Ordizia lantzen

Atala: Albisteak/Baliabideak/Hezkuntza Egilea:

Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktikoa atondu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Paperean hiru ale eman dira argitara, eta webgune bat ere garatu da materiala erabiltzaile guztien eskura egon dadin. Ordiziaren sorrera, historia, pertsonaiak, geografia, ingurunea, lanbideak eta azoka dira, besteak beste, aleek lantzen dituzten gaiak, modu grafiko, erakargarri eta ulerterraz batean.

[icomoon icon=”im-icon-zoom-in” class=”claen”] Ordizia: kilo bat istorio (PDF). Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola; [icomoon icon=”im-icon-zoom-in” class=”claen”] Ordizia: gure herriaren eraldaketa (PDF). Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea; eta Ordizia: gu egile, gu eragile (hau oraindik ez dago eskura web orrialdean). Lehenaldia historia da, eta misterioa etorkizuna, baina orainaldia oparia da dira hiru aleen izenburuak.

Gaur gaurkoz, hiru unitatetik bi daude webgunean, eta hirugarrena datozen egunetan sareratuko dute. Ale bakoitzaren azalean klikatuz, unitate bakoitza lau ataletan banatuta azaltzen da: Ipuinak eta kontakizunak; Ariketak eta jolasak; Audioak; eta Argazkiak.

1. Unitatea: [icomoon icon=”im-icon-zoom-in” class=”claen”] Ordizia: kilo bat istorio.

2. Unitatea: [icomoon icon=”im-icon-zoom-in” class=”claen”] Ordizia: gure herriaren eraldaketa.

3. Unitatea: Ordizia: gu egile, gu eragile (hau oraindik ez dago eskura web orrialdean).

[icomoon icon=”im-icon-zoom-in” class=”claen”] Informazio osagarria (PDF)

Zalantzarik gabe oso baliabide lagungarriak une honetan lantzen ari garen gaietan sakontzeko eta osatzeko.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora