Ebaluazio garaia

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia behin eta berriro errepikatzen da: gurasoak euren seme-alaben ikastetxetik pasatzen dira irakaslearen ebaluazio-informea jasotzera.

Gu ere, egun hauetan, buru-belarri horretan ari gara. Baina gure artean beti atera dira zalantzak ebaluazioaren inguruan egiten dugunarekin. Horregatik, ikastolako IKTeroak blogean artikulu hau argitaratu zenean, gai honetaz berriro hitz egin genuen gure artean.

Zein da gure ebaluazio prozesuan ikasleen eginkizuna? Zein da irakasleona? Eta gurasoena edo familiarena?

Arestian aipatutako artikuluan datorren bideoak eskaintzen digun ereduak galdera horien erantzunak argitzen asko lagundu digu eta jarraian ikus dezakezue.

Orain arte eginikoa, hitz egindakoa eta bideo honek erakusten diguna mamituz, ondorengo erabakiak hartu ditugu:

  • Orain arte egiten dugun portfolioaren lanketa indartzea eta sistematizatzea.
  • Ikasleekin eta familiekin lortu nahi ditugun helburuak azaltzeaz gain, adosteko eta bistaratzeko estrategia zehatzak finkatzea.
  • Prozesuan ezarritako ditugun “mugarriak” edo “hitoak” ikasle bakoitzarentzat esperientzia bat bilakatzeko dinamikak burutzea (lorpenak ospatzea).
  • Metakognizioa lantzeko prestatuta dugun koadernoa sinplifikatu eta landu.
  • Ikasleak ebaluazioaren azken fasean (komunikazioan) ere protagonistak bihurtu eta parte hartze zuzena izan dezaten urratsak ematen hasi.
  • Familiekin dugun hartu-emana hiruhilabeteko osoan zehar banatu eta ez pilatu denak hiru egunetan.

Plana martxan da eta ikusiko dugu garapenak zer erakusten digun. Guztion mesederako izango delakoan, lanean jarraituko dugu.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia

Etorkizuneko eskolaz

Batzuk hezkuntza suntsitzen ari diren bitartean eta beste batzuk hezkuntzaren kontura muntatuta
Igo Gora