Negua heldu da

Atala: Albisteak Egilea:

Gogoan daukat nire irakasle batek urtaroen gaia azaldu zigunean, gure planetak eguzkiarekiko zuen distantziak esplikatzen zuen uda eta neguaren artean dugun tenperatura aldaketa. Jakina, irakaslearen hitza ez zegoen zalantzan jartzerik, baina nik azalpen horrekin zalantza handi bat neukan: nire Argentinako osaba-izebek idazten zizkiguten eskutitzetan hango uda kontatzen ziguten gu hemen izoztuta geunden bitartean edo alderantziz. Nola zitekeen hori posible? Garai hartan eskutitzek denbora dezente behar izaten zuten iristeko, baina ez horrenbeste.

Kontua da nire kezka horrekin jarraitu nuela telebistako erreportaje edo albiste batean Txileko elurte handi baten berri ikusi nuen arte. Albiste hori eman zutenean, uztaileko gau sargori bat zen hemen. Garai hartan Internet ez zegoenez, etxeko liburuak eta entziklopediak arakatzen hasi nintzen nire zalantza argitzea lortu nuen arte. Gure udara lurra eguzkitik urrutien dagoen unean eta negua gertuen dagoenean izaten da. Beraz, distantziak ez zuen zerikusirik. Hori argituta, zer zen, bada, alde hori esplika zitekeen arrazoia? Lurraren ardatzak duen inklinazioa eta bertara iristen diren eguzki izpiek duten errefrakzio-angelua omen ziren urtaro horien artean ematen den tenperatura aldaketaren arrazoia. Artean, oso ondo ulertzen ez banuen ere, banekien gure irakasle hark esandakoa gezurra zela.

Horregatik, gai honekin ni ibili nintzen bezala zuek ez ibiltzeko, irudi eta bideo hauek jartzen dizkizuet urtaroen arrazoia hobeto uler dezazuen.

solstizioa-ekinokzioa

ekinkzioak_solstizioak_handi

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.