Taloak egiten

Atala: Albisteak Egilea:

Asteazkenean, talogintzaren inguruko ekintza zoragarri bat burutu genuen Agape Elkartean.

Jose Luis Otaegik, mailako aitak, proposamen interesgarri bat luzatu zigun eta Irune Lekuonaren laguntzaz, hau ere mailako ama, ekintza zoragarri bat eskaini ziguten. Goizean, ikastolan, taloaren inguruko saiotxo bat burutu genuen ekintza girotzeko eta gaiaren inguruan oinarrizko ezagutza batzuk partekatzeko. Arratsaldean, hitzordua Agape Elkartean genuen eta fin-fin hantxe aurkeztu ginen ia 80 lagunez osatutako taldea. Bi txandatan antolatuta zegoenez, erdia sartu zen bitartean, beste erdia kanpoko plazan jolasean gelditu zen. Bigarren txandan, noski, alderantziz.

Ikustekoa izan zen ikasleek jarritako arreta eta gaiak piztu zien interesa. Baina, zalantzarik gabe, ikusgarriena eurek eginiko taloak jatean hartu zuten gozatua eta erakutsi zuten irribarrea izan zen. Une horiek ezin izan genituen gure kamerarekin jaso beste zereginetan ari ginelako, baina aurretik hartutako irudiek garbi erakusten dute arestian esandakoa.

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora