Urtzi Otaegik, 8 urteko ikasleak, familiakoekin igaro zuen igandea bertso txapelketaren finalaz gozatzen. Adimen anitzeko lanketa bat egin behar zuenean, adimen musikala aukeratuta zuen eta, jakina, giro horretan murgilduta, bertso bat asmatzea otu zitzaion eta jarraian doakizuen hamarreko txikia ekarri digu. Ideia bikaina, zalantzarik gabe.

Kontua da, gaur ikastolara bertso eder honekin etorri zaigula eta guztion gozagarri izan dela. Zorionak eta ea egunen batean Ametsek lortutakoa errepikatzea lortzen duen.

Urtzi

Oholtz gainean ditugu

zortzi bertsolari

eguna pasa dute

bertsotan kantari

guri utzi digute

nahikoa opari

ondo aritu dira

denon gozagarri

etzaio ahaztuko

bertsozaleari