Atzo burutu genuen ospakizunaren berri ikastolako web orrian argitaratu da eta guk hona ekartzea erabaki dugu. Ea gustatzen zaizuen.

Iragarrita zegoen eta eguraldiak ez zuen hutsik egin. Etengabeko zaparradek ezinezkoa egiten zuten gure desfilea eta, jakina, aterpe bilatu behar izan genuen. Lehen Hezkuntzakoen saioa Frontoian puntualtasunez hasi eta amaitu zen, honela, guraso eta ikasle askok aukera izan zuten Villa Eugeniako jolastokian Haur Hezkuntzakoek eskaini zuten saioa ikustera joateko.

Biak ala biak dotore atera ziren eta, beste behin, Euskal Inauterien espiritua Ordiziara ekartzea lortu genuen @sukigalp-ek Twitter-en aipatu zuen bezala.

Ikusteko aukera izan ez zenutenontzat, jarraian bi ekitaldien bideoak eta argazki bilduma handi bat jartzen dizkizuegu jarraian. Gozatu!