Euskararen Nazioarteko Eguna

Atala: Albisteak Egilea:

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastolan makina bat ekintza burutuko ditugu eguna behar bezala ospatzeko.

600x110

Horra hor biharko prestatuta dugun egitaraua:

09:10ean: barne megafoniaz LH 5 eta 6koek grabatutako BERTSOAK entzun + LH 2. mailako ikasleek “BEHIN BETIKO” ABESTIA entzun.

BEHIN BETIKO
(Imanol Urbieta)

Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!

Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean.
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.

Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.

Ziklokoa aretora jaitsi eta aurretik entseatutako abestien ikuskizunak eskaini.

1. Zikloa 09:30-10:00
2. Zikloa 10:00-10:30
3. Zikloa 10:30-11:00

Geletan Euskararen egunaren inguruko hausnarketa egin, horretarako ondorengo materiala erabil daiteke:

BATXIKO ikasleek egindako erabileraren inguruko kontaketen datuak.

BATXIKO ikasleek eginako grabaketa ikusi.

Kike Amunarrizen saioko bideoa, honen aurretik euskometroaren estimazioa egin daiteke gelan.

1. ziklokoek Argitxoren urtebetetzea ospatu, goizean, hamaiketakoa eginez.

11:30etan buruhandiak auzoan zehar.

Aretoan eskainitako grabaketekin QRak sortu eta horma-irudian itsatsi abestien ondoan.

Arratsaldean dantza ikuskizuna, 2. eta 3. ziklokoek euskal dantzak egin kiroldegian eta 1. ziklokoek ikusi.

Tags:

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora