Euskararen Eguna ospatu dugu

Atala: Albisteak Egilea:

Atzo, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta egun borobila atera zitzaigun. Goizeko bertsoen eta euskal abestien inguruko emanaldien ondoren, buruhandiak izan genituen. Ez dugu ahaztu behar buruhandien ekintza hau, ikasturtearen hasieran burutu genuen ideia jasa batean guri bururatu zitzaigula eta gure eskakizunari kasu eginez, Hizkuntza Proiektuko arduradunek egitarauan txertatzea erabaki zuten. Beraz, adibide on bat ikusteko ikastola guk nahi dugun bezalakoa izango dela, beti ere, gure ekarpenak ongi arrazoituta eta behar bezala bideratuta eramaten baditugu.

Arratsaldean, soinketako saioetan ikasitako dantzen emanldia izan genuen kiroldegian. Egia esan, entseguak egiteko ez genuen aukera gehiegirik izan eta nahiko zaila egin zitzaigun. Hala ere, denek esan digute oso ondo egin genuela eta gu horrekin gelditzen gara.

Orain, hiru ekintza horien bideoekin eta argazkiekin uzten zaituztegu. Besteen bideoak ikusi nahi izanez gero, ikastolako web orrira joan zaitezte hementxe bertan klik eginez.

EUSKAL ABESTIAK

3A

3B

3C

BURUHANDIAK

EUSKAL DANTZAK

ARGAZKIAK

Tags:

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora