Sara Txapeldun!

Atala: Albisteak Egilea:

Urtero legez, Gipuzkoako Bertso Idatzien Txapelketan parte hartu dugu eta gure mailatik ikasle ugari sailkatu ginen Lazkaora joateko. Izan ere, hantxe ospatu baizen baizen txapelketa horren azken saioa. Bertatik oso gustura atera baginen ere, inondik inora ez genuen espero horren albiste pozgarria jasoko genuenik. Nolanahi ere, iaz Garazik lortu zuena ikusita, gure itxaropena ere ez genuen galtzen.

Aste Santuko oporrak pasa eta gero jaso genuen berri pozgarria eta Jakintza ikastolako, Sara Garcia Rubiok bere mailan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Gipuzkoako txapela lortu zuela.

Aurreko igandean, Arrasaten ospatu zen sari banaketa ekitaldia. Jakintza ikastolako ordezkaritza gustura etorri zen Ordiziara txapela eta guzti.

Beste behin ere zorionak eman behar dizkiegu bertso paper lehiaketan parte hartu zuten ikasle guztiei. Oraingoan Sarak jaso du saria, hurrengoan beste batzuen txanda izango da.

Ikus ezazue Sara Garcia Rubiok osatu zuen bertsoa.

Gaia: Eskolara, zaldi gainean joatea gustatuko litzaidake.

Doinua: Astoa ikusi nuen

Nik badaukat zaldi bat
oso-oso polita
askotan egoten naiz
begiz itsatsita
zaldiaren atea
dago irekita
ederki joango naiz
gainean jarrita.

Bideoan eta argazkian ikus daitekeen bezala, Sararen amonaren emozioak ez zion utzi irudiak “lasaitasunez” hartzen. Hala ere, guri asko gustatu zaigu eta berarentzat ere hemendik musu handi bat bidali nahi diogu. Bejondeizula Rosa!

BIDEOA

ARGAZKIAK

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora