Egun hauetan 3.C gelakoen aurkezpenen eta 3.A gelakoen erlaxazio saioaren berri eman genizuenez, baten batek pentsa zezakeen 3.B gelakoak oraindik oporretan zeudela. Zalantza guztiak uxatzeko, gaur goizean gelan sartu eta buru-belarri matematikako buruketekin “borrokan” harrapatu ditugu.

Gustura ibili gara gelan zegoen lan-giro bikaina ikusita. Bakarka nahiz taldeka ederki moldatzen direla ikusteko aukera izan dugu eta hori ez da maiz gertatzen. Beraz, gure aldetik, zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu guztiei.

Gainera, lana erraz aurrera ateratzen ari zirenez, tarte bat ere izan dute Ordiziari buruz osatzen ari diren horma-irudi erraldoia osatzen jarraitzeko.

Ez duzuela sinesten? Bada, jarraian doazen bideo eta argazkiekin zalantza guztiak kenduko zaizkizue.