue jakingo zertaz ari garen. Bada, ahalegin txiki bat egingo dugu gure ikasleekin hirugarren hiruhileko honetan egin dugun jarduera hau azaltzeko.

dorrea

Hasteko, esango dugu lanketa honen helbururik garrantzitsuena honako hau dela:

[pullquote align=”center”]Helburu komun bat lortzeko, talde lana esperimentatzea. [/pullquote]

Proiektu guztiak gauzatzeko garaian, suposizio batzuk egiten ditugu eta beste aspektu batzuk ziurtzat jotzen ditugu, baina horiek beti ez dira zuzenak izaten eta proiektuaren porrota ekar dezakete. Horregatik, aspektu hau baloratzeaz gain, talde-lanean nola antolatzen diren, nola komunikatzen diren, zailtasunen aurrean nola jokatzen duten… ikuskatzeko ere erabili dugu.

Eta jarduera hau burutzean, zer nolako edukiak jorratzen ditugu? Hasteko, ikuspegi ludikoa oso garrantzitsua da eta ez dugu galdu behar. Horregatik, ikasleei helburua eta espero dezakeguna azaltzeaz gain, jolas bat bezala har dezatela eskatzen diegu. Bestalde, prototipatuen teknikan trebatzen dira eta bere garrantziaz jabetzen dira. Azken finean, gozokiaren erronka hau proiektu batek ezkutuan dituen suposizioen (funtzionatuko duen guztiaren) metafora bat besterik ez da. Denek pentsatzen dute espagetien egiturak ez duela arazorik izango gozokiaren zamari eusteko, baina eraikitzen dutenean, ohartzen dira gozokia ez dela horren arina eta egitura makurrarazteko adina pisua duela. Erronka honen ikaskuntza edo ateratzen dugun ondorioa da proiektu guztiek izan ditzaketen ezkutuko suposizioak identifikatu behar ditugula, eta hori lortu ahal izateko, oso lagungarria dela “jolastea”, hau da, prototipoak eraikitzea emaitzak ikusteko eta “bizitzeko”. Beraz, berrikuntza eraginkorraren mekanika da barneratzen ari garena.

Hau guztia hobeto ulertzeko, jarraian doan bideoa (6’48”) ikustea aholkatzen dizuegu.

materialak

Gure jardunera itzuliz, guk egokitzapen txiki bat egin genuen. Sokarik ez genien eman, baina zinta itsaskorraren erabilera ez genien mugatu. Gainontzeko guztia errespetatu genuen eta jarraian esplikatzen dugun bezala burutu genuen:

Hasi baino lehen, gaia, arauak eta dinamikaren helburuak aurkezten ditugu.

[pullquote align=”center”]18 minutuko tartean, era autonomoan zutik iraungo duen ahalik eta egiturarik altuena eraiki behar da. Egitura horren punturik altuenean, gozoki bat jarri beharko dugu.[/pullquote]

Erronka bukatu ondoren, emaitzak ikusi eta alderatzen dira. Bukatzeko, talde txikian bizi izandakoaz mintzatzen gara; suposizio okerren inguruan, lortutako emaitzaz, beste taldeek izandako ideia originalen inguruan… Azkenik, talde handian partekatzen ditugu gure gogoetak, ondorioak, ekarpenak…

Hiru geletan burutu dugun erronka honen emaitzak oso antzekoak izan badira ere, prozesua da azpimarratu nahi duguna eta prozesuaren amaieran egindako balorazioak eta gogoetak. Izan ere, oso aberasgarriak izan dira ikasle guztientzat eta, nola ez, baita irakasleontzat ere.

Lana nola burutu dugun ikus dezazuen, jarraian jartzen dizkizuegu grabatutako bideoa eta argazki bilduma.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora