Kooperazioa eta adimen anizkunak

Atala: Hezkuntza/Lanean Egilea:

Ikasturte honen hasieran eginiko bileran esan genuen bezala, aurreikusita genuen proiektuen lanketa aurrera eramatea, bere osotasunean, ia ezinezkoa zela ikusi genuen. Hori dela eta, egokitzapen batzuk egin behar izan ditugu eta proiektu baten garapenerako oinarrizkoak diren gaitasunen lanketan zentratu gara, batik bat.

Gauzak horrela, ikasleen arteko kooperazio eraginkorra lortzeko, komunikazioaren alderdia (entzuten jakitea eta asertibotasunez mintzatzen jakitea) lantzeko proposamen batzuk diseinatu eta landu ditugu. Bestalde, ikasgela berriak izanik eta osatutako lan-talde guztiak berriak zirela ikusita, talde-kohesioa indartzeko beharra ere ikusi genuen. Horretarako, IK-KI (kasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi) programak proposatzen dizkigun egiturak inplementatzeari lehentasuna eman diogu. Honetaz gain, Ordiziako Azoka gaitzat hartuta Adimen Anizkunen lanketarako aurreikusita genuen “Adimen paleta” egokitu behar izan dugu eta ikasleek hautatutako jarduera bat burutu dute.

Une honetan, egiten dugun balorazioa oso positiboa da. Izan ere, hasierako egoeratik taldeek eman duten aurrerapena oso ona izan da eta orain arte nekez ikus zitezkeen jarrerak azalarazten hasi dira eta, ziur gaude, lan kooperatiboan aurrerapausoak eman ahala, hobekuntza are handiagoa izango dela. Beraz, lerro hauetatik, ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu eta hartutako bide berdinetik jarraitu dezaten animatu nahi ditugu.

Jarraian, egun hauetan hiru geletan hartutako bideo eta argazkiekin uzten zaituztegu.

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora