Zarautz 2014

Atala: Albisteak Egilea:

Azkenean, amesten genuen eguna iritsi zen eta kirioak dantzan genituen arren, ilusioz beterik abiatu ginen Zarautz aldera gure senideak espaloian utzita. Une zaila izan zen hori; alde batetik esperientzia hori bizitzeko irrikaz geunden, baina beste alde batetik, gure senideengandik aldentzeak pena izugarria ematen zigun. Zalantzarik gabe, lehena nagusitu zen.

Lehen egunean egokitu zitzaigun eguraldiak aurreikusitako planifikazioa zapuztu zuen, baina egindako egokitzapenei esker, egitaraua bete-betea izan genuen eta aspertzeko betarik ez zen izan.

Elkano, itsasoa eta bere inguruko gai ugari (kutsadura, bizimodua, arrantzaleak…) jorratu ditugu jolas eta era guztietako ekintzak burutuz.

Datorren ikasturtean Sastarrainera joango gara eta baserriaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, lehen gizakien bizimodua ere ezagutuko dugu. Dagoeneko horretan pentsatzen hasita gaude 😉 Zalantzarik gabe, gela barruan baino askoz ere gehiago ikasten dugu kanpora irteten garenean.

Dena kontatzea ezinezkoa denez, hoberena da bertan grabatutako bideoak eta ateratako argazkiak ikustea. Gainera, lan asko eta lo gutxi egin dugunez, nekatuta gaude eta samurragoa izango da horrela egitea. Tarte luze baterako materiala baduzue, behintzat. Gozatu!!!

BIDEOAK

ARGAZKIAK

Iruzkin 1

  1. […] egonaldiak atzo bertan bukatu ziren eta, jada, 3. mailakoen blogean albistea jarri dute bideo eta argazki sorta handi batez hornituta. 3. ziklokoek ere argazki sorta handia jarri dute […]

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora