Eskola aldaketaz

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

Elkarrizketekin jarraituz, Francesco Tonucci-ri [icomoon icon=”im-icon-zoom-in-2″ class=”claen”] Tiching izeneko blogean argitaratutako elkarrizketa hemen jarri nahiko genuke, baina euren copyright dela eta, ezin dugu. Horregatik, bertan esan dituen ideia mamitsuenak aipatzearekin konformatuko gara.

Hasteko, egungo eskola ereduarekiko duen iritzi negatiboa nabarmen uzten du: “Umeen esperientziek izan beharko lukete eskolen elikagai: euren bizipenak, euren sorpresak, euren aurkikuntzak…”

Irakasleen lanaren inguruan ere ez da atzean gelditzen eta oso argi hitz egiten du: “Irakasle on bat da bere ikasleei entzuten diena. Hezkuntza ekintza bakoitzaren abiapuntua entzute ekintza bat izan beharko luke, ikasleek ezagutzen dutenarekin eta egiten dakitenarekin hartzeko.”

Irakasle askok teknologiei ematen dieten erabileraren inguruan ere oso ideia interesgarria luzatzen du: “Testu liburua era zurrun batean erabiltzen duen irakasle batek, zer egingo du ordenagailu batekin? Gehienez ere, testu liburu bat bezala erabiliko du. Teknologiek ez dituzte eskolak hobetuko. Ezta legeek ere. Izatekotan, irakasle onak izango dira.”

Egungo eskolari egingo lizkiokeen aldaketen inguruan galdetuta, hauxe bere erantzuna: “Dena. Errealitate sozialetik at dagoen egitura bat da. Eskolaren barruan gela dugu, etengabe errepikatzen den espazio abstraktua. Eta, bertan, tresna eta altzari berdinekin, harrigarria da ikustea ikasleek nola pasatzen dituzten orduak edozein gauza egiten: Hizkuntza, Matematika, Artea…”

Jarraian, eskola baten barnean espazioak nola antolatuko lituzkeen aipatzen digu: “Nire proposamena gelak kentzea da. Tailer esanguratsuekin eta laborategiekin osatutako eskola bat irudikatzen dut non ikasleak batetik bestera mugitzen diren, ez irakasleak. Tailer edo laborategi batetik bestera egiten duten ibilbideak “txipa” aldatzen laguntzen die eta gune bakoitzaren giroarekin jorratuko duten gaian kokatu egiten dira.”

Baina kanpoko espazioen inguruan ere gauza interesgarriak esaten ditu: “Patio edo jolastokiaren ordez, baratza jarriko nuke. eskola gehienetan, jolastokiak zezen plaza baten antza hartzen du, non ikasleek deskargatzen dituzten gelen barruan pilatu dituzten energiak interesatzen ez zaizkien gaiak landuz. Atsedenik gabeko eskola bat gustatuko litzaidake, jolasen bidez ikasten den eskola batean ez litzatekeelako beharrezkoa izango, ikasleen hustuketa hori ez zen beharrezkoa izango.”

haurrak

Bere elkarrizketan, hirien edo herrien antolaketaz ere mintzatzen da eta, gure ustez, ez da tontakeria berak dioena: “Nik proposatzen dudan hiriak bi baldintza bete behar ditu: lehena, umeentzat propio sortutako parkeek eta beste espazioek desagertu beharko lukete eta, bigarrena, segurtasunez mugitzeko aukera bermatu beharko luke hiritar guztientzat. Trafikoa hobetzen ahalegindu beharrean, oinezkoen mugikortasuna bermatu beharko genuke. Bigarren tokian, bizikleten mugikortasuna dago eta, ondoren, garraio publikorena. Kotxeek azken tokian egon beharko lukete. Hierarkiari buelta hori emanda, hiriaren “jabeak” oinezkoak direla garbi utziko genuke. Honela, umeek kaleetan jolasteko aukera izango lukete eta horrek ere eskolan gauzak kontatzeko aukera gehiago emango lieke. Gainera, oso inportantea da heldu batek umeek etxetik ateratzeko duten eskubidea aitortzea.”

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora