Komunikazioa lantzen

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

A gelan Ane Eizmendi andereñoa dugu bere praktikak burutzen eta, astebetez, lan polit bezain interesgarria burutu du komunikazioaren esparruan.

Prentsa, irrati eta telebista txokoak antolatu eta lan-taldeak martxan jarri ziren hasiera-hasieratik. Talde guztiek, errotazioa eginez, txoko guztietatik pasatu zuten eta, azkenean, ekoizpen ezberdinak burutu zituzten.

Jarraian doan bideoan, prozesuan zehar grabatutako irudi batzuk ikusiko dituzue eta, nola ez, irrati eta telebistako programen irudiak ere. Aldizkaria, bakoitzak bere etxera eraman zuen.

Zorionak egindako lanarengatik eta hurrengora arte!

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.