Txerriak Jakintzan?

Atala: Hezkuntza/Lanean Egilea:

Hondakin solidoen gaia aitzakiatzat hartuz, Diseinuzko Pentsamendua edo “Design Thinking” izenaz ezagunagoa den metodologia erabiliz burutu dugun ekimen baten berri ematera gatoz oraingo honetan.

Hauxe da Diseinuzko Pentsamendua izeneko metodologia honek jarraitzen duen prozesua:

diseinuzko_pentsamendua_prozesua

Metodologia hori planteatutako arazo bati soluzioak bilatzeko erabiltzen da eta, gure kasuan, Agenda 21 ekimenaren gaia hartu genuen lantzeko: “Hondakinak“.

Hondakinen inguruan ikastolan ematen diren arazo ezberdinen inguruko azterketa egin beharra zegoen eta lehen fasea arazoaren inguruko informazioa eskuratzeari eskaini genion. Horretarako, jende ezberdinarekin hitz egin genuen, behaketak egin genituen, irudiak hartu genituen… Bildutako informazio guztiarekin, arazoaren ertz guztiak aztertu genituen eta honako hiru arazo nagusitu ziren: komuneko paperaren erabilera okerra, zaborrak beti ez dugula dagokion edukiontziari botatzen eta, azkenean, gure arretarik handiena bereganatu zuena eta hautatu genuena; jolasteko eremuan zakarrontzietara bota beharrean, lurrera botatzen dugun zaborra, batez ere atsedenetan.

Lehen fase hau burutzeko, enpatiaren mapa eta gelan jarritako panel erraldoiak erabili genituen bildutako informazio guztia antolatzeko eta bistaratzeko.

enpatia_mapa

Enpatiaren mapa

Lehen fase hori amaituta, arazo horri aurre egiteko ideiak luzatzeko fasea zabaldu genuen. Fase honetan, helbururik garrantzitsuena ahalik eta ideia gehien lortzeko gure irudimena aktibatzea zen. Horretarako, teknika ezberdinak erabili genituen. Hasteko, 6-3-5 Brainwriting izeneko teknika burutu genuen. Horrekin, ideia sorta handi bat lortu genuen. Ondoren, gure irudimenarekin jolasten jarraitu genuen eta “Reverse Thinking” edo Alderantzizko Pentsamendua izeneko teknika burutu genuen. Hemen, ideiak sortu behar genituen baina, oraingo honetan ez zen arazoa konpontzeko baizik eta justu kontrakoa; arazoa ahalik eta egoera gordinera eramateko. Adibidez, “zer egin dezakegu ikastolako garbitasuna eta birziklatzea munduko txarrena bihurtzeko?” arazoari ideiak proposatu genituen. Behin ideia horiek luzatu eta gero, sortutako ideiei buelta eman genien. Honela, ideia berriak lortzen genituen eta, gainera, arazoa ez larritzeko aintzat hartu beharreko beste gai batzuez jabetu ginen.

Lortutako ideia guztiekin “What if” eta AMIA edo DAFO izeneko dinamikak burutu genituen ideiak lantzeko eta bakoitzaren baliagarritasuna, indarguneak, ahuleziak… identifikatzeko eta, gainera, hoberenak hautatzeko “Nire gogokoak” izeneko prozedura aurrera eraman genuen. Lanketa hori bukatu genuenean, hiru ideia nabarmendu ziren.

Hiru ideia horiekin prototipoen faseari ekin genion. Egia esan, fase hau noiz iritsiko zain geunden eta iparra galdu genuen. Ideiak probatu beharrean, ikastolara eramandako materialekin jolasten ibili ginen. Ederki pasatu genuen, baina gure ideiak hobetzeko eta testatzeko ekarpen eskasa egin genuen. Hurrengorako ikasi dugu eta zuzenduko dugu.

Landutako ideia horiek besteen aurrean azaldu eta ikaskideen galderei erantzun ondoren, hautaketa egin genuen eta gehiengo handi batek aukeratutako ideia honako hau izan zen:

Jolastokian kolore guztietako zakarrontziak ditugun arren, jendeak oso erraz botatzen ditu lurrera paperak, plastikoak, poltsak… Bada, horretaz jabetzeko, guk zabor hori astebetez bilduko dugu eta gero ikastolako pasilloetan botako dugu. Honela, jendeak bertatik bertara ikusiko du gure jokabidearen ondorioa zein den eta “inpaktua” bilatzen genuenez, ezinbestekoa zen sekretupean gordetzea ikastolako ikasleak nahiz irakasleak ustekabean harrapatu ahal izateko. Horregatik, gutako batzuk gezurretan ibili behar izan genuen eta zaborrak biltzen ari ginenean, galdetzen zigutenei beti esaten genien zigortuta geundela 😉

Sekretuaren baldintza ezinbestekoa zen, baina ez bakarra. Gure mezua ikastolako kide guztiengana iristea helburua izanik, gure ekintzarekin batera, azalpenak emango lituzketen beste tresnak behar genituen. Horregatik, pankartak eta horma-irudiak pasilloetan jartzeko eta irakasleei banatzeko panfletoak prestatu genituen. Jakina, lelo bat aukeratu beharra zegoen eta buelta asko eman ondoren, ondorengoa izan zen aukeratu genuena:

Txerriak baserrian, Jakintzan?

Mezu horrekin esan nahi genuen txerriak ondo daudela baserrien inguruan daudenean, baina ikastolan ez dugula begi onez ikusten dena zikintzen duen jendea. Arduragabekeria izateaz gain, gainontzeko guztiekiko errespetu falta handia iruditzen baitzaigu.
pankarta_zaborra
horma_irudia_zaborra

Horretaz gain, gure ekimenaren berri ikastolako zuzendariari eta Nikolasi eman genien eta, jakina, zuzendariari baimena eskatu genion. Horra hor, Google Drive erabiliz, zuzendariari idatzi genion eskutitza eta irakasleei banatutako panfletoa:

[button link=”https://docs.google.com/document/d/1LTbU07qCi0F4fBhlht38xGk09Zp913hLf6Xm859xCh0/pub” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” rel=”nofollow” custom=”true” icon_before=”im-icon-google-drive” icon_after=”im-icon-google-drive” size=”medium” bgcolor_first=”rgba(67,109,228,1)” bgcolor_second=”rgba(0,148,255,0.72)” textColor=”rgba(255,255,255,0)”]Eskutitza Zuzendariarentzat[/button]

[button link=”https://docs.google.com/document/d/1dO2LOkmoiNGUUgs331MYyznM6GCv9j9IOtNrMpOqz54/pub” display_style=”1″ align=”center” target=”_blank” rel=”nofollow” custom=”true” icon_before=”im-icon-google-drive” icon_after=”im-icon-google-drive” size=”medium” bgcolor_first=”rgba(0,142,255,1)” bgcolor_second=”rgba(0,148,255,0.72) textColor=”rgba(255,255,255,0)”]Panfletoa irakasleentzat[/button]

Astelehenean, erabakitako ekintza burutzeko zita genuen eta, denon artean lanak banatu ondoren, atseden garaia baino lehenago ikastolako pasilloetan prestatutako horma-irudiak jartzeari ekin genion. Aldi berean, beste taldeak beheko solairuan eta zaborra bota behar genuen tokietan, pankartak jartzen aritu ginen. Gure artean urduritasuna nabaria zen, baina ordua iritsi zenean eta zaborra lurrera bota genuen unean, nolabaiteko poza sentitu genuen. Oso deigarria izan zen atsedenera jaisten zen jendearen harridura aurpegia, egiten zituzten galderak, zergatik egin genuela hori, zertarako… Adin guztietako ikasleek nahiz irakasleek etengabe galdetzen ziguten eta, jakina, aukera hori baliatu genuen zabaldu nahi genuen mezua luzatzeko.

Gure ustez, bilatu nahi genuen “inpaktua” lortu genuen eta, jendearen erreakzioa ikusita, norberaren jokabidearen inguruko gogoeta egiteko baliagarria izan zelakoan gaude. Bitxia izan zen asteleheneko atseden horren amaieran jolastokia zein garbi zegoen ikustea. Nikolasek dioenez, geroz eta zabor gutxiago botatzen eta sortzen hasita gaude eta ekintza honek, bide horretan lagunduko duela espero dugu. Ea horrela den!

Tira, orain arte kontatu dizueguna ikusteko, prozesu osoan zehar denon artean, erregistro grafikoa osatzen joan gara argazkiak eta bideoak hartuz. Jarraian, horren lekuko. Ea gustatzen zaizkizuen!

Bideoa

Argazkiak

Arazoan sakontzen

Gelan gaia lantzen

Bukaerako ekintza

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora