Saskibaloia amaitu da

Atala: Albisteak Egilea:

Larunbateko partiduekin amaitu da aurtengoz Saskibaloiko lehiaketa. Gure hiru geletako taldeak bikain moldatu dira eta emaitzei guk kasu gehiegirik egin nahi ez diegunez, ez gara horretan sartuko. Hori bai, hasierako partiduetan ikusten ziren “nahasketak” aspalditik gaindituta ikusi ditugu eta goraipatu nahi dugu talde guztietan eman den partaidetza altua eta erakutsitako jarrera bikaina. Bejondeizuela!

Larunbatean Majorira joan ginen partidu ezberdinen irudiak hartzera eta, azkenean, 3.C gelako mutilen irudi gutxi batzuk besterik ez genituen hartu eta horiekin utziko zaituztegu. Gabonetako oporren ondoren, Eskubaloiaren txanda izango da, talde kirolei dagokienez, behintzat, eta orduan ikusiko dugu kirol horretara nola moldatzen diren.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora