Zaharkitutako hezkuntzaz

Atala: Hezkuntza Egilea:

Aspalditik ari gara esaten hezkuntza sistema zaharkituta dagoela eta aldaketa bat baino gehiago, iraultza sakon bat behar duela. Hori dela eta, azken urteotan, gu ere ahalegin txiki bat egiten ari gara, oztopoen eta beldurren gainetik, gure ikasleek benetan behar dutena eskaintzera hurbilketa txiki bat egiteko. Jakin, badakigu urruti samar gaudela, baina gure portfolioan agertzen den bezala, gure egitasmoa bide onetik doa. Urrats kualitatibo handiagoak eman nahi ditugu, baina horretarako guztion laguntza behar dugu.

Ezagutzen transmisioan oinarritzen den eredu batetik alde egin nahian gabiltza, baina oraindik ere, lankide askoren eta guraso batzuen erreparoak gainditu beharrean gaude. Horregatik, iraultza horren beharra guk baino askoz hobeto azaltzen duen goren mailakoa den Manuel Castellsen bideo hau dakarkizuegu. Ea denok hobeto ulertzen dugun gizarte honetarako eta gure seme-alabek biziko duten gizarterako industri garaietarako asmatutako hezkuntza ereduak ez duela balio.

Bideoak 4 minutu inguruko iraupena du eta Castellsek dioen guztia erraz ulertzeaz gain, oso argigarria suertatzen da.